750

2018an 750 urte beteko dira Ariznoa elizaurreak herri-gutuna jaso zuela. Gaur egungo Bergarako Deba ibaiaren eskuinaldeko lur-eremua da Ariznoa.

Herri-gutunaren bidez, Gaztelako Alfonso X erregeak Villanueva de Vergara hiribildua sortu zuen eta 1200eko konkista baino lehen Nafarroako Erresumakoak ziren lur hauek guztiz lotu zituen Gaztelara. Euskararen Estatua zen Nafarroa bi zatitan banatuta gelditu zen.

Zenbaitentzat kontu zaharrak izan litezke hauek, baina gaurkoa hobeto ulertzeko atzokoa ezagutu behar da eta horretarako aukera paregabea eskaintzen du urteurren honek.

Bergarako Udalak, ordea, “urteurren esanguratsu hau merezi duen bezala ospatzeko” nahia azaldu du. Normalean konkistatzaileek ospatzen dituzte beraien garaipenak, baina bizi dugun asimilazioaren seinale, abertzalea omen den Udal batek gure herriaren zatiketa eragin zuena ospatu nahi du.

Aurten 10 urte betetzen dira Reala bigarren mailara jaitsi zenetik, eta urteurren borobila den arren, nik dakidala, ez da ospakizunik antolatu.