Iñaki Egaña, Txalaparta argitaletxeko editorea, New Yorken atxilotua eta Ameriketako Estatu Batuetatik kanporatua

Iñaki Egaña, Txalaparta argitaletxeko editorea, New Yorken atxilotua eta Ameriketako Estatu Batuetatik kanporatua.

Idazle, historialari eta ikerlari den Iñaki Egañak pasa den igandean New Yorkera bidaiatu zuen, Ameriketako Estatu Batuetan euskaldunekin erlazionatutako materiala bildu eta honenbestez, artxiboetan ikertzen jarraitzeko asmoz, Txalaparta argitaletxeak hainbat liburu kaleratu baititu gai honen inguruan. Baina ez zuen aireportutik irtetea lortu. Hegazkinetik jaitsi gabe, eta modu zakarrean atzemana izan zen, inolako azalpenik eman gabe. Aipatu behar da, berarekin bere bi seme-alabak bidaiatzen zutela, biak adin txikikoak, eta atxiloketa horren inguruko zergatiak jakiteko egin ziren gestio guztiek, kontsulatutik egindakoak barne, ez zutela erantzunik jaso. Atxilotuta igaro zuten denbora guztian (24 ordutik gora) dei bakarra egitea onartu zioten eta Iñakik atxiloketaren berri emateko erabili zuen. Pairatu behar izan zuen galdeketa, Mario Salegiren inguruan izan ziren. Mirian Nurenberg, Mario Salegiren alarguna, Charles Sczhumer senadorearekin harremanetan jarri zen berak gestioak egin ditzan. Madrilera iristean zain zituen polizia espainiarrak AEBtako poliziek bidalitako txostenak eskuan baina kargurik gabe aske utzi zuten.

Txalaparta argitaletxeak bere gaitzespena adierazi nahi du lankideak jasotako tratu eta bere eskubideei dagokien erabateko begirune eza dela eta. Adierazpen, ikertze eta hedatze askatasunari eginiko eraso argi baten aurrean aurkitzen gara, eta AEBtako gobernuaren izaera gero eta faxistagoa erakusten du ekintza honek.

Halaber, euskal herriarentzat interesgarria deritzogun hura argitaratzen jarraituko dugula berresten dugu eta baita amerikar inperialismoak ezarritako mundu orden bidegabe hau ezeztatzen ere.

Tafalla, 2006ko martxoaren 28a.

Txalaparta argitaletxea

Iñaki Egaña, editor de Editorial Txalaparta, detenido en Nueva York y expulsado de Estado Unidos

El escritor, historiador e investigador Iñaki Egaña viajó el pasado domingo a Nueva York con la intención de seguir investigando en los archivos para recoger material relacionado con los vascos en los Estados Unidos, sobre los cuales la Editorial Txalaparta ha publicado varios libros. Pero no pudo pasar del aeropuerto. Sin bajarse del avión, fue detenido sin explicación alguna. Se da la circunstancia de que viajaban con él dos de sus hijos, ambos menores de edad y las gestiones que se hicieron incluso desde el consulado para saber los motivos de esa detención fueron infructuosas. En todo el tiempo que estuvo detenido (más de 24 horas) tan sólo le fue permitida hacer una llamada que Iñaki aprovechó para avisar de su situación. El interrogatorio al que fue sometido giró en torno a la figura de Mario Salegi. En algunos momentos, debido a la insistencia de las llamadas telefónicas interesándose por su detención, llegaron a sentirse moilestos. Mirian Nurenberg, la viuda de Mario Salegi, contactó con el senador Charles Sczhumer quien se interesó por esta detención.

Al llegar a Madrid, la policía española lo estaba esperando con los informes enviados por la policía estadounidense pero inmediatamente fue puesto en libertad sin cargos.

La Editorial Txalaparta quiere manifestar su protesta por el trato recibido y por la falta total de respeto a los derechos de nuestro compañero. Es además un claro ataque a la libertad de expresión, de investigación y de difusión, y muestra el carácter cada día más fascistoide del Gobierno estadounidense.

Asimismo nos reafirmamos en el compromiso de seguir editando todo cuanto consideremos interesante para el pueblo vasco y todo cuanto contribuya a denunciar y abolir el injusto orden mundial impuesto por el imperialismo americano.

Tafalla, 28 de Marzo de 2006

Editorial Txalaparta