¡Que vienen los vasconavarros!

Gerra oihu sutsuena moduan erabili dute hori Nafarroa Foral eta espainolaren defendatzaileek. Ez diote Augusto Monterrosori irakurri. Honek esana baita “Esnatu zenean, dinosauroa artean bertan zen”. Alegia, baskoiak bertakoak izan dira beti, etorritakoak gaztelarrak ziren. Eta oraindik ere bertan daude.

Konkistaren 500 urteurrenean argi geratu zen, besteak beste, bost mende igaro arren euskal-nafarron memoria historikoan ongi errotua dagoela zer garen eta nondik gatozen: Nafarroatik.

Bota ontzi batean olio pixka bat, gehitu nahi adinako ur litroak, nahastu amorrazioz. Olioa gora joango da beti. Nafarroako estatu subirano eta independente izan ginen euskaldun guztiok eta halakoxea izango da biharko euskal errepublika. Biba zuek.