Santiri auzolotsaz

 


“Nafarroa konkistatu (izan) ez balute, Euskal Estatua genukeen gaur. Esaldi borobila da.” Hori dio Santi Leonek (Berria 2011-03-22). Biribila izango da, baina zuri izan ezik, nik ez diot beste inori irakurri, ez Nabarraldekoei ez eta gure herriaren historiari buruz jarrera etiko eta zintzoaz ari den inori. Esaldi hori txorakeria galanta da.

Santik esaldia asmatu egin du, “ni irudimentsu samarra naiz” dio berak eta, beste batzuen ahotan jarrita, hauei egurra emateko baliatu nahi izan du. Azkarra mutila! Espainiak eta Frantziak Euskal Herria, Nafarroa osoa, armez inbaditu eta beretu egin zuten, eta horren ondorioz, euskal-nafar orori geure geroa erabakitzeko ahalmena kendu egin ziguten. Nafarroa konkistatu izan ez baligute, gaur, gu geu ariko ginateke geure geroa erabakitzen, eta ez espainiar eta frantsesek, orain gertatzen ari den bezala.

 

 

Nabarralde-k argitaratua