Txartel gorria ikurrinari

Eta bide batez, ikurrina euskaldun guztion bandera bakarra delakoaren defendatzaileei. Eurovisioneko mezu zirikatzaileari amorruz erantzun dienen artean Urkullu lehendakariarena izan da nabarmena. Autonomi Erkidegoko buru moduan haserrea azaldu eta Espainiako Gobernuari eskatu dio berak ere hala defenda dezan. Gustu handiz, erantzun diote. Horrela, Euskal Autonomiaren, eta ez euskaldun guztien, izenean ikurrinaren defentsa sutsu egin du Espainiak ere. Ikurrinak bere sinbologi askatzailea galtzen ari da poliki-poliki. Zergatik ez zuten Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak eta Iparraldeko Elkargo Bakarrak elkarrekin egin herri bakarraren defentsa? Nafarroako bandera ikurrinarekin batera jarrita gure ikur bikoitz modura, defendatuko al luke Espainiak?