“Txillardegi eta euskal idazleak” ikastaroa

Dagoeneko Donostiako EHUko ikastaroetan parte hartzeko matrikula zabalik dago. Haien artean dugu “Txillardegi eta euskal idazleak” izenekoa:

http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/images/cursosPdf/B2.pdf.

Behean doakizun egitaruan (Ekainak 23tik 25era garatzeko) hitzaldiak eta hizlarien izenak azaltzen dira.

Informazio orokorra, berriz, hemen aurkituko duzu:

http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/index.php/eu.html

Ikastaroetara bekaz joan ahal izateko (matrikula erdia ordainduz) hau da lotura:

http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/index.php/eu/bekak.html

Bertan agertzen da diru laguntza eskatzeko bete beharreko dokumentua eta epea apirilean bukatzen bada ere, ahaleginak egingo ditugu ahalik eta jende gehien prezio erdian joan dadin.

Euskal kulturari Txillardegik eginiko ekarpena kontuan harturik, bera aztertuko duen ikastaroak behar bezalako arrakasta eta zabalkuntza eduki dezan nahi dugu, horregatik jotzen dugu, bada, zuregana, hala informazioaren hedakuntzan nola sustapenean lagun dezazun.

Horretarako goian aipatu linkez aparte, behean duzu lan plangintza osoa eta, bistan da, zu eta zure ingurukoen interesa pizteko lagungarriak izango direlakoan igortzen dizkizut.

Ikastaroak aurrera egin dezan matrikulazioan gutxieneko kopuru bat erdietsi beharra dago (40 ikasle), bestela aukera itxiko da eta ikastaroa bertan behera geratuko da.

Ez dago esan beharrik Txillardegik burututako lana esker txarrekoa izan dela eta behar bezalako errekonozimendurik ez zaiola aitortu. Oraingo honekin, aldiz, zorra kitatzeko bidea ari da irekitzen. Izan ere, egin dezakegun omenaldi onena bere testuak ezagutaraztea denez, hona hemen horretarako aukera, bere jaioterrian (Donostian) eta berak lan egiten zuen unibertsitatean antolatutako mintegi irekian.

Hemen duzu, bada, hasierako informazioa baina, interesik izan ezkero, nirekin harremanetan jartzeko, horra nire tfnoa eta helbide elektronikoa:

fito.rodriguez@ehu.es

656738581