Une historikoak datoz, berebiziko garrantzia dutenak, nazioen historia eraldatzen dutenetakoak. Kasu horietan gertatzen denez, une horiek itxaropentsuak izaten dira aldaketa bultzatzen dutenentzat, baina mehatxua ere hor dago.
Urtetan herritarrek salaketa, mobilizazio jendetsu eta aldarrikapen ugari egin ondoren eta eskaerek erantzunik ez izateagatik sortutako frustrazioa jasan ondoren, Kataluniako egoera bidegurutze kezkagarri batera iritsi da. U-1eko erreferenduma hortxe dago, lor litekeen autodeterminazio-aldarrikapen gisa; eta aldi berean, data horren hurbiltasunak eta erreferenduma egiteko erabakiak Espainiako estatuaren tradiziorik makurrenak piztu ditu. Hor ditugu epaileak kondenatzen, biltzeko, informatzeko eta bozkatzeko funtsezko eskubideak urratzen, fiskalak inkisizio-kutsuko prozesuak zabaltzen, Guardia Zibila kalean inprimategietan indarrez sartzen, atxilotzen, inposatzen, matxinadak itotzeko bere estilo paregabeaz; agintariek larderiaz eta lotsarik gabe egiten dituzte mehatxuak… Zigor-makineria jarri da martxan, salbuespen-egoera, edo setio-egoera, edo gerra, hala beharko balitz. Ez dago deklaratuta, edozer gauza izan liteke, Estatuko agintariek ontzat ematen dutena.
Gatazka lehertu da. Kataluniako gizarteak, subjektu politiko gisa, protesta baketsua eginez eta kontzientziazio-prozesua bultzatuz, mobilizatuz baina halaber argudiatuz eta eztabaidatuz, etorkizuna bermatuko dion Estatu propioa eraikitzeko bidea hartu du. Baina Espainiako gobernuak entzungor egin dio beti, eta uko egin dio argudiatzeari, negoziazio orori edo katalanen nahiei alternatiba txikiena eskaintzeari.
Ezagutzen dugu historia. Hala aldarrikatzen badu ere, Espainia ez da nazio bat, ezta nazioen nazio bat ere, nahiz eta batzuetan, gauzak are gehiago korapilatzearren, halako sasi-argudioak eman. Estatu espainola preskribitzen ez duen herentzia baten emaitza da; inperio genozida baten bilakaera da, bere funtsean etenik izan ez duena, mendetan zehar independentzia lortu duten koloniek urratu eta puskatu badute ere. Eta horregatik ditu halako jarrerak. Igelaren eta eskorpioiaren fabulan bezalaxe, jokabideok geneetan daramatzala dirudi. Une honetan agerikoa da Estatuaren artikulu nagusia “aberriaren banaezintasuna” dela, halaxe baitio bere Konstituzioan. Kolonia baten independentzia bakoitza Espainiaren zati bat galtzea izan da espainolarentzat. Bere ordenamenduan, ez dago berez naziorik; ez dago askatasunik; ez dago eskubiderik; ez dago herritarrik. Dena batasun puskaezin horretan laburbiltzen da.
Kataluniaren ispiluan ikus dezakegu geure burua. Haien borroka gurea da, Espainiako ministerio, botere eta esentziak kutsatzen dituen inperialismoaren aurkako borroka berbera da. Justizia, armada, prentsa, intelektualak… denak batera jarri dira independente izan nahi duen “koloniaren” aurka. Kataluniako ispilu horretan ikusten dugu halaber gure askatasuna eta eskubideak daudela jokoan, eta eskubide horiek behin-behinekoak direla, Estatuaren funtsa, Konstituzioak dioen batasun sakratua alegia, ukitzen ez duten artean soilik balio dutenak.
Estatu librea helburutzat daukagun jende libre gisa, bat egiten dugu Kataluniaren aldarrikapenekin eta harekiko elkartasuna adierazi nahi dugu.
Kanpoko indarkeriarik eta bortxarik gabe, Autodeterminazioa gauzatzeko duen eskubidea defendatzen dugu.
Estatu espainolaren jarrera totalitarioa eta funtsezko eskubideak etengabe urratzea salatzen dugu.
Visca Catalunya independent!
Sinatzen dute:
Tasio Agerre
Luis Mª Martínez Garate
Angel Rekalde
Beñi Agirre
Humberto Astibia
Iñaki Almandoz
Xoxe Estévez
Iñigo Larramendi
José Miguel Martínez Urmeneta
Josu Sorauren
Marian Pérez
Aitziber Larramendi
Antton Soroa
Josemari Esparza
Turi González
Jose Luis Esarte
Elena Berazadi
Iñaki Egaña
Uxoa Larramendi
Koldo Viñuales
Pascual Larunbe
Beatriz Burguete Ollo
Txema Landa
Jon Alonso
Fernando Sánchez Aranaz
Angela Gezuraga Uribarren
Edorta Jiménez Ormaetxea
Juan Martin Elexpuru
Maritxu Goikoetxea
Iñaki Idigoras
Mirari Bereziartua
Jone Aldasoro
Karmelo Beristain
Jon Esnaola Egaña
Jose Antonio Lasa Nuin
Aitor Bereziartua Larrañaga
Rafa Berasategi Lezarbide
Igor Ibarguren Urbieta
Karmele Belasko
Olatz Gorrotxategi Muxika
Manuel Agirretxe Arruti
Iñigo Uria Odriozola
Paulo Munoa Galarraga
Begoña Arrospide Arrate
Estibalitz Karrera Lazkano
Begoña Azkue Gabilondo
Joseba Izagirre Zubimendi
Marije Arregi Uzin
Miren Agirre Odriozola
Higinio Oiartzabal Idiakez
Rosario Ibaeta Gabilondo
Inaxi Bereziartua Arregi
María Ángeles Iturrioz Ostolaza
Mª Jesus Rezola Etxezarreta
Mª Lourdes Maiz Gaztesi
Luis Alberdi Etxaniz
Lorea Landa Bereziartua
Patxi Azparren Olaizola
Yolanda Castro
Antton Madinabeitia
Jesús Pérez de Viñaspre
Patxi Alaña Arrinda
Víctor Manuel Egia Astibia
Rita Aginaga Armendaritz
Elena Buñuel Querido
Olatz Bereziartua
Fernando Lukin Ustaritz
Marian Agirre Sarasua
Manuel Etxaniz Lesaka
Aitzol Etxaniz Iturriotz
Inmaculada Elortza Egibar
Jose Antonio Ucin Epelde
Jexux Agirresarobe
Aitziber Elortza
Iñigo Ibarguren Urbiets
Joseba Goiburu Mancisidor
Beñat Trundai Xutxurru
Francisco Javier Maiz Gaztesi
Begoña Amubieta Leunda
Olatz Arruti Zabala
Bittori Azkarate Tardaguila
Günter Watzinger
Koro Lertxundi Sarasola
Malli Txapar Apezarena
Xabier Alvarez Yeregui
Sagrario Santiago Aginaga
Begoña Ezkurra
Beatriz Lorente Oroz
Marisol Ronkal
Jon Orbetzua Beobide
Oskar Villacián Hueto
Ondartxo Arbilla
Rai Lizardi
Maria Luisa Larunbe Bidegain
Patxi Gokoetxea
Felix Lertxundi Arriola
Mikel Larunbe Bidegain
Ander Gamez
Fcesc Xavier Trujillo Gomez
Mertxe Larumbe Bidegain
Margarita Nieva Telleria
Iñaki Larramendi
Iñazio Larunbe Bidegain
Xabier Larrea Zubizarreta
Xabier Barandiaran
Javier Errasti Uriarte