Inicio

Noain 2017 PDF Imprimir E-mail
Nabarralde   
Jueves, 01 de Junio de 2017 11:15

Lagun agurgarriak,

NABARRALDE FUNDAZIOAk 2017ko ekainaren 18an (igandea) ospatuko den NOAINGO MARTXA 2017 ekimanaren ospakizunean parte hartzeko gonbita bidaltzen dizuegu. Aurten, “Gure ondarea, gure memoria. Katalina Nafarroakoa (1517-2017)” lemapean ospatuko dugu martxa, Nafarroako azken erreginaren heriotzaren urtemugarekin bat eginez.

EKIMENAREN HELBURUA

Noaingo martxak, gure herriaren historiaren gertakaririk erabakigarrienetako bat gogoratzea du helburu: 1521eko Noaingo bataila, Nafarroako erresumak bere askatasunaren alde libratutako azken borroka handia. Hala, Nafarroako subiranotasunaren azken hatsetako bat izandako gertakari hau, herriaren boterearen eta indarraren aldeko egun bilakatu nahi du Nabarraldek, horretarako parte-hartze zabala bilatuz.

Nabarraldek duen helburu nagusiarekin bete-betean bat egiten duen ekimena da Noaingo martxa, hau da, gure herriaren iragana gogoratzea, berreskuratzea eta interpretatzea, gure identitatearen oinarria ulertzeko eta inoiz kontatu ez diguten errelatoa osatzeko.

Aurten, Katalina Nafarroako erreginaren heriotzaren 500 urteurrena gogora ekarriko dugu bereziki: 1517an hil zen Bearnen. Nafarroako erreinu independentearen azken erreginaren heriotzaren urteurrenaz gain, lurralde honetan erabakigarria izan zen gertakari bat gogora ekarriko dugu: Nafarroako erreinuaren defentsarako gaztelu sistemaren suntsiketaren hasiera, Cisneros kardinalaren aginduari jarraituz.

EGITARAUA

Aurreko urteetako programari jarraiki, egitarauaren puntu garrantzitsuenak hauek izango dira:

Programa:

11.00 Martxaren abiatzea Noaingo Guduaren plazan (Noain)

12.30 Pregoiaren irakurketa Noaingo Guduaren monumentuan (Getze)

13.00 Dantza erakustaldia Getzeko plazan

14.00 Bazkari herrikoia Getzen

astecultur2017web