Inicio

GAZTE SARIA PDF Imprimir E-mail
NABARRALDE   

NABARRALDE GAZTE SARIA

Nabarraldek GAZTE SARIA banatuko du aurten, MEMORIA HISTORIKOAREN inguruko artikulu literario edo ikerketa lan hoberena aurkezten duenari. Sari banaketa 2017ko abenduaren 3an ospatuko da, Euskararen Egunarekin, Nafarroako Egunaren ospakizunarekin eta Durangoko Azokarekin bat eginez.

Sariaren helburua gazteriaren baitan (30 urtetik beherakoak) memoria historikoaren ikerketa sustatzea eta balioan jartzea da. Belaunaldi berriek memoriaren transmisioan parte hartzea eta iraganaren ulermenean sakontzea da helburua, gure gizarteak bizi duen akulturazio larriari aurre egiteko eta gure historia ahaztuaren berreskurapenean indarrak batzeko.

Lanak azaroaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Nabarralden. Euskaraz, frantsesez edo gazteleraz aurkeztu daitezke, 10.000 eta 20.000 karaktere arteko luzerarekin, eta halabeharrez gure herrialdeko gai bat hartu beharko dute hizpide.

 

SARIAK

Bi sari nagusi banatuko dira, bata euskaraz idatzitako artikulu hoberenari; eta bestea gazteleraz edo frantsesez idatzitako artikulu hoberenari.

EUSKARAZKO ARTIKULU HOBERENA: 1.000,00 EURO

GAZTELERA-FRANTSESEKO ARTIKULU HOBERENA: 1.000,00 EURO

 

Euren kalitateagatik nabarmentzen diren artikuluak, bestalde, bilduma bakar batean plazaratuko dira.

 

BALDINTZAK:

  • Artikuluak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta aurkezten duenarenak izan beharko dute.
  • Artikuluak Nabarralde Fundaziora bidali beharko dira emailez ( Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla ), azaroaren 1a baino lehen, Word (edo antzeko) formatuan.
  • Testua euskaraz, gazteleraz edo frantsesez idatzita egon beharko da.
  • Testuak 10.000 eta 20.000 karaktere arteko luzera izan beharko du (espazioak kontutan hartuta).
  • Artikuluaren gai nagusiak memoria historikoarekin lotura izan beharko du eta gure herria hartuko du hildo nagusitzat.
  • Parte-hartzaileek 30 urtetik beherakoak izan beharko dira.
  • Nabarraldek bere esku izango du aurkeztutako artikuluak argitaratzeko eskubidea, honen kalitatearen, interesaren edo egokitasunaren arabera.
  • Artikuluak, memoria historikoan sakontzeko helburua medio, material grafikoaz lagunduta egon daitezke, baikorki baloratuko den ezaugarria.
  • Egileak bere izen-abizenak, helbide elektronikoa eta ikasketa edo prestakuntza ibilbidearen aipamen labur bat bidali beharko du.
  • Aurkeztutako artikuluak (eta argitaratuko direnak, hala erabakiz gero) Creative Commons lizentzia pean plazaratuko dira.
  • Nahi haina artikulu bidali daitezke, mugarik gabe.

EPAIMAHAIAK KONTUTAN IZANGO DU:

  • Edukiaren eta idazkeraren kalitatea.
  • Materialaren interesa, memoriaren ikuspegitik, edo sortzen duen eztabaidagatik.

EBAZPENA:

  • Nabarralde Fundazioko erredakzio taldea izanen da sariketaren epaimahaia osatuko duena.
  • Nabarralde Fundazioak lehiaketa bertan behera uzteko eskubidea dauka, aurkeztutako lanen interesa edo kalitatea ez bada nahikoa.
  • Artikuluak, behin argitaratuta, eta aurkezten dituzten baieztapen eta arrazoiketagatik eztabaida edo istilua sortzen badu, egilea bera izango da horren arduradun bakarra. Nabarraldek hedapena ematen dio, baina ez da testuen edukien arduradun egiten.
  • Parte hartu nahi duen orok lehiaketaren arau eta baldintzak onartuko eta beteko ditu.

 

Informazio gehiagorako:

NABARRALDE FUNDAZIOA

948 21 10 57

Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla