Elkar jo… noiz arte?

Zuek bizkaitarrak, gu nafarrak. Zuek Euskadikoak, gu Euskal Herrikoak.


Ziur, guztiok euskaldunak gara?

 

Guk gure aberri eguna, zuek zuena.

Ziur, aberri berbera dugula?

 

Euskaldun batzuek ekonomia neoliberalak proposatzen dituzte, besteek ongizate-estatua finkatzera jo dute. Biak, aberriaren defendatzaile amorratuak dira. Aberri berbera al da?

 

Ze tristura!, Argitzen diren bitartean, aberriak ez du bere bidea egiten.

 

Bitartean gogoak, nahiak, asmoak usteltzen dira, eta aberriaren usaina eta aztarnak urtzen dira.

Iruñera goaz, Bilbotik gatoz. Getzetik gatoz, bihar Getzera goaz… alajainkoa! Posible izango balitz, elkar topatu gabe, herri desberdinekoak izango bagina bezala. Nola ez, bakoitza, bere zilborraren bila.

 

Zilborra aberria baina preziatugoa… Batzuena, noski. A gure Aberriko gurasoak!

Horrela, harat-honat gabiltzanez, gaztelauek, Noain menperatzeko, ez dute izango inongo arazorik.

Guk gure korapilo sakonean korapilatuak jarraitzen dugun bitartean.

Euskaldunok, sarritan, izarrei oihu egiten lasaitzen gara, batzuetan elkarri deiadar egiten, noizbait elkar hilez.

Elkarri egurra emanez, maltzurkeriaz elkar oztopatzen, elkarri iruzur eginez. Euskaldunok euskaldunekin gezurretan biziz.

Horrela ez dago biderik, ezta aberririk. Mugitzen garen nebulosa baizik. Aitorren izenean.

 

Inperioa bare izan daiteke.