Inicio Egunekoa Usurbil, diada eta herri borondatea

Usurbil, diada eta herri borondatea PDF Imprimir E-mail
Nafartarrak   
Lunes, 13 de Noviembre de 2017 21:14

Noaua!-ren 715. Alean Usurbilgo historiaz argitaratutako erreportajeak harritu penatu penatu egin gaitu. Ez dugu inolako zalantzarik erreportajearen egileak ez duela inolako asmo txarrik, eta agian horixe bera da okerrena. Asmo txarrik izango balu, errealitatearen jabe dela eta asmo txarrez beste mezu bat zabaldu nahi izan duela ondorioztatuko genuke, baina asmo txarrik ezean, zabaldu duen mezua asimilatua duela eta ez duela zalantzan ere jartzen esan nahi bait du…

Erreportajean 2 errege aipatzen dira, Enrique II Castillako erregea eta Antso Jakituna erregea. Ez da esaten 2. errrege hau, Antso Jakituna, Nafar erregea zenik. Beraz, esplikazio gehiagorik gabe garai ezberdinetako bertako bi errege zirela ondoriozta dezakegu. Ez da esaten 2 errege hauen arteko garaian Gaztelak euskaldunon lurraldea, Nafarroa alegia, konkistatu zuenik, armen indarrez konkistatu ere. Ez da esaten geroztik gaudela euskaldunok administratiboki zatituak, Nafar ginenak bat-batean konkistaren ondorioz Gaztelar izatera pasatu bait ginen. Eta noski, konkistatuak eta bortxatuak izatea ez zen “herriaren borondatea” izan.  Erreportajean esaten dena zera da, Gaztelako erregeak (konkistatzaileak alegia) Usurbilgo herritarren borondateari erantzunez eman ziola Usurbili herribildu titulua. Ez dugu sekula jakingo Nafar erregeek herritarren borondateari jaramon egingo zioten ala ez, kanpotar koroak ordezkatuak izan bait ziren. Zer legitimitate du errege konkistatzaileak tituluak emateko? Inori bururatzen al zaio Francisco Franco diktadoreak lehenagotik gaztelar erregeak egin bezala, armen indarrez boterea hartu ondoren emaniko tituluak ospatzea?? Ez. Izatekotan Kataluinian 2017-ko Ekainean egin duten moduan 1938 eta 1978 artean tribunal frankistek harturiko erabakiak ilegaltzat jotzen dira. Ez bait zaio legitimitaterik eman nahi frankismoari. Eta guk? Gaztelarren konkistari legitimitatea eman behar al diegu? Ospatu egin behar al dugu errege konkistatzaileak emaniko titulua?

Erreportajean, Kataluiniarren moduan Usurbildarron Diada hori izan litekeela aipatzen bait da… Kataluiniarrek Diadarekin memoria ariketa bat egiten dute, ez da ospakizuna. 1714. Urtean Bartzelona 14 hilabetez setiatua egon ondoren Borboitarren menpe erori zela oroitzen dute eta bertan borrokatu zutenei ohore egiten diete. Diada egunean Rafael Casanova-ren irudiaren aurrean lore eskaintza egiten dute Kataluiniarrek. Casanova 1714. Urtean Bartzelonako Conseller en Cap-a zen eta gudan zauritua izan zen. Ikusi izan ditugu baita ere euskal alderdi politiko abertzaleak loreak eskeintzen. Baditugu euskaldunok antzeko datak oroitzeko ere: 1.199. urtean Gasteiz 9 hilabetez  Gaztelako tropek setiatua izan zuten, eta bertako biztanleak sutsuki defendatu zuten herria tropa inbaditzaileen aurrean; 1521. Urtean izan zen Noaingo batalla ere, Nafarrok 1.512. urtean Gaztelar erasoaren aurrean galdutako lurraldea berreskuratzeko azken saio handia. Eta beste hamaika gertakizun gehiago ere baditugu gogoratu beharrekoak…

Baditugu bai euskaldunok ere monumentuak eraikitzeko eta lore eskaintzak egiteko arrazoiak. Badugu beharra bai, memoria ariketak egiteko, eta hala egingo bagenu agian ez genuke horrelako asminilazio sintomarik izango.