Nabarros de mierda

Ideien zein laborategian sortu da, Euskal Herrian, orain ez dela “tokatzen” independentziaren gaia? Katalunian bai, tokatzen da. Esandakoez zalantzarik baldin badu inork ikusi espainiar sutsuenen erretorika: malditos vascos esaten zutenek, orain, catalanes de mierda diote. Iraina arrazoi delakoan.

Esanguratsua da. Espainia markaren Madrilgo laborategiek ipar-ekialdera mugitu dituzte teleskopioak. Kataluniarrak dira kezka, ez Euskaldunak. Zerbait egiten ari dira haiek, guk egiten ez duguna.

Bihotz zabalekoak gara euskaldunok. Horregatik, inoiz nafar guztiok Estatu propioa berriz ere eraikitzeko lanean ibilitakoak espainolentzat piztiak izatetik “ederrak” izatera pasatzea oso kezkagarria da. Nabarros de mierda entzuten diedanean lasaituko naiz.

Beñi Agirre

Euskara irakaslea

 

Nabarralde-k argitaratua