| Hernan Cortes eta Getaria |
|
|
|
| Beñi Agirre | |||
|
Hernán Cortés Badajozen jaio zen 1485ean eta Aztekar Inperioaren konkistatzailea izan zen. Puntuntxaneko bataila irabazi zuen. Espainolek bi alboetatik eraso zuten hiria eta gudaldi odoltsu baten ondoren, aztekar askoren odola isuri zen, Hernan Cortesek "Santa Maria de la Victoria" sortu zuen hantxe bertan (Hoy desaparecida, fue la primer ciudad española en territorio mexicano). Honela kontatzen da Wikipidian gaztelaniaz espainiarren ikuspegitik hiri baten "sorrera" edo fundazioa nola ulertzen den. Joera hori lehenagotik datorkie gaztelarrei. 1200eko konkista odoltsuaren ondorioz hainbat herri sortu edo fundatu omen zuen Espainiak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko nafar lurretan. Nola fundatu? Lehendik ez zen inor bizi paraje horietan ala? Ala, Puntuntxanen egin bezala egindakoak ulertu behar dira "sortu" esaten denean? Gaztelarrak inbaditu aurretik lurralde horiek guztiak eta beste batzuk nafar erresuma osatzen zutela aski frogatua da historialari adituen aldetik. Hortaz, zertara dator hiri horiek zortziehun urte bete dituztela mila urte baino gehiago denean jendea bertan bizi dela? Getarian, adibidez, herriaren sustraien bila dabil herri ekimenean bildutako lan taldea. Han begiratu, hemen ikertu, hari galdetu eta jasotako ondorioak zabalduz egia jakiteko nahian dabiltza. Baita jakin ere: Getaria bazen, Gaztelako Alfontso VIIIak konkistatu eta hiri-gutuna berretsi baino lehen. Izan ere, 1209.urtea baino lehen Getariak bazuen forua, Antso VI.a Jakituna edo Antso VII.a Azkarra errege nafarrek emana haiz zuzen. Zorionak Getariako nafar hiritarrei. * Beñi Agirre. Euskara irakaslea Publicado por Nabarralde-k argitaratua
|













