Nafarroak ez zuen erabaki

 

NOAIN_1

 

“Nafarroak ez zuen erabaki”. Lema honekin ospatuko da Noaingo Martxa ekainaren 27an Iruñean, Nabarraldek antolatua.

“Iusio garaia bizi dugu Nafarroan, esperantzarako abagunea da hau eta testuinguru honetan bi gertakari bildu nahi ditugu Noaingo martxan: lehenengoa 1515ean Burgosen bildurik Gaztelako Koroak Nafarroa anexionatzea erabaki zuela, Nafarroako ordezkaritzaren iritzirik kontuan hartu gabe; bestea egungo egoera, indar metaketa berriak orain arteko egoera irauli baitezake”, adierazi du Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak; “nafarrek beraien etorkizuna erabaki nahi dute, orain 500 urte aldiz Nafarroaren etorkizuna erabaki zen nafarren borondatearen aurka”.

Rekalderekin batera Iruñeko beste talde eta elkarteren ordezkariak zeuden gaur eguerdian Zabaldin egin den martxaren aurkezpenean: Begoña Azpirotz, Azpilagainako Jai Batzordetik, Gaztelu Garraldea, Noaingo Batailaren Laguntak taldetik, Elur Ulibarrena (Jose Ulibarrena eskultorearen alaba), Angel Rekalde Eta Beñi Agirre (Nabarralde):

Ekainaren 22til 26ra Noaingo Kultur astea egingo da Kondestablearen Jauregian: Xabier Irujo (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendaria), Paula Kasares, Víctor Manuel Egia (Iruñea Capital Plataformakoa), Pello Iraizoz (eskultorea) edo Mikel Sorauren (historialaria) izango dira hizlariak. Eta ekainaren 27an Noaingo martxa goizeko 9.30ean abiatuko da Ulibarrenak Noaingo batailan eroritakoei egin monumentutik, Iruñeko Getzen. Handik bere bidea egingo du Iruñeko Burgoen Plazara. “Aurten luxuzko pregoilaria dugu; Fredi Paia bertsolaria, eta berak bertso batzuk abestuko ditu Burgoen plazan 13.30ean. Ortzadar Dantza taldeak eta Atarrabiako koroak ere emanaldia egingo dute bertan”, esan du Beñi Agirrek.

NOAINGO KULTUR ASTEA:

22 / 06/2015: “El Patrimonio Industrial de Navarra, olvido o desinterés”

–          Hizlaria: Manolo Egia

23/06/2015: “Pamplona Capital Histórica”

–          Hizlaria: Mikel Sorauren

24/06/2015: “Gernika 1937”

–          Hizlaria: Xabier Irujo

25/06/2015: “Vaciado arqueológico de Pamplona”

–          Hizlaria: Pello Iraizoz

26/06/2015: “Iruñeko euskaldunak, lehengoak eta oraingoak

–          Hizlaria: Paula Kasares

Hitzaldiak Kondestablearen Jauregian egingo dira, arratsaldeko 19etatik aurrera.