Inicio

Memoria histórica PDF Imprimir E-mail
Fredi Paia   

Tags: Fredi Paia


El 30 de junio de 1522, en los alrededores del monte Aldabe, el ejército castellano venció a los soldados navarros que dirigían los señores de Senpere y Urtubia. Desde entonces cada año los iruneses, incluidos los abertzales, celebran la muerte de los que lucharon por la independencia.

El 25 de marzo de 1524, tras sufrir mes y medio de asedio y ataques, Hondarribia fue tomada por las tropas del Condestable de Castilla. Fue la ocupación militar del último territorio libre de la Euskal Herria peninsular. Cada año podemos ver a los vecinos de Hondarribia, incluidos los abertzales, celebrando la ocupación castellana. Como sus vecinos de Irún, con un desfile militar.

El 19 de mayo de 1521 el ejército navarro, comandado por el señor de Asparros, entró en Pamplona con la intención de liberarla del dominio castellano. Ignacio de Loiola defendió con bravura el castillo en nombre de España. Fue herido y el castillo navarro pasó a manos de sus dueños legítimos. Más tarde se volvió a poner a las órdenes del ejército castellano en unos sucesos que causaron la muerte de miles de soldados navarros. Y pese a ello es el santo patrón de los vascos. El 31 de agosto, día de san Ignacio, es un día señalado en muchos lugares del país.

Miguel de Unamuno, quien dijo que nuestra lengua euskara no servía para nada y que mejor si la olvidáramos, tiene cantidad de calles y plazas a lo largo de nuestro callejero. A pesar de que esas calles y plazas también son de quienes queremos vivir en euskara.

A este paso pronto celebraremos la muerte de los obreros del 3 de Marzo en Gasteiz vestidos de picoletos. En Baiona daremos a una calle el nombre del juez que dijo que las ikastolas aculturizan, y Carlos Iturgaitz será el patrón de los trikitilaris.



Memoria historikoa

1522ko ekainaren 30ean armada gaztelarrak Urtubia eta Senpereko jaunen aginduetara zeuden gudari nafarrak garaitu zituen Aldabe mendiaren inguruetan. Ordutik urtero ospatzen dute irundarrek, abertzaleek barne, independentziaren alde ari zirenen heriotza.

1524ko martxoaren 25ean, hilabete eta erdiko setio eta erasoak pairatu ostean, Gaztelako kondestablearen armadak Hondarribia hartu zuen. Hego Euskal Herriko azken eremu askearen okupazio militarra izan zen. Urtero ikus genitzake Hondarribiko biztanleak, abertzaleak barne, okupazio gaztelarra ospatzen. Beren auzokideen moduan, desfile militar baten bidez.

1521eko maiatzaren 19an, Asparroseko jaunak gidatutako armada nafarra Iruñean sartu zen, gaztelarren eskuetatik askatzeko asmoz. Inazio Loiolakoak sutsuki defendatu zuen gaztelua Espainiaren izenean, azkenean zauritua izan eta gaztelua jabe legitimoen eskura pasa zen. Geroago ere parte hartu izan zuen gaztelar armadaren esanetara, milaka gudari nafarren heriotza ekarri zuten gertakarietan. Eta hala ere euskaldunon santu nagusia ei da. Uztailaren 31 , San Inazio eguna, egun seinalatua da Euskal Herriko txoko ugaritan.

Gure hizkuntzak ezer ere balio ez zuela eta hobe genuela ahaztea zioen Miguel de Unamunok kale eta plaza ugari ditu gure geografiaren luze-zabalean. Kale eta plaza horiek euskaraz bizi gura dugunonak ere badiren arren.

Martxa honetan laster Gasteizen Martxoaren 3ko langileen heriotza ospatu beharko dugu pikoletoz jantzita, Baionan karrika bati ikastolek akulturizatzen dutela zioen epailearen izena jarriko diogu eta Karlos Iturgaitz trikitilarien patroi izango da.