Aditzak min

«Nor, nori, nork, baldintza eta subjuntibo, joder, baldintza eta subjuntibo joder, baldintza badakigu!» kanta-tzen zuen Gozategik duela urte mordoxka bat. Zenbat aldiz ez ote garen euskal adi-tzaren sistemarekin amorratu, unatu eta hartaz (edo harekin) trufa egin ere.

Iragan asteartean Euskararen Nazioarteko eguna izan baita, eta Euskarak 365 egun behar lituzkeenez, urteko edozein egunetan mamituriko hizkuntzarekiko ardura edo pena bat hona, ttikia izanagatik, gaurko egun arruntean.

EGA eskuratzeko azterketan agintera ez omen denez eskatzen, «zertarako ikasi?» egiten du aldarri ikasle arruntak. Eskoletan aitzakia erraza du, bestetik, «zertarako ikasi behar dugu hika? Ez da erabiltzen eta!». Hitanoa dela, agintera dela, ahalera ditxosoa ere bai, tartean ergatiboarekin kontuz, aditz oinak, hipotetikotasuna eta sailak. Hel! Hori dena zertarako?

Alferkeriak deiturik, zailtasun punttu bat antzemanik, errazena ikasleentzat, ahal den neurrian, lanari eskapo egitea. Baina ez da edozein lan, ez da edozein ikaskizun. Oro har, ez zait iruditzen gainerako hizkun-tzekin hainbesteko erresistentziarik ager-tzen denik, baina euskaran, denborak aurrera egin ahala, ez da erabiltzen izeneko mamua atzetik dugu eta harekin batera, ez du merezi ikastea.

Eta ikasleez haratago, helduak ere sumatu ditut (ez behin edo bitan bakarrik) adi-tza ikastearen kontrako, indarrak beste inon gastatu beharko genituzkeela defendatu nahi dudalarik. Metodologiak eztabaida genitzake, eta egungo ikasketa-sistemak asko luke aldatzeko, baina, hizkuntzaren atalak ikasteari uzten hastearen arriskua garrazki jasotzen dut, erabilpenaren aitzakia gupidagabearekin.

Esanen nuke hizkuntzaren jabekuntza funtzionaltasun akademiko gisa soilik uler-tzen ari dela gero eta gehiago, berezko izaera-ikur izatetik urrutixko, eta orain, gainera, hezkuntzaren lege berria egoera oker-tzera datorrela garbi dago. Euskararen balioa eta duintasuna ulertarazi eta sentiaraztea nekeza izan bada (ingurune ez normalizatuetan), sarri lana zailduko zaigu; ikasleentzat ez da berdin izanen gaztelania edo euskara ikastea, batak balioko baitu titulua eskuratzeko, bigarrenak, ordea, ez.

Euskara irakasleok azkenaldian urdaila estu dugu, hala, aditz sistemaren beraren etorkizunaz gaindi (hutsalkeria badirudi ere), euskararen geroaz beldur garelako. Legeak babesturik, bazterkeria horrek gure hiztun potentzial berriak hartuko ditu, badakigu zein den erraza agintearen joerak eta moduak gure egitea.

Aditzak min ematen dio askori, baina niri neuri zenbait gauza aditzeak ematen dit min.