Kukutza

Gure aitari etxea

kendu diote gaur.

 

Alkateak,

epaileek,

otso-zakurrek,

bankuetxeetako

lukurreroek,

errentak eta interesak

ordaindu gabez,

kale gorrian.

utzi dute gaur

gure aita,

bihotza saminez,

etxea lurrarekin

nola berdintzen zuten

begira.

 

Eskuak eta besoak

ez dizkigute

oraindik moztu;

odola badugu

zainetan,

bularrean arima…

 

baina aitaren etxea

kendu digute eta

non biziko ote gara?

zer ote dugu orain

defendituko?

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua