EUSKAL HERRIKO 1. ERDIAROARI BURUZKO EUSKAL AZOKA TEMATIKOA

Kaixo lagun,

Ez da gauza berria Euskal Herrian Erdi Aroari buruzko azokak izatea, aspaldian estatu mailan zenbait entepresek horretan dihardute eta. Baina orain arte hauetako batzuen ikuspegi historikoa ez da batere zaindua izan. Hara hortik gure kezka. Berdin da azoka Gernikan, Gasteizen edo Fuenlabradan egin; girotze historikoa, erreferentzia sinbolikoak, partaidetza, ekitaldiak… denak molde berarekin eginak daude, hurrenez-hurreneko herriko historia kontuan izan gabe, eta horregatik sarritan gure historiarekin, euskaldunonarekin, loturarik gabekoak izan dira.

Hori dela eta proposamen berri bat prestatu dugu: EUSKAL HERRIKO 1º ERDIAROARI BURUZKO EUSKAL AZOKA TEMATIKOA.

Sinbolikoki eta historikoki zaindua, didaktikoa, euskalduna; erosteaz eta gozatzeaz gain, gure Erdi Aroa ezagutzeko, azoka eguna aitzakia ederra izan daitekeelakoan gaude.

Konbidatuta zaude eta ahall duzun neurrian berri hau zabaltzeko eskatuko genizuke.

Eskerrik asko.