Inicio

Boterea eta loria / El poder y la gloria PDF Imprimir E-mail
Angel Rekalde   

Tags: Angel Rekalde


Angel_Rekalde

Maiatzaren erdialdean, Donostiako San Telmo museoan dokumental bat aurkeztu zen, Donostiak 1813an aliatuen eskutik jasan zuen sutea eta suntsiketa azaltzen zuena: 1813. Donostia, hiru inperioren biktima. Galderen txandan, militar espainol batek hartu zuen hitza, haserre: “Hitz egin duzue hildako biztanleez, bortxatutako emakumeez... Gauza horiek gertatzen dira gerretan... Baina non geratzen da frantsesak botatzeko borroka egin zuten soldaduen loria? Non daude setioan hil ziren milaka horiek? Zergatik ez dituzue aipatu gudu-zelaian adorea erakutsi zuten gizonak?”

Jakina, ikuspuntu bat da hori. Eta ez zen kontakizunean agertzen. Donostian abuztuaren 31n gertatutakoari buruzko dokumentalean ez zen halako memoriarik, baliorik edo kontsideraziorik jasotzen. Egia esateko, ikerketa historiko honen abiapuntua hiriaren erreketa eta arpilatzetik bizirik atera zirenen lekukotasunak izan dira gehienbat. Adibide bat ematearren, on Jose Ramon Etxanike Presbitero Benefiziodunak sinatutako lekukotza dugu: “irailaren lehen egunean, goizeko hiru t’erdiak aldera aliatuen soldadu batzuk ikusi zituen, Mitxelena alkate jaunaren etxearen ondoan itxita zegoen ataria aizkoraz puskatzen; bertara sartu eta hirugarren solairuko gelari su eman zioten. Berehala dantzan hasi ziren sugarren argitan, eta ez ziren etxetik irten suak nahikoa indar hartu zuen arte. Ezin du esan zer-nolako erregaia erabili zuten, baina bai gelatik irteten zen kea lodia eta sufrearen kolore iluna zuela, eta gaineratu du entzun ziela esaten soldaduei eta baita ofizialen bati ere Castaños jaunaren agindua zutela hiria suntsitzeko edo biztanle guztiak akabatzeko, eta horren froga dira, lekukoaren ustez, soldaduen artean uztailaz geroztik esaten direnak eta haien asmoak”.

Beste edozein lekukotza aipa dezakegu, baina mezua oso antzekoa da. Apaizak, zinegotziak, harotzak... Emakume bortxatuen bertsioa falta zaigu agian, inork ez baitu lehen pertsonan kontatzen halakorik. Baina egia da, lekukoen artean, epaileak ez zuen aintzat hartu arpilatzaile, su-emaile eta hiltzaileen hitza. Presbiteroaren arabera, horiek sugarren argitan dantzan aritu ziren eta aginduak bete zituzten. Horixe dauka gertakari historikoen memoriak, subjektu erasotuen esperientzia duela hizpide, eta historia ofiziala da gehiegikeria horiek leuntzen eta ezkutatzen dituena, gertakari loriatsuen irakurketa eskaintzen duena.

Ika-mika hartako militarrak bere lanbidea mespretxatzen genuela aurpegiratu zigun. Historia ez da horrela egiten, kontatu diguten bezala behintzat. Hiriek ez dute balentria handien kontakizunik uzten historiarako; gehienez ere, lanaren eta merkataritzaren bitartez aberasten dira. Bortxatutako emakumeek ez dute kontinente handirik konkistatzen; medikuek, ur-biltzaileek, arrantzaleek, garbitzaileek, arkitektoek ez dute beren izena harrian grabatuta uzten, inperioen hiriburuetako garaipen-arkuetan betikotuta.

Eskolan gerren literatuta irakatsi digute, eta ikusi ditugu mundua aldatu zuten jeneralak, tropen mugimendu handiak, armada pertsiarrak, mazedoniarrak, erromatarrak, turkiarrak, txinarrak, etab., Atila izugarriak bezala, beren zalditeriaren arrastoa utzi zutenak. Hala ere, Bretxako erasotzaileen inguruko isiltasuna leporatzen zigun militar hari entzun arte, ez nuen pentsatu nolako unibertso paralelotan bizi garen batzuk eta besteak, hain desberdinak.

Izan ere, arma-gertakari horien benetako ondorioei erreparatzen badiegu, guztiz desagertzen da loria, eta diren bezalakoxeak agertzen dira: krimen eta delitu hutsak, boteretsuen kalkuluek eta interesek babestuta. Historia handiak zentzua galtzen du. Tamalez. Baina militar ipurterreari argudio berberaz erantzun diezaiokegu: pairatzen dituen jendea kontuan hartu gabe begiratzen badiegu gertakari handiei, guduen eta ohoreen historia izugarrikeriak estaltzeko zurigarri hutsa besterik ez da.

Angel_Rekalde

A mediados de mayo se presentó en la sala del museo de San Telmo un documental que explicaba la destrucción e incendio de Donostia (1813) a manos de los aliados: 1813. Donostia, víctima de tres imperios. En el turno de preguntas, un encendido militar español, en activo, tomó la palabra: “Habéis hablado de los vecinos fallecidos, de las mujeres que fueron violadas... Estas cosas ocurren en la guerra... Pero, ¿dónde queda la gloria de los soldados que lucharon para echar a los franceses? ¿Dónde están los miles que murieron en el asalto? ¿Por qué no habéis mencionado a los hombres que demostraron su valor en el campo de batalla?”

Es un punto de vista, lo reconozco. Y desde luego no aparecía en el relato. No entraba en el inventario de memorias, valores o consideraciones con que se había elaborado el documental de lo acontecido el 31 de agosto en Donostia. En honor a la verdad, digamos que el punto de partida de esta investigación histórica está escorado hacia los testimonios de los supervivientes del incendio y saqueo de la ciudad. Por situarnos, como dejó atestiguado y firmado el Presbítero Beneficiado don José Ramón Echanique, “el día primero de septiembre a cosa de las tres y media de la mañana vio que varios soldados de los aliados después que rompieron con una hacha la puerta de la calle por estar cerrada entraron en la casa inmediata a la del señor alcalde actual Michelena y pegaron fuego á la sala de la tercera habitación. Enseguida bailaron a la luz de la llama y no salieron de dicha casa hasta que tomó bastante fuerza el fuego. Que no puede decir de qué combustibles usaron sólo sí que el humo que salía de la sala era denso y de color de azufre oscuro y añade que vio decir así a los soldados como a algún oficial que tenían orden del señor Castaños para reducir á cenizas la ciudad o pasar a cuchillo a todos los habitantes, lo que prueba en concepto del testigo las voces e intenciones que había en la tropa desde julio”.

Podemos citar cualquier otro de los testimonios, pero el mensaje es muy parecido. Sacerdotes, munícipes, carpinteros... Quizás se echa a faltar la versión de las mujeres violadas, que ninguna relata en primera persona lo que les hicieron. Pero es cierto, entre los testigos el juez no tomó en consideración la palabra de los saqueadores, incendiarios y asesinos. Estos, según el presbítero, bailaron a la luz de las llamas, y cumplieron órdenes. La memoria de los hechos históricos es lo que tiene, que se remite a la experiencia de los sujetos vapuleados; y es la historia oficial, que maquilla y disimula estos excesos, la que enaltece la lectura de los acontecimientos victoriosos.

El militar de la bronca nos echó en cara el desprecio a su oficio. Así no se hace la historia, al menos tal como nos la han contado. Las ciudades no dejan para la posteridad relatos de grandes proezas; a lo sumo se enriquecen con el trabajo y el comercio. Las mujeres que se quejan de ser violadas no conquistan grandes continentes; los médicos, aguadoras, pescadores, lavanderas, arquitectos, no dejan su nombre grabado en piedra, inmortalizado en el arco de triunfo de las capitales de los imperios.

En la escuela nos han educado con la literatura de guerras, generales que cambiaron el mundo, grandes movimientos de tropas, ejércitos persas, macedonios, romanos, turcos, chinos, etc., que dejaron la huella de los cascos de sus caballos, como el terrible Atila. Pero hasta escuchar al militar que nos reprochaba el silencio dedicado a los asaltantes de la Bretxa de Donostia no se me había ocurrido en qué universos paralelos, tan ajenos, vivimos unos y otros.

Si nos fijamos mucho en los efectos reales de esos hechos de armas, la gloria se desvanece y quedan como lo que son, simples crímenes y delitos, amparados por los cálculos e intereses de los poderosos. La gran historia pierde su sentido. Es una lástima.

Pero también le podemos reprochar al militar de marras el mismo argumento; pues si miramos los grandes acontecimientos al margen de las poblaciones que los padecen, la historia de batallas y honores es una simple coartada para esconder los horrores cometidos.

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua