Inicio Egunekoa Katalunia: gure borroka ere bada

Katalunia: gure borroka ere bada PDF Imprimir E-mail
Tasio Agerre*   

Une historikoak datoz, berebiziko garrantzia dutenak, nazioen historia eraldatzen dutenetakoak. Kasu horietan gertatzen denez, une horiek itxaropentsuak izaten dira aldaketa bultzatzen dutenentzat, baina mehatxua ere hor dago.

Urtetan herritarrek salaketa, mobilizazio jendetsu eta aldarrikapen ugari egin ondoren eta eskaerek erantzunik ez izateagatik sortutako frustrazioa jasan ondoren, Kataluniako egoera bidegurutze kezkagarri batera iritsi da. U-1eko erreferenduma hortxe dago, lor litekeen autodeterminazio-aldarrikapen gisa; eta aldi berean, data horren hurbiltasunak eta erreferenduma egiteko erabakiak Espainiako estatuaren tradiziorik makurrenak piztu ditu. Hor ditugu epaileak kondenatzen, biltzeko, informatzeko eta bozkatzeko funtsezko eskubideak urratzen, fiskalak inkisizio-kutsuko prozesuak zabaltzen, Guardia Zibila kalean inprimategietan indarrez sartzen, atxilotzen, inposatzen, matxinadak itotzeko bere estilo paregabeaz; agintariek larderiaz eta lotsarik gabe egiten dituzte mehatxuak... Zigor-makineria jarri da martxan, salbuespen-egoera, edo setio-egoera, edo gerra, hala beharko balitz. Ez dago deklaratuta, edozer gauza izan liteke, Estatuko agintariek ontzat ematen dutena.

Gatazka lehertu da. Kataluniako gizarteak, subjektu politiko gisa, protesta baketsua eginez eta kontzientziazio-prozesua bultzatuz, mobilizatuz baina halaber argudiatuz eta eztabaidatuz, etorkizuna bermatuko dion Estatu propioa eraikitzeko bidea hartu du. Baina Espainiako gobernuak entzungor egin dio beti, eta uko egin dio argudiatzeari, negoziazio orori edo katalanen nahiei alternatiba txikiena eskaintzeari.

Ezagutzen dugu historia. Hala aldarrikatzen badu ere, Espainia ez da nazio bat, ezta nazioen nazio bat ere, nahiz eta batzuetan, gauzak are gehiago korapilatzearren, halako sasi-argudioak eman. Estatu espainola preskribitzen ez duen herentzia baten emaitza da; inperio genozida baten bilakaera da, bere funtsean etenik izan ez duena, mendetan zehar independentzia lortu duten koloniek urratu eta puskatu badute ere. Eta horregatik ditu halako jarrerak. Igelaren eta eskorpioiaren fabulan bezalaxe, jokabideok geneetan daramatzala dirudi. Une honetan agerikoa da Estatuaren artikulu nagusia “aberriaren banaezintasuna” dela, halaxe baitio bere Konstituzioan. Kolonia baten independentzia bakoitza Espainiaren zati bat galtzea izan da espainolarentzat. Bere ordenamenduan, ez dago berez naziorik; ez dago askatasunik; ez dago eskubiderik; ez dago herritarrik. Dena batasun puskaezin horretan laburbiltzen da.

Kataluniaren ispiluan ikus dezakegu geure burua. Haien borroka gurea da, Espainiako ministerio, botere eta esentziak kutsatzen dituen inperialismoaren aurkako borroka berbera da. Justizia, armada, prentsa, intelektualak... denak batera jarri dira independente izan nahi duen “koloniaren” aurka. Kataluniako ispilu horretan ikusten dugu halaber gure askatasuna eta eskubideak daudela jokoan, eta eskubide horiek behin-behinekoak direla, Estatuaren funtsa, Konstituzioak dioen batasun sakratua alegia, ukitzen ez duten artean soilik balio dutenak.

Estatu librea helburutzat daukagun jende libre gisa, bat egiten dugu Kataluniaren aldarrikapenekin eta harekiko elkartasuna adierazi nahi dugu.

Kanpoko indarkeriarik eta bortxarik gabe, Autodeterminazioa gauzatzeko duen eskubidea defendatzen dugu.

Estatu espainolaren jarrera totalitarioa eta funtsezko eskubideak etengabe urratzea salatzen dugu.

Visca Catalunya independent!

 

FIRMA_IZENA_EMAN

 

Sinatzen dute:

Tasio Agerre

Luis Mª Martínez Garate

Angel Rekalde

Beñi Agirre

Humberto Astibia

Iñaki Almandoz

Xoxe Estévez

Iñigo Larramendi

José Miguel Martínez Urmeneta

Josu Sorauren

Marian Pérez

Aitziber Larramendi

Antton Soroa

Josemari Esparza

Turi González

Jose Luis Esarte

Elena Berazadi

Iñaki Egaña

Uxoa Larramendi

Koldo Viñuales

Pascual Larunbe

Beatriz Burguete Ollo

Txema Landa

Jon Alonso

Fernando Sánchez Aranaz

Angela Gezuraga Uribarren

Edorta Jiménez Ormaetxea

Juan Martin Elexpuru

Maritxu Goikoetxea

Iñaki Idigoras

Mirari Bereziartua

Jone Aldasoro

Karmelo Beristain

Jon Esnaola Egaña

Jose Antonio Lasa Nuin

Aitor Bereziartua Larrañaga

Rafa Berasategi Lezarbide

Igor Ibarguren Urbieta

Karmele Belasko

Olatz Gorrotxategi Muxika

Manuel Agirretxe Arruti

Iñigo Uria Odriozola

Paulo Munoa Galarraga

Begoña Arrospide Arrate

Estibalitz Karrera Lazkano

Begoña Azkue Gabilondo

Joseba Izagirre Zubimendi

Marije Arregi Uzin

Miren Agirre Odriozola

Higinio Oiartzabal Idiakez

Rosario Ibaeta Gabilondo

Inaxi Bereziartua Arregi

María Ángeles Iturrioz Ostolaza

Mª Jesus Rezola Etxezarreta

Mª Lourdes Maiz Gaztesi

Luis Alberdi Etxaniz

Lorea Landa Bereziartua

Patxi Azparren Olaizola

Yolanda Castro

Antton Madinabeitia

Jesús Pérez de Viñaspre

Patxi Alaña Arrinda

Víctor Manuel Egia Astibia

Rita Aginaga Armendaritz

Elena Buñuel Querido

Olatz Bereziartua

Fernando Lukin Ustaritz

Marian Agirre Sarasua

Manuel Etxaniz Lesaka

Aitzol Etxaniz Iturriotz

Inmaculada Elortza Egibar

Jose Antonio Ucin Epelde

Jexux Agirresarobe

Aitziber Elortza

Iñigo Ibarguren Urbiets

Joseba Goiburu Mancisidor

Beñat Trundai Xutxurru

Francisco Javier Maiz Gaztesi

Begoña Amubieta Leunda

Olatz Arruti Zabala

Bittori Azkarate Tardaguila

Günter Watzinger

Koro Lertxundi Sarasola

Malli Txapar Apezarena

Xabier Alvarez Yeregui

Sagrario Santiago Aginaga

Begoña Ezkurra

Beatriz Lorente Oroz

Marisol Ronkal

Jon Orbetzua Beobide

Oskar Villacián Hueto

Ondartxo Arbilla

Rai Lizardi

Maria Luisa Larunbe Bidegain

Patxi Gokoetxea

Felix Lertxundi Arriola

Mikel Larunbe Bidegain

Ander Gamez

Fcesc Xavier Trujillo Gomez

Mertxe Larumbe Bidegain

Margarita Nieva Telleria

Iñaki Larramendi

Iñazio Larunbe Bidegain

Xabier Larrea Zubizarreta

Xabier Barandiaran

Javier Errasti Uriarte