Ez dagokigu

Gauzak argitze aldera. Errege zaharra badoala eta berria datorrela aitzaki hartuta bandera errepublikar espainiarra eta guzti manifestatu da jendea Euskal Herriko hainbat lekutan. Zertarako eta, Espainian errepublika ala monarkia jarri behar den erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Abdikazioak Bilbon ala Iruñean harrapatu dituzten Espainiako turistak baldin badira, bale. Madrileko UGT eta CCOOeko sindikalistak Bilbon manifestatu ziren, gu Bruselasen manifestatzen garen gisan. Ados. Solidarioak gara, hemen ez dago inor mugak jartzearen alde.

Aitzitik, jende hori Euskal Herriko herriren batean erroldatuta baldin badago eta hemengoetan erabakitzeko eskubidea erabili nahi badu, esan behar zaio Espainolek zer erregimen izango duten erabakitzea ez dagokigula. Han zaude ala hemen zaude. Bietan ezin. Ez da onargarria espainiarrek gu zer garen eta izan nahi dugun baldintzatu nahi izatea, halaber, ez da zilegi gu haien barne arazoetan muturra sartzea.


Beñi Agirre

Euskara irakaslea