1, 2, 3. Ja!

Hasi da hauteskunde kanpaina. “Denak ez du balio politikan” esaldia alboratu eta “euskararen kontra denak balio du” martxan jarri dute batzuk. 1, 2, 3, Ja! Hasi da kanpaina. Alderdi Sozialista Espainolak boto gutxi biltzen ditu Hego Euskal Herrian; horregatik, Espainiatik militanteak ekarri eta Herri Administrazioan sartu nahi ditu PSE-EE/PSOEk. Hortxe, ordea, konturatu dira euskara traba dela euren asmoetarako.

Hemen, bi hizkuntzak egin behar direnaren ideia baztertu eta gaztelaniaz hitz egitearekin nahiko dela aldarrikatzen hasi da Mendia anderea. Berdintasun eta askatasunaren izenean, baina, xenofobia ukitu batez bustia. Euskal Herrian ez da inor derrigortu behar euskara jakitera, dio. Hala ere, zenbat funtzionario dago Madrilen gaztelaniaz ez dakiena? Hor ez al da inor derrigortzen?