Jean Louis Davant Iratçabal: Nabarralde Saria

Getariaren Sustraiak

Datorren abenduaren 3an, euskararen eta Nafarroaren eguna izanik, ekitaldi berezi eta garrantzitsua burutuko da Getarian.

Lehen aldiz, Nabarralde elkarteak sari banaketa bat antolatu du aurten, eta sari banaketa hori egiteko leku aproposena Getaria dela erabaki du. Aurten, 800. urteurrenaren gora beherarekin, bere historia berrikusten lan handia egin dute hainbat eragilek Getarian, eta urte aurrera joan ahala, besteren artean Getariaren Sustraiak ekimenekoen lanari esker, Getaria nafar fundazioa duen herria dela argi geratu da, hots, Nafarroako Erreinuaren baitan eratutako hiribildua dela, jatorri nafarrokoa. Nafarroa beti ere, egungo Euskal Herria osatzen duten lurralde denak batera egituratu ziren antolaketa eremu gisa, ez egungo foru komunitate bezala.

Hau honela, Nabarraldek antolaturiko sari banaketarekin guztiz egiten du bat Getariaren Sustraiak ekimenak eta sari banaketaren antolaketan parte hartzea atsegin handiz onartu du.

Sari banaketa eguerdiko 13:00-tan izango da Getariako Udaleko pleno aretoan.

Lehen sari banaketa honetan saria jasoko duena ez edonor izango gainera. Jean Louis Davant Iratçabal zuberotarrak jasoko du saria. Jean Louis euskaltzain osoa, idazlea, irakaslea, historian aditua eta kultura mailan ere lan itzela egindako gizona da, historia eta memoria berreskuratze jardueretan gogoz aritua. Ongi merezitako saria jasoko du beraz izen eta itzal handiko pertsona honek.

Ekitaldi xumea izango da datorren osteguneko hau, Nabarraldek antolatu duena eta Getariaren Sustraiak ekimenak babestu.

Hau dela eta, herritar nahiz interesatu orori ekitaldian izateko gonbida luzatzen dio Getariaren Sustraiak ekimenak.

Nabarralde saria