Arnoa

Lurpeko erreka ilun
baten antzera
gizakiaren barrunbe
itzaltsuetan barrena
itsumustuka ardoa…

Bat-batean, ordea,
mendiko haitzak bailiran
kopeta beltzak oro
pitzatu egiten dira
eta kanta gozo
ozen baten moduan,
argi gose,
bozkarioaren iturria
burrustan hasi.