Inicio Egunekoa Arantzazu Amezaga idazleak 2017ko Nabarralde Saria jasoko du

Arantzazu Amezaga idazleak 2017ko Nabarralde Saria jasoko du PDF Imprimir E-mail
Jabi Leon   
Lunes, 24 de Julio de 2017 22:13

Santiago egunean eskuratuko du errekonozimendua Azpeitian, euskaldunon nafartasunari egingo zaion omenaldian

amezagasaria01

Arantzazu Amezaga

Arantzazu Amezaga Iribarren idazle argentinarrak Nabarralde Fundazioak ematen duen 2017ko Nabarralde saria eskuratuko du hilaren 25ean Azpeitian.

Amezagak Nabarralde Fundazioko Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak Santiago egunerako antolatu duen euskaldunon nafartasunari omenaldiaren baitan eskuratuko du errekonozimendua.

Idazleak Sanagustin kulturgunean ospatuko den lagunarteko bazkarian jasoko du saria, eta horren aurretik hainbat ekitaldi burutuko dira.

Herritarrak 10.30ean elkartuko dira Perez Arregi plazan nafar banderari egingo zaion omenaldia hasteko. Handik, “Erdi kalean gora” abiatuko dira “nafar eserkiaren martxarekin”.

Napar Zuzterrak taldeko kidea den Mirari Bereziartuak jakinarazi duenez, “Plazara heltzerakoan txalaparta, irrintziak, bertsoak, kantuak eta dantzak egongo dira”, beti ere, euskaldunon nafartasuna aldarrikatzeko ekitaldia festa giroan igarotzeko.

Omenaldiaren bultzatzaileek gogorarazi dute “Albako dukea, konkistan, Altsasutik sartu zela” eta beren ustetan, “bertan jarrai-tzen dute”.

Izan ere, datorren astearterako prestatutako ekitaldian “Altsasuko gazteekin gertatzen ari dena” sala-tzeko tartea ere egongo da. Era berean, “estatu espainolaren jarrera bortitxa” pairatzen ari diren gazteei “elkartasuna adieraziko zaie”. Altsasuko alkatea Azpeitian izatea espero da.

Berarekin batera, Hazparneko ordezkariak (Azpeitia eta Hazparteren arteko senidetzak 30 urte bete ditu) eta Nabarralde saria jasoko duen Arantzazu Amezagaren hainbat lagun egongo dira nafar banderari gorazarrean. Horien artean, “Arantzazuren familiako lagun handiak diren Iñaki Anasagasti eta bere emaztea. Ahal badu, Garaikoetxea ere etorriko da Azpeitira”.

Aita bizkaitarra eta ama nafarra izanda, Amezaga 1943an jaio zen Argentinan. Gurasoek gerra denboran alde egin behar izan zuten, hasieran Frantziara eta gero Argentinara eta Uruguayra. Hantxe bere senarra izango zen Pello Irujo ezagutu zuen eta bikotea Nafarroara bueltatu zen bizi-tza egitera.

NOTICIAS DE GIPUZKOA