Inicio Durango azoka 2011 Presentación del Libro de Actas del Congreso de Oñati (2011)

Presentación del Libro de Actas del Congreso de Oñati (2011) PDF Imprimir E-mail
Nabarralde   

Tags: Nabarralde


Oñatiko historialarien biltzarreko Akta Liburuaren aurkezpena (2011)

Txertoak (Nabarralderekin koedizioan) argitaratu duen Oñatiko biltzarraren Akta Liburua aurkeztu da gaur Iruñeko Elkar liburu dendan. Ekitaldian Joseba Asiron, biltzarreko zuzendaria, Angel Rekalde, Nabarraldeko zuzendaria eta Txertoako Martin Anso izan dira.

Iaz Vianako biltzarreko hitzaldiak jasotzen zituen liburua argitaratu zuten, eta hilabete eskaseko epean agortu zen. Bi liburu hauek Nabarraldek biltzarren bitartez egiten duen ikerketa eta zabalkundearen emaitza dira, 1512ko Nafarroaren konkistaren inguruan historialari, katedradun eta ikertzaileek egindako hitzaldiak jasotzen dituztelarik.

Aurtengo biltzarra Oñatiko Unibertsitatean ospatu zen irailaren 16, 17 eta 18an. Jendetza ugari bildu zen bertara, eta antolakuntza eta jasotako emaitza teoriko berritzaileak izan dira nabarmen maila akademiko altuko ekitaldi honetan.

Biltzarrak 24 aditu bildu zituen, 12 hitzaldi eta 6 komunikazio jaso ziren, Nafarroako numismatikari buruzko 2 poster, 2 bisita gidatu, Aitzorrotzeko gaztelura irteera, tailer 1, 1512ko inbasioari buruzko 11 panelen erakusketa. Deustoko katedradunak, EHU/UPVkoak, Paderbornekoak (Alemania); doktoreak, unibertsitateko irakasleak, gizarte eragileak, historia taldeak... parte hartu zuten jardunaldi hauetan.

Txertoako Martin Ansok aipatu duen bezala, akta liburua “kalitate handiko lana da, baina maila akademiko altukoa izanagatik ez du zertan adituentzako bakarrik izan”, publiko zabalari zuzendua baitago.

 

Ondorio historiografikoak

 

Biltzarreko zuzendari den Joseba Asiron historialariak adierazi duenez, Oñatin aurkeztutako lanek 4 ondorio zehatz plazaratu dituzte. Lehenengoaren arabera, ezin da konkista bakarraz hitz egin, konskistetaz baizik, mendetan zehar luzatu zirenak. 1200, 1462... Ondorio honek teoria paktistak guztiz baliogabetzen ditu. Nafar erresumak ez zizkion Gaztelari mendebaldeko lurraldeak borondatez eman, eta ez zen nafar erresumaren eta Gaztelako erresumaren “berdinen arteko bateratzerik” egon, konkista gordina baizik.

Bigarren ondorioaren arabera, mendebaldeko euskal lurraldeak konkistan –behartuta- parte hartu zuten arren, parte hartze hau ez zen borondatezkoa izan eta ez zuten hartatik inolako etekinik atera. Ez nobleziak, ez hiribilduek ez eta biztanleriak ere.

Hirugarrenik, Nafarroako konkista harrapakeria kanpaina bat soilik izan zela esatea okerra litzateke. Errege katolikoek mugak ixteko zuten plan estrategikoaren barruan sartzen zen, batez ere Pirinioei dagokienez, horrela beraien agintea penintsula osoan bermatzeko.

Oñatiko historialarien biltzarreko laugarren ondorio bat ere aipatzerik dago: konkista ondoren biztanleriaren diziplinamendu prozesu bat eman zen; Inkisizioak baliatuta, prozesu honek batez ere emakumeei eragin zien. Horrela  kontrol politikoa eta errepresioa familietara eramatea ahalbidetu zen.

Oro har ikerketa eta eztabaida ildo berriak zabalduko dituzten ondorio historiografiko interesgarriak.

Oñatiko Akta Liburua, Txertoa argitaletxeak Nabarralderekin koedizioan kaleratu duena, 19.30 eurotan aurkituko duzu  Nabarralden edo Elkar dendetan

 

Txertoa, en coedición con Nabarralde, ha publicado el Libro de Actas del Congreso de Oñati, que se ha presentado hoy en la librería Elkar de Pamplona. Al acto han acudido Joseba Asiron, director del congreso, Angel Rekalde, director de Nabarralde, y Martin Anso, de Txertoa.

Hace un año se presentó un trabajo similar, que reunió las ponencias del Congreso de Viana, y agotó su edición en un mes. En efecto, estos trabajos son producto de un proceso de investigación y divulgación que desde Nabarralde se esta realizando a través de estos congresos en los que están participando distintos historiadores, catedráticos e investigadores en torno a la conquista de Navarra de 1512.

El congreso de este año 2011 se celebró en la Universidad de Oñati, los días 16, 17 y 18 de septiembre. Contó con una asistencia masiva a todas las sesiones, con una sensación colectiva de alto nivel académico, buena organización y resultado teórico novedoso.

Este congreso reunió a 24 especialistas, expusieron sus trabajos 12 ponentes, se añadieron 6 comunicaciones, 2 pósters sobre numismática navarra y de la época, se organizaron 2 visitas guiadas, una visita-excursión al castillo de Aitzorrotz, se celebró 1 taller, y se expusieron 11 paneles sobre la invasión de 1512. Catedráticos de Deusto, EHU/UPV y Paderborn (Alemania); doctores, profesores de universidad, grupos sociales, grupos de historia… intervinieron en estas jornadas, que fueron seguidas por un público muy interesado.

Como ha recordado Martin Anso, de Txertoa, el libro de actas es un trabajo “de calidad, de gran nivel académico, aunque no necesariamente para eruditos”, ya que está dirigido al gran público.

Conclusiones historiográficas

El historiador Joseba Asiron, director del Congreso de Oñati, ha señalado que de las ponencias presentadas emergen 4 conclusiones rotundas para la historiografía futura. Según la primera, no se puede hablar de conquista sino de conquistas, que fueron varias y abarcan siglos y agresiones continuas. 1200, 1462… Ello significa el acta de defunción de las teorías pactistas. Ni hubo voluntaria entrega de territorios vascos, ni unión eqüe-principal del reino, sino conquista pura y dura.

La segunda conclusión es que, aunque los territorios vascos occidentales participaron -forzados- en la conquista de 1512, no lo hicieron de propia voluntad ni se beneficiaron de ello. Ni la nobleza, ni las villas, ni la población.

En tercer lugar, la conquista de Navarra no fue una simple campaña de rapiña, sino que obedecía a un cálculo estratégico de los reyes católicos, dirigido a culminar un cierre de fronteras, en este caso en los Pirineos, que protegiera y asegurara su dominio peninsular.

Una cuarta conclusión de este congreso de historiadores en Oñati, es que tras la conquista se dio un proceso de disciplinamiento de la población, que a través de la Inquisición se cebo sobre todo en la mujer. Por su mediación se llevo el control político y la represión al propio escenario de la familia.

En conjunto unas conclusiones historiográficas de sumo interés y que abren nuevos caminos de investigación y debate.

El Libro de Actas de Oñati, publicado por Txertoa editorial, en coedición con Nabarralde, estará a la venta al precio de 19.30 euros y se puede adquirir en Nabarralde o tiendas Elkar.

 

aurkezpena_aktak

 

JavaScript no está habilitado!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

JavaScript no está habilitado!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.