Ondarea, paisaia eta globalizazioa

III. SINPOSIOA

2017ko urriaren 20 eta 21ean, Iruñea

Nabarralde Fundazioak eta Iturralde ikerketa elkarteak, Globalizazioak gure Ondarearengan daukan eraginen inguruko sinposio bat antolatu dute. Ondarea kontzeptuaren baitan, gai anitzak biltzen dira: kultura, memoria, paisaia, lurraldea eta bestelakoak.

2015 eta 2016 urteetan ere, Nabarraldek eta Iturraldek ondarearen inguruko sinposio sendoak antolatu zituzten aurreko urteetan (Ondare Industriala, 2015ean; eta Ondarea eta Paisaia, 2016an), betiere bestelako entitateen laguntzarekin (Vianako Printzea Erakundea, Iruñeko Udaleko Kultura saila, Caja Navarra Fundazioa). Ekitaldi hauetan, Nafarroako ondare industrialaren, ondareen balio materialaren eta inmaterialaren, paisaiaren balio kolektiboaren, hiriaren eraikuntzaren eta bizi kalitatearen inguruan hausnartu zuten parte hartzaileek, besteak beste.

Hirugarren sinposio honetan Globalizazioaren hipotesitik abiatzen gara, giza geografia osoan (ingurugiroan, ekonomian, zientzian, hedabideetan, politikan) hedatzen den joera horrek eskaintzen dituen alde onak baloratuz (mugen irekitzea, teknologia aurrerapenak, kulturartekotasuna eta ezagutzea forma berriak), baina ondorio kaltegarriak eta egoera kezkagarriak ere azpimarratuz.

Hala, adibidez, teknologia berriek eta ekoizpen eredu berriek gure industria paisaia aldatu egin dute erabat eta industria tradizionala garatu duten eta gaur egun guztiz baztertuta eta abandonatuta dauden eraikin horiekin zer egin hausnartzera bultzatzen gaituzte. Hildo beretik, bestelako gai eta eremuekin lotutako galderen inguruan hausnartzeko parada eskainiko da: Nola eragiten du globalizazioak euskararen normalizazio prozesuan? Zein da ingurgiroaren gain daukan eragina? Eta, batez ere: Nola transmititzen gara mundu gero eta globalizatuago honetan?

 

SINPOSIOAREN EGOITZA

CIVICAN aretoa. Caja Navarra Fundazioa

Pio XII etorbidea

31008 Iruñea

 

PROGRAMA OSOA

Osteguna, urriak 19

19:00. PROIEKZIOA: “In the same boat” (Itxasontzi berean). Rudy Gutty.

Filmak, egungo zibilizazioaren inguruan hausnartzen du, teknologia berriek eskaintzen duten mundu hobeago baten aukeraz eta hauek modu egokian erabiltzeko arduraz. Besteak beste, Zygmut Bauman filosofoaren edota José Mújica Uruguayko lehendakari ohiaren iritziak biltzen ditu dokumentalak.

Ostirala, urriak 20

19:00 – 19:30. INAUGURAZIOA

19:30 – 20:30. HITZALDIA:La condición humana y la globalización”. Santiago Alba Rico (Filosofoa, “Rebelión”).

Larunbata, urriak 21

GOIZEZ

09:15 – 09:30. AKREDITAZIOAK

09:30 – 10:15. HITZALDIA: El paisaje industrial globalizado. Del poblado industrial al polígono. Amaia Apraiz (Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea).

10:15 – 11:00. HITZALDIA: “Medioambiente y globalización”. Julen Rekondo (Ingurune)

11:00 – 11:30. ATSEDENA

11:30 – 12:30. HITZALDIA: Paisaje y globalización. Retos y perspectivas”. Joan Nogué (Gironako Unibertsitatea, Institut d’Estudis Catalans).

12:30 – 13:15. HITZALDIA: “Euskara eta globalizazioa”. Paul Bilbao (Kontseilua)

13:15 – 14:00. HITZEZKO KOMUNIKAZIOAK

ARRATSALDEZ

16:00 – 16:30. AFITXA KOMUNIKAZIOAK

16:30 – 18:45. MAHAI-INGURUA: “Gure kultura Globalizazioaren aurrean”

Moderatzailea: Luis María Martínez Garate

 

Ainara Martínez (Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea)

Joseba Santamaría (Diario de Noticias)

Carlos Vilches (NUP)

Jokin del Valle (biologoa, Nafarroako Gobernua)

Aitor Aranburu (EH kolektiboa)

Mikel Belasko (filologoa)

18:45– 19:00 ONDORIOAK ETA ITXIERA

 

AURRETIKO IZEN-EMATEA ETA KUOTAK

 

 

Izen-ematea

Nabarraldeko sustatzaileak

Ikasleak

Urriaren 1a arte

30,00 €

15,00 €

10,00 €

Urriaren 1-15

50,00 €

25,00 €

20,00 €

 

 

ANTOLAKUNTZA

ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

Angel Rekalde, Miren Mindegia, Víctor Manuel Egia, Marian Pérez, José Miguel Martínez Urmeneta, Ainara Martínez

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Humberto Astibia (EHU/UPV), Luis María Martínez Garate (Iturralde Elkartea, Nabarralde Fundazioa), Mikel Sorauren (Iturralde Elkartea, Nabarralde Fundazioa), Jokin del Valle de Lersundi (Nafarroako Gobernua), Amaia Apraiz (Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea)

 

OHOREZKO BATZORDEA

Ana Herrera (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteriaren Kontseilaritza), Joseba Asiron (Iruñeko alkatea),  Javier Fernández (Caja Navarra Fundazioa), Tasio Agerre (Iturralde Elkartea, Nabarralde Fundazioa)

 

LAGUNTZAILEAK

Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Caja Navarra Fundazioa, Diario de Noticias