1813an herritarrek jasan zutena jaso du Nabarraldek dokumental batean

Bihar arratsaldean estreinatuko dute bideoa jendaurrean San Telmo museoan

Bigarren mendeurrenaren programaren baitan aurkeztutako lehen ikusentzunezko lana da

Donostia_1813_aurkezpena

«Herriaren errelatoa egin nahi genuen, herritarrena, ez Napoleonena edo inperioena». Hala laburtu zuen Nabarraldeko zuzendari Ángel Rekaldek Donostia 1813: Hiru inperioren biktima dokumentalaren helburua. Atzo aurkeztu zuten komunikabideen aurrean eta bihar jendaurrean eskainiko dute 30 minutuko grabazioa San Telmo museoan (19.00etan).

Bigarren mendeurrenaren harira kaleratutako lehen ikusentzunezkoa da dokumental hau, baina bakarra ez dela izango gogoratu zuen Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. «Duela 200 urte zer gertatu zen ikusteko baliagarria izango da eta formatu erraza dauka, publiko zabalari zuzenduta dago», gaineratu zuen alkateak. Bideoa egitea 1813an gertatutakoa gogoratzeko herritarrek proposatu zituzten ideietako bat izan zela ere azaldu zuen.

Kainoieta elkartekoek garai hartako soldaduen joan-etorriak irudikatu dituzte dokumentalerako

Dokumentala historikoa da eta jende askoren laguntza eta kolaborazioa izan dutela nabarmendu zuen Rekaldek. Besteak beste, Nora Alejo, José Antonio Azpiazu, Iñaki Egaña, Xoxé Estévez, Aitziber Etxeberria, José Luis Orella Unzué, Josu Tellabide, Lola Valverde eta Beñi Agirre historialari eta adituek hartu dute parte. Hala, haien kontakizunak dira edukiaren parterik garrantzitsuena, aurkezpen lanetan ari den Andrea Etxanizen hi-tzekin batera. Irudiei dagokienez, hiriko paisaiak eta lekuak ager-tzeaz gain, Kainoieta elkartearen laguntzarekin garai hartako soldaduen errekreazioak filmatu dituzte.

erabaki garrantzitsuak Rekaldek berak aurrekontu txikiarekin baina jende askoren laguntzarekin egindako lana dela nabarmendu zuen eta sinpletasuna bilatu dutela azaldu zuen, duela 200 urte donostiarrek jasan zutena modu errazean azaltzeko helburuarekin. «Erabaki garrantzitsuak hartu zituzten eta hiri berri bat eraikitzeari ekin zioten», gaineratu zuen alkateak: herritar haien lana balioan jartzea da dokumentalaren helburua.

Biharko aurkezpenaren ondoren, kultur etxeetan eskuragarri izango da bideoa eta kioskoetan erosteko aukera ere izango da.

 

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/05/14/vecinos/donostia/1813an-herritarrek-jasan-zutena-jaso-du-nabarraldek-dokumental-batean

 

{youtube}_pMwLXT8v1E{/youtube}