Josu Reparaz Leiza: “Homologazioak ikastaroaren maila bermatzen du”

online2016

Josu Reparazek, Nafarroako Ikastolen Elkartearen eta Nabarralde Fundazioaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako Nafarroako historioaren inguruko ikastaroaz hitz egin digu.

Laister hasiko da Euskal Herriko Historia ikastaroaren edizio berria, Nafarroako Ikastolen Elkarteak bultzatzen duena. Zer dela eta egin zenuten ikastaro honen aldeko apustua?

-Nafarroako Ikastolen Elkartearen egitekoen artean irakasleriaren prestakuntza sustatzearena dago. Irakasleen funtziotako bat ikasleei gizartean unean uneko ezagutza trasmititzea da. Gizarte arloan, bertako historiak tarte garrantzi-tsu bat hartu behar du, azken urteetako ikerketen baitan garatuz; gure kasuan Nafarroaren historiari dagokion tartea eskainiz. Duela gutxi arte ez da egon esparru ofizialetatik Nafarroaren Historiaren arloan ezagutza hori emanen zuen erakunderik. Horregatik Nabarraldek eskaintza hura luzatu zionean NIEri, horren aldeko apostua egin zen.

Zertara bideratuta dago ikastaroaren homologazioa? Zertarako da baliagarria?

-Ikastaroaren homologazioak ikastaro horrek daukan maila berma-tzen du. Ikastaroa bideratzen duten adituen zein ikastaroaren garapen prozesua egokiak direla baieztatzen du. Partaideei akreditazio ofizial bat ematen zaienez, edozein egiaztagiri ofizialek duen balio bera du du ikastaroa bukatutakoan lortzen denak. Irakaskuntza arloan kreditaje sistema erabiltzen da prestakuntzan erabilitako orduak eta esfortzua neurtzeko.

Aurtengoa ikastaroaren laugarren edizioa izanen da. Orain artean bertatik igaro diren federazioko irakasleen aldetik, zer moduzkoa izan da esperientzia?

-Nahiz eta partaide gutxiren balorazioak izan, Nabarraldek antolatutako ikastaro hau gure ikastoletan historia erakusten duten irakasleentzat oso baliogarria izan da eta izaten jarraitzen du. Orokorrean, Euskal Herriko historia mailan jasotako formakuntza eskasa izan denez, gure gabeziak konpon-tzeko oso ikastaro egokia da.

Zer eskaintzen du Nabarralderen ikastaro honek, historiaren ikuspuntutik, besteengatik desberdintzen duena?

-Plangintza ikusita, ikastaro hau egokia eta aberatsa dela ez dago inolako zalantzarik, lantzen diren gaiekin partaide guztiek historiaren ikuspegi orokorra jasotzen dutelako eta banatzen den material osogarriarekin sakontzeko aukera izaten dutelako. Agian ezberdintasunarik handienak bi dira: batetik, datu historikoei ematen zaien enfokea eta bestetik, oroimen historikoaren tratamendua.

Gure herriaren historiaren inguruan ezagutza hutsuneak geldi-tzen direla erranen zenuke?

-Hiru hilabetetan herri baten historiaren arlo guztiak lantzea ezinezkoa denez, hutsune batzuk egon daitezke. Hala ere ikastaroa amaitu ondoren, emandako formakuntzarekin hutsuneak bakoi-tzak bete eta osa ditzake.

Ikastaro honek bat egiten al du Ikastolen Elkarteak proposatzen duen eredu pedagogikoarekin?

-Gure ikastoletan historiaren ikaskuntzararako plagintza berria eratzen joan beharko genuke, ikastaroan landutako edukiak gure programazioan txertatzeko eta lantzeko; horretarako, Nabarraldekoekin koordinazio eta komunikazio sare batek aukerak zabalduko lituzke.

* Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria

DIARIO DE NOTICIAS / Foto: Patxi Cascante