Esan eta esan

Espainiako irrati kate handienetako batean elkarrizketa egiten ari zitzaien EAJko buru garrantzitsu bati. Ez dut esango nori.

Esatariak Euskadi eta Katalunia parean jartzeko ahalegin guztiak egin eta gero, eta buruzagiak prozesu bakoitza ezberdina dela behin eta berriz azaldu ondoren, eutsi ezinik, esatariari barnea kiskaltzen zion satanen galdera bota zion:

Espainola sentitzen al zara?

Lasaitasun osoz, gaztelaniaz, honela erantzun zion gutxi gorabehera. Begira, abertzalea naiz, euskaraz egiten dut, zazpi herrialdetan ditut erkideak; euskalduna naizela ziur-ziur naiz. Espainiarra izateko euskalduna izateari uko egin behar diot? Ez? Orduan ondo. Euskalduna izateko derrigorrezkoa da espainiarra izatea? Ez? Beraz, erabakigarria ez da espainiarra izatea ala ez, euskalduna izatea baizik.