Inicio

Erabakitzeko eskubidea: zer, nork, non, noiz.../Derecho a decidir qué, quién... PDF Imprimir E-mail
Angel Rekalde   

Tags: Angel Rekalde


Angel_Rekalde

Oraintsuko inkesta baten arabera, euskal hautesleen %39ak baiezkoa emango lioke independentziari balizko erreferendum batean. Hau da, ia %40ak, edozein eztabaidari edo prozesuri ekin aurretik... Zer pentsatua ematen du. Horregatik beharbada, EAJk eta Sortuk urtetan elkarri mesfidantzaz eta beldurrez begiratu ondoren egin duten bilkuran, nabarmendu duten puntua izan da erabakitzeko eskubidearena.

Alabaina, gure etorkizunerako serioegia eta premiazkoegia da gai hau, besterik gabe titular hutsal batekin konforma gaitezen; izan ere, kontsolamendu hutsa besterik ez da (asko gara...), auzoko jaietako su-festak.

Hasteko, erabakitzeko eskubidea delakoaren edukirik gabeko anbiguotasun kalkulatu horretan –“demokrazian” badira hamarka urte jada erabakitzen dugula, ustez- estali eta ezkutatu egiten da ez dagoela Euskal Herrian independentziaranzko prozesurik. Erretorikarik gabe. Badago Eskozian, Katalunian... baina ez gure artean. Ez dago Batzar Nazional bat, ez dago horrelako zerbaiten aitzindari den plataformarik, ez dago udalen aldarrikapenik... Hemen gaur independentziaz hitz egitea gauza nahasgarria da, eta independentziaren nahia egon badago ere (hala dio halamoduzko inkesta horrek), inora ez daramaten formula zehaztugabeetan (erabakitzeko eskubidea) urtzen da.

Inkestaren albistean ikus dezakegunez, dibagazio horietan oinarrizko eta funtsezko datu bat mozorrotzen da: Estatu propioranzko prozesua. Hori gabe, ezer ez da erreala, hitzontzikeria hutsa baizik. Nor da independentziaren subjektua! Nor ekintzaren motorra eta protagonista eta, horrexegatik, prozesuaren helmuga! Eta, horretan gabiltzala, zein da nahi dugun independentzia? Hiru probintziena? Zein dira %39 horren inguruan botoa emango luketen “euskaldunak”?

Norbaitek esango digu, borondaterik onenaz, ez gaitezela presaka ibili; pixkanaka joan behar dela; arazo hori aldarrikapen soziala zabaldu eta prozesuan aurrera joan ahala konponduko dela. Baina hasieratik mahai gainean jartzen ez badugu, ez badago garbi erabakitzeko eskubidea bultzatu duen gatazkaren funtsa zein den, aktibatzen diren indarrak sakabanatzera, ahultzera eta urrats garbirik ez ematera joango gara zuzenean. Agitazio eta aktibismo kanpainak bultza daitezke, aldaketaren irrikaz dagoen herri honetan beti aurkituko baitute babesa eta oihartzuna, eta baliteke zarata handia ere ateratzea, badaudelako horretarako arrazoiak, eta jendea ere bai, baina gerta liteke azkenean hori besterik ez izatea, inora ez doan mugimendu bat, aurrera ez doana helburu zehatz, eraginkor eta zuzenik ez dagoelako. Beste batzuetan ikusi dugunaren antzera, aktibismo bizia baina antzua izango litzateke.

Arrazoibide “politikoki zuzenak” alde batera utzita, gure ustez euskal subjektu nazionala, ekintzaren eta aldaketa politikoaren motorra izan litekeena, nazioko kide sentitzen den pertsona edo kolektibo oro da (hau da, tokirik aurkitzen ez duena estatu-egitura espainolean, eta independdentzia, subiranotasuna eta askatasuna helburu dituena), botere espainolarekin (eta frantsesarekin, noski) deseroso, zapalduta eta gatazkan sentitzen dena. Eta horregatik ekiten duena, iritzia ematen duena, mobilizatzen dena... Eta munduan herri gisa, demos gisa jokatu ahal izateko leku bat eduki nahi duena, berea ez den beste subiranotasun bati konturik eman behar izan gabe.

Espainola edo frantsesa sentitzen denak, statu quo horretan eroso, ez digu lagunduko prozesu horretan. Jarrera sozialak, politikoak, identitateari dagozkionak ikusita, hainbeste urteko borroka eta liskarren ondoren, naziotasun espainola edo frantsesa bere egiten duenak ez du bat egingo inolako ekimenekin, blokeatzeko edo boikota egiteko ez bada behintzat. Eta ez du ezertxo ere egingo gure alde.

Trantsizio garaian gertatu zitzaigun jadanik, euskal mugimendu ezin indartsuago, askatzaile, antifrankista eta demokratikoa modu nahasian bideratu zenean. Azkenean, autonomia herren eta zatikatuekin geratu ginen (inoiz bete ez direnak, bide batez esanda, benetako boterea bere lekuan tinko geratu zelako). Ez ditzagun hutsegiteak errepikatu, zertarako ekiten dugun ez pentsatzeagatik.

Premisa horiekin, ikusirik Europako gure inguruko independentziaren aldeko erreklamazioak, eta Estatu espainolaren (gure herriaren zati honetan) krisi ekonomikoa, morala, legitimitateari dagokiona, etorkizun ezin ilunagoa, etab. Estatu propioaren aldeko prozesu bat definitu, proposatu eta planteatu behar dugu. Independentziaren aldeko prozesua. Erabakitzeko eskubidea, formulazio juridiko zehatzik ez duen kontzeptu abstraktua, ez da taxuzko helburua zirkunstantzia horietan. Uneak eskatzen duenaren azpitik eta atzetik dago. Independentziaren helburua argi eta garbi planteatzeak indarrak biltzeko eta metatzeko prozesua zabalduko luke gure artean. Gaur ez dago halakorik, eta hori da behar duguna.

Derecho a decidir qué, quién, dónde, cuándo...

En una encuesta reciente se concluía que un 39% del electorado vasco votaría sí a la independencia en un hipotético referéndum. Casi un 40% favorable, de entrada, antes de iniciar cualquier debate o proceso... Da qué pensar. Quizás, por ello, en el encuentro que PNV y Sortu han mantenido después de años de distancia y recelo, un punto que han destacado es el acuerdo por el derecho a decidir.

Pero el tema es demasiado serio, demasiado urgente para nuestro futuro, para que nos contentemos alegremente con un titular que, de puro vacío, apenas sirve más que como consuelo (somos muchos...), fuegos artificiales en fiestas de barrio.

De entrada, en esa ambigüedad calculada, sin contenido, que es el derecho a decidir ¾se supone que, ‘en democracia’, llevamos décadas decidiendo¾, se disimula y esconde que en Euskal Herria no existe un proceso por la independencia. Sin retóricas. Lo hay en Escocia, en Catalunya,... pero no entre nosotros. No existe una Asamblea Nacional, ni una plataforma que lidere algo parecido, ni proclamas de ayuntamientos... Hablar de independencia hoy, aquí, es un dato equívoco, y el deseo independentista, que lo hay, como se percibe en esa dudosa encuesta, se dispersa en fórmulas imprecisas (como el derecho a decidir) que no conducen a ningún sitio.

Como podemos apreciar en la noticia de la encuesta, en estas divagaciones se enmascara un dato básico, central, del proceso hacia el Estado propio, sin el cual nada es real, sólo discurso. ¡Quién es el sujeto de la independencia! ¡Quién el motor y el protagonista de la acción, y por lo mismo el destinatario del proceso! Y, en ello, ¿de qué independencia hablamos? ¿De las tres provincias? ¿Qué “vascos” votarían alrededor de ese 39%?

Alguien, con la mejor intención del mundo, nos dirá que no seamos precipitados; que poco a poco; que ese aspecto se definirá o se irá resolviendo conforme madure la reivindicación social y se avance en el proceso. Pero si no se enuncia desde el principio, si no están claras cuáles son las claves del conflicto que mueve esta reclamación, no se avanzará más que hacia la desunión, hacia el desbaratamiento de las fuerzas que se activen, hacia trampas interpuestas (que las habrá)... Se pueden emprender campañas de agitación y activismo, que siempre encuentran eco y simpatía en nuestra sociedad, ansiosa y con voluntad de cambio, y conseguir incluso mucho ruido, porque en efecto razones hay y masa también, pero a la postre quedarse sólo en eso, en un movimiento a ninguna parte que no avanza por falta de objetivos precisos, efectivos y acertados. Sería un activismo, ya lo hemos visto en otras ocasiones, convulso pero sin cerebro.

Entendemos que, al margen de discursos ‘políticamente correctos’, sujeto nacional vasco, motor de la acción y del previsible cambio político, es el constituido por toda persona o colectivo que se siente integrante de la nación (o sea, que no encuentra acomodo en la estructura estatal española, y aspira a la independencia, soberanía, libertad...), el que se siente incómodo, oprimido y en conflicto con el poder español (y francés, digamos de paso). Y por ello actúa, opina, se moviliza... Y aspira a un lugar en el mundo en que pueda realizarse como pueblo, como demos, sin rendir cuentas a otra soberanía que la propia.

El que se siente español (o francés), y cómodo en el status quo, no nos ayudará en este proceso. Tal como están definidas las posiciones sociales, políticas, identitarias, después de tantos años de lucha y enfrentamiento, el nacional español o francés no se incorporará a ninguna iniciativa si no es para bloquearla o boicotearla. Y no hará nada por nosotros.

Ya nos ocurrió durante la Transición, en medio de un potentísimo movimiento vasco, liberador, antifranquista, democrático, que se orientó de modo confuso. Y nos quedamos con unas autonomías averiadas, separadas (que nunca se han cumplido, dicho sea de paso, porque el poder de facto se mantuvo en su sitio). No repitamos errores por no detenernos a pensar para qué actuamos.

Con estas premisas digamos que, con la perspectiva de las reclamaciones independentistas que tenemos en el entorno europeo, con la crisis del Estado español (en esta parte del país) en términos económicos, morales, de legitimidad, de proyección catastrófica de futuro, etc., lo que necesitamos es definir, proponer, plantear un proceso por el Estado propio. Un proceso por la independencia. El derecho a decidir, un concepto abstracto y sin formulación jurídica concreta, no es un objetivo solvente en estas circunstancias. Está por detrás y por debajo de lo que exige el momento. Un objetivo claro, rotundo, por la independencia, abriría entre nosotros un proceso de agrupamiento y acumulación de fuerzas, que hoy no existe, y necesitamos.