Hildako lagunak gogoan


Laster,
partitu beharrak tristetu gabe,
zabalduko dute
atzera ere txoriek,
karta handi bat bezala,
zeru-ortzia.

Zerbitzariak irri batez arrabete ditu
godalet berriki hustuak.

Ez dakit heriotza
maiz pentsatu dudan
bezain abegikor
izango ote den
azkenean,
baina gaur,
brisaren esku amultsuek
lili logaletuen usain goxoa,
amoranteen ele ixilak
eta adixkideen irri karkailak
ahurtaraka
jasotzen dituzten
gau zohardi honetan,
ezin ninteke inolaz ere
hildako lagunen
bekaitz izan.

Si para que alguien pueda
escribir unos versos
deben arder ciudades
y naufragar las naves y los sueños;
debe perder el hombre
la libertad y la razón,
la vida, incluso.

Si para que alguien pueda
escribir unos versos
debe haber seres que amen
sin esperanza,
pájaros que agonicen,
futuros como niños
súbitamente muertos,
otoños y crepúsculos,

tal vez lo mejor sea
cerrar todos los libros,
abrir una botella
y beber en silencio
mientras la vida pasa,
mientras llega el olvido…