Uste ustelak

1

USTE USTELAK

 

 

Luzaz itxita

egondako etxera

heldu zara berriro

eta leiho handia

zabaltzerakoan

amarauna dakusazu,

hariak tenk eta distirant,

musika tresna

berri batenak

bezalatsu,

eta amaraunaren erdian,

goseak amikaturik,

armiarma mehea,

sorginkeria batek edo

behiala bere jauregian

bakartutako printzesa dohakabea,

harriturik, zuri so

irri ero harro batez,

bere sare perfektuan

sekula inork ikusi

ihizirik handiena

atzeman duelako

uste betean…

 

 

 

 

2

 

Agoniza el verano.

Hojas amarillentas,

flores mustias,

arañas que construyen en silencio

sus arpas enlutadas…

 

Como pájaros negros

se agazapan en ellas

las notas de elegías inminentes.

 

Sólamente el rocío

logrará impunemente esta mañana

posar allí sus dedos.

 

 

Publicado por Nabarralde-k argitaratua