Prentsaurrekoa (2012ko irailaren 5ean): irailaren 9an kantujira nazionala tuteran. Urriaren 14an, denok donapaleura !

1512

Iruñean, 2012ko irailaren 5ean egindako prentsaurrekoa Erriberako Kultur Taldeak eta Donapaleuko lagunekin batera.


Eguerdion eta mila esker etortzeagatik honera bertaratu zareten lagun guziei !
Ekainaren 16an Iruñeko karriketan, gure oroimen historikoa berreskuratzeko egiten ari garen bidean, mugarri bat jarri genuen. Gaur, beste bi hitzordu garrantzitsu aurkeztu nahi genizuen.

Nafar jendartearentzat, Nafarroako konkistaren inguruko ezjakintza eta eztabaida falta, ez da batere osasuntsu. Horregatik, ekinbide hauek aldarrikatzen jarraituko dugu. 2012.urtean bukatuko da, baina orain dela 500 urte gertatu zen konkista baten ondorioak pairatzen jarraituko dugu.

1512ko irailean, Tutera herriak amore eman behar izan zuen Gaztelar armadaren erasoen aurrean. Uztailean sartu ziren Fernando Katolikoaren tropak Nafarroan, beraien helburua, erresuma baten burujabetza lapurtzea, konkistatzea. Horretarako, guziok ezagutzen ditugu bideak erabili zituzten. Urte bereko irailaren bukaeran, Nafarroako errege-erreginek, Baxenabarretik deialdia egingo dute liberazio-armada bat osatu nahian.

Bi gertaera hauek gogoratzeko, alde batetik irailaren 9an KANTUGIRA NAZIONALA ospatuko dute Tuteran, Erriberako Kultur Taldeek antolatua. Eta bestestetik, urriaren 14an, egun osoko jaialdia antolatu dute Donapaleun.

Jarraian Tutera zein Donapaleuko egitaraua jakinaraziko dizuegu:

TUTERA (irailak 7, 8 eta 9). Egitaraua ikusteko HEMEN klikatu

DONAPALEU (iraila eta urrian zehar). Egitarau osoa ikusteko HEMEN klikatu

 

[issuu width=420 height=297 backgroundColor=%23222222 documentId=120906084306-1e54e959d0e44361b0c1a4d1b747314f name=prentsaurrekoa09_05 username=nabarralde tag=1512 unit=px v=2]


http://www.1512-2012.com/?p=3948