Apoaren itzala

«Franquito» hil eta
hogeita hamahiru urtera
(1975-2008)

Nork esan
soldadu huts soilaren
gutxieneko neurrira
sekula helduko ez zen
jeneral ñaño purtzil hark
halako itzal luzea
izango zuenik?