Inicio

Castaños jenerala, heroi espainola / El general Castaños, héroe español PDF Imprimir E-mail
Angel Rekalde   

Tags: Angel Rekalde


Angel_Rekalde

Donostiako 1813ko erreketa eta sarraskiarekin lotutako figura historikoetako bat Francisco Javier Castaños jenerala, Bailengo dukea, dugu. Eta lotutakoa diot, ez baitago inon jasota bera han zegoenik, sarraskian parte hartu zuenik edota inolako agindurik eman zuenik. Ofizialki eta modu kontrastatuan behintzat, ez. Alabaina, Jose Antonio Aspiazu historialariak azaltzen zuenez, zurrumurruak ere historiaren parte dira. Besterik da nola aztertzen edo balioesten diren dokumentuetan jasotzerainoko indarra hartzen duten zurrumurru horiek. Betiere, meigengan ez zuela sinesten zioen galiziarraren zuhurtzia izango dugu: «Pero haberlas, haylas».

Kasu honetan sorgin-ehizari ekiteko asmorik ez dugunez, Castañosen Donostiaren suntsiketan eta bertakoen zigorrean izan zuen esku-hartzea gutxienez korapilatsua dela esango dugu. Lehen esan dudanez, ez dago halakorik jasotzen duen idatzirik. Baina pertsonaia ez zen nolanahikoa izango; izan ere, filiarik eta fobiarik sutsuenak pizten ditu, eta hautsak harrotzen ditu joera batekoen eta bestekoen artean.

Nire ustez, arrazoizkoak dira jeneralari mendekua leporatzen dioten hipotesietako batzuk. Ulergarria da Castañosi egoztea «hiria suntsitzeko eta biztanle guztiak hiltzeko» agindua, sarraskitik bizirik atera zen Jose Antonio Agirrebarrena lekukoak azaltzen duenez, edo on Jose Ramon Etxanike Presbitero Benefiziodunak –«Castaños Jaunaren agindua hiria errauts bihurtzeko edo biztanle guztiak akabatzeko»– dioenez, haien adierazpenen arabera. Neurri batean, sarraskia egin zuten soldadu eta ofizialen ahotik entzun zutelako –militarren artean zurrumurru hori nork zabaldu zuen ere gogoetarako gaia izango genuke–. Baina, halaber, Castaños orduan Erregentzia Kontseiluaren presidentea zelako, erregea ez zegoenean aginte gorena zen erakundearena, alegia. Eta ezaguna da euskal foralismoa ez zuela batere gogoko, eta liskar batzuk izan zituela horren kontura Konbentzio gerraren garaian. Donostiako Udalak, 1814ko bere Manifestuan, vox populi hori jasotzen du.

Hain arrazoizkoa ez dena hau da: Castañosen errugabetasuna etsi gabe defendatzen dutenen tema. Izan ere, sortzez garbia bailitzan deskribatzen dute, ditxosozko jenerala inperioa gainbeheran zegoen aldiko beste militar espainol basati bat ez bazen ere, jendea gerrako harrapakintzat besterik hartzen ez zen gerra bateko partaidea. Nazionalismo espainolak su eta gar defendatzen ditu bere heroiak.

Hortxe dago eztabaida. Ez hainbeste argudio kontrajarrien fidagarritasunagatik, baizik eta beren ahuleziarengatik. Horrela, Gipuzkoaren traizioak eragindako espainolen mendekua aipatzen da, azken gerran probintziak Frantziako Konbentziora igaro eta independentzia berreskuratu nahi izan nahi baitzuen. Edo bortizkeria tropa eskoziarren gehiegikeriei egozten diete batzuek, soldaduak agintzen dieten lekura doazela ahaztuta, Donostiaren suntsiketa ez baitzen kasualitatea izan. Aitzitik, oso susmagarria da gertatutakoa jakiteko, erantzukizunak eskatzeko edo behintzat egia historikoa berreskuratzeko erakutsi duten interesik eza. Eusko Ikaskuntzako Lola Valverde historialariak azaltzen duenez, gertakari haren gauzarik harrigarriena ia ez ikertu izana da.

Nabarraldek Donostiako Udalarentzat egin duen Donostia 1813. Hiru inperioren biktima dokumentalak eztabaida horiei heltzen die. Xose Estevez historialariak sarraskiaren eta erreketaren arrazoiak laburbiltzen ditu, esaldi gogoangarri batean: «Bi gerretan Gipuzkoak hiru inperialismo jasan zituen. Bat, agertzen ari zena, frantsesa; beste bat, 1714az geroztik finkatua, britainiarra; eta bestea, gainbeheran zegoena, espainiarra».

 

 

Angel_Rekalde

 

Una de las figuras históricas vinculadas al incendio y masacre de Donostia en 1813 fue el general Francisco Javier Castaños, duque de Bailén. Y matizo lo de vinculado, porque no consta que estuviera presente, participara o emitiera orden alguna. Al menos, de forma oficial y contrastada. Pero, como explicaba el historiador Jose Antonio Azpiazu, también la rumorología forma parte de la historia. Otra cosa es cómo se analizan o valoran estos rumores que alcanzan tal intensidad que pasan al registro documental. Siempre podemos adoptar la cautela de aquel gallego que afirmaba no creer en las meigas. “Pero haberlas, haylas”.

Como en este caso no se trata de iniciar una caza de brujas, digamos que la intervención de Castaños en la destrucción y castigo de Donostia es cuando menos controvertida. No hay, como apuntaba antes, la menor constancia escrita. Pero debía de ser un personaje de traca, porque despierta las filias y fobias más desaforadas, y remueve los demonios de unas y otras tendencias.

A mi modo de ver, son razonables algunas de las conjeturas que acusan al general de la venganza. Es comprensible que se adjudique a Castaños la “orden de abrasar la ciudad y matar a todos los habitantes”, según explica José Antonio Aguirrebarrena, testigo y superviviente de la matanza, o el Presbítero Beneneficiado don José Ramón Echanique (“orden del Señor Castaños para reducir a cenizas la ciudad o pasar a cuchillo a todos los habitantes”), según rezan sus declaraciones. En parte, porque lo escucharon de boca de soldados y oficiales que realizaron la masacre –se podría especular sobre quién difundió esos rumores entre la tropa–. Pero también en parte porque Castaños era en esas fechas presidente del Consejo de Regencia, es decir, la máxima autoridad en ausencia del rey. Y eran de sobra conocidas sus escasas simpatías hacia la foralidad vasca, con la que había tenido roces muy específicos en los tiempos de la guerra de la Convención. El ayuntamiento donostiarra, en su Manifiesto de 1814, se hace eco de esta ‘vox populi’.

Lo que no es tan razonable es la defensa a ultranza de los partidarios de la inocencia de Castaños, que lo describen limpio de polvo y paja, cuando el general de marras no era más que otro militarote español, de la época agónica del imperio, y actuó en una contienda en la que la población apenas contaba más que como botín de guerra. El nacionalismo hispano defiende a sus héroes a capa y espada.

El debate está servido. Y no tanto por la fiabilidad de los argumentos contrapuestos como por la inconsistencia de los mismos. Así, se esgrime la venganza española por la traición de Gipuzkoa, que pretendió pasarse a la Convención francesa y recuperar su independencia en la última guerra. O quienes achacan la violencia al desmán de la tropa escocesa, olvidando que la milicia va donde la mandan, y el incendio de Donostia tuvo poco de casual. Por el contrario, resulta muy sospechosa la falta de interés en saber lo ocurrido, depurar responsabilidades o por lo menos rescatar la verdad histórica. Como explica la historiadora Lola Valverde, de Eusko Ikaskuntza, lo más sorprendente de aquel acontecimiento es que no se ha investigado apenas.

El documental “Donostia 1813. Víctima de tres imperios”, que ha realizado Nabarralde para el ayuntamiento donostiarra, aborda estos debates. El historiador Xoxé Estévez resume las razones de la masacre y el incendio en una frase magistral: “En las dos guerras Gipuzkoa fue una mera paciente de tres imperialismos. Uno emergente, el francés, otro consolidado desde 1714, el británico, y otro en decadencia, el español”.

 

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua