Bankuak, dolarra eta botere militarra

AEBetan Federal Reserve banku zentralak (Fed aurrerantzean), orain dela gutxi, banku sistemari 200 x 109 dolarreko kreditua luzatu zion. Bankuei aukera eman zitzaien beren mailegu hipotekarioak eta beste mailegu batzuk itzultzeko Fed-en gainean pareko balioan (ez merkatu-preziotan). Fed-ek uste zuen infusio horrek ekonomiari eragingo ziola, berriz ere mugimenduan jartzeko. Baina bankuek diru hori erabili zuten dolarraren kontra apustu egiteko.

Izan ere, bankuak Fed-tik maileguak hartzen ari dira interes-tasa txikian, eta interes-tasa handiagoak dituzten eurotan izendaturiko bono atzerritarrak erosten, prozesuan moneta-irabaziak lortuz, euroa dolarretan izendaturiko aktiboen aurka altxatzen den heinean. Horrela, Fed kapital ihesa bultzatzen ari da eta inflazioa puzten, inportazioen prezioak garestiagoak eginik (bereziki petrolioaren eta beste lehengaien prezioak). Salgai horiek ez dira garestiagoak europar erosleentzat, depreziaturiko dolarretan ordaintzen duten erosleentzat baizik.

Fed-en jarrera horrek ondoko galdera sorrarazten du: beharrezkoak ote dira banku zentralak?

Banku zentralen betiko eta ohiko ideia hartzekodunei orientatutako neurriak eta finantza-liberalizazioa sustatzea izan da eta finantza-sektorea larrialditik atera gastu publikoen kontura, ekonomia zor-ertz batean agertuz. Baina hori egin ondoren, Fed-ek ezin ditu Greenspan-en sistemaren menpe sorturiko arazoak konpondu. Sistema horren rola eta, oro har, banku zentralena, gaur egungo finantza-dilema sortu duten politikei jarraitzea da.

Banku zentralek merkataritza-banku sistemaren interesak irudikatu ohi dituzte. Zoritxarrez, finantza denbora-markoa beti izan da epe laburrekoa. Bankuek mozkinak lortzen dituzte gero eta bezero kopuru handiagoa lortuz maileguak hartzeko, inbertsio-bankariek eta artekaritza-etxeek beren komisioak hartu eta alde egiten duten bitartean. Bankuen helburua Burbuila Ekonomia bultzatzea da higiezin errealeko erosleei eta korporazio-kudeatzaileei maileguak hartzea induzituko dien burbuila, aktibo-prezioko inflazioaren uhina korrituz. Mailegu-hartze horiek lehen momentuan badirudi jasangarriak direla, mailegu hartzaileek jabegorako, akzio eta bonoetarako prezioak altxatzen dituzten heinean. Aktibo horiek gero modu berme gisa eskain daitezke mailegu handietarako, prezioak eta zorrak batera handitzen diren heinean.

Aberastasun sormen horretarako Greenspan-ek kreditua bilatu nahi zuen. Baina hori ez da ekonomiari, bere osotasunean, egonkortasuna ematen dion prozesua. Finantza-sektorearen interesak kontsumitzaileen eta ekoizleen ekonomia errealaren interesen aurka bilakatu diren moduan, Fed-en politikak zor-arazoa konpondu nahi du are zor gehiagorekin, mailegu txarrak egin dituzten bankuei bermea luzatuz. Berme hori diseinatuta dago bankuek dirua maileguz eman dezaten, aktibo prezioak sostengatzeko.

Bankuei bermea emanez, beren maileguak handitzeko, helburu horiek lortzearren, Fed finantza-gerra bateko eragile aktibo bilakatu da, higiezin erreala, lan-indarra eta industria are gehiago zorpetuz.

Ondorioa hauxe da: orain arte egon ez den gobernuaren esku-sartzea ekonomian, ez era sozialista batean baizik eta piramide ekonomikoaren puntan finantza eta jabegoa babesteko, diru publikoa erabiltzeko moduan. Hori lortzen da morrontzarako ildo finantzarioa eramanez, zor-zibako sistema bat babestuz. Fed-en sistemaren bidez, AEBetako gobernua Burbuila Ekonomiaren bukaera konpontzen ari da mailegu nahikoa hornituz, industria eta nekazaritza, lan-indarra eta kapital ukigarria zorpetzeko, gobernuak zor-zerbitzua ordaintzeko dirua maileguz eskatzen duen heinean (beste era batera, bete gabe egongo liratekeen mailegu batzuetan).

Baina, jakina denez, zorrik problematikoena kanpo-zorra da, eta nazioarteko subprime-en zordunik handiena AEBetako gobernua da. Gaur egunean atzerritar gobernuekiko zorduna da (haien banku zentralei 2,5 x 1012 dolar-erreserbako akzioen bidez), baita atzerritar inbertsiogileekiko (beste 1012 dolarreko batzuk ere), alegia, AEBek ordaindu ezin duten kopurua, nahi izango balute ere (eta ez dute nahi!). Hori dela eta, atzerritarrek ez dituzte gehiago onartzen dolarrak: AEBetako kontsumitzaileek, atzerrian enpresak erosiz AEBetako inbertsiogileek, eta beren baseak erbestean hedatuz AEBetako militarrek botatzen dituzten dolarrak.

Eta dolarra erortzen den bitartean, inportazio-prezioak altxatzen dira, bereziki petrolioarena eta mineralenak.

Nola ordain ditzakete etxe-jabeek eta negozio-gizonek beren zorrak baldin eta berogailurako, elektrizitaterako eta garraiorako kostuek beren errentak absorbitzen badituzte?

Hemorragia hori geldiarazteko bide bakarra zor-aringarri bat negoziatzea da, atzerritar banku zentralek dauzkaten AEBetako Altxor Publikoko bonoekin hasiz. Horren parean, zer da AEBek eskain dezaketena?

Atzerritar gobernuei hain handia den sakrifizioa eskatzeak AEBetako gobernuaren hitzarmen global handi bat behartzen du. Eskaintzeko quid pro quo gutxi edukiz, AEBen ekonomiaren gainean atzerritar herrialdeek dauzkaten eskaera finantzarioei borondatez uko egiteko, AEBek eskain dezaketen arlo berezi bat oso garrantzitsua da: arlo militarra.

Hudson-ek dionez (http:// www. counterpunch. org / hudson 03152008. html), bide bakarra dago hitzarmen global hori lortzeko: AEBek kanpoko base militar guztiak desmuntatu behar dituzte. Horrek suposatuko luke daukaten mundu-hegemoniarekin bukatzea. Halaber, arma-lehiaketarekin bukatzea. Gainera, horrek kontsumoaren eta produkzioaren ekonomia berpiztuko luke, aske geratuko liratekeen errentak kontsumoan eta inbertsio zuzen berrian gastatuz. Prozesuan, desmuntatze horrek AEBak askatuko lituzke Pentagonoko Kapitalismotik.

Atzerritar herrialdeak AEBak ikusten hasi dira, AEBetako gobernuak beste herrialde horiek ikusten dituzten perspektiba berean: edozein potentzial ekonomiko, definizioz, militarra da. Ondorioztatzen da ezen potentzialtasuna dena hasieratik ito egin behar dela. AEBak mundua ez-egonkortzeko indarrik handiena bilakatu dira. Arazo horri aurre egin behar zaio.

Era zuzen batez tratatu behar da kontu militar garrantzitsu hori. Bestela, AEBetako ekonomiaren gaineko atzerritar eskaeren edozein gutxitzek AEBei ahalbideratuko lieke beren presentzia militar globalari eustea edo/eta areagotzea, are base gehiago eraikiz eta dolarretan ordainketa-balantzako isurbidea are handiagoa inposatuz. Izan ere, Hudson-ek dioenez, Dolarrari atxikitzea AEBetako diplomazia militarra onartzea da.

Horra hor, gure mundu globalizatu eta erabat finantzialdu honetan, benetako ezkertiar baten mezua.