Jardunaldia: Zer agertu da Iruña-Veleian, hautsak horrenbeste harrotu dituena?

Jardunaldia Gasteizko Europa Jauregian 2016ko azaroaren 19n, Lurmen kanporatu zuten 8. urteurrenean

http://euskararenjatorria.net/?page_id=24131

Zer gertatzen da Iruña-Veleian analitikak ganorazko laborategi baten ez egiteko? Zergatik ari da Iruña-Veleian establishment politiko, unibertsitario, komunikatibo eta judiziala egiten ari dena egiten? Hau da: Lurmen kanporatu, hondeamakinez bi aldiz indusketako gune garrantzitsu bi suntsitu, urtero aldatu behar izan duten gezurrezko bertsio ofizialari eutsi (Descartes, grafologia, sasianalitikak…), kereilaren instrukzioa 8 urtez luzatu…

Zeintzuk dira establishmentaren 4 beso horiek Iruña-Veleia affairean hain irmoki bat egiteko izkutuko arrazoiak? UPN-Unión del Pueblo Navarrok Iruñan egindako Gaztelu plazaren suntsiketarekin lotura zuzena izan lezake?

Jardunaldi honetan Iruña-Veleian kristautasunari buruz zer aurkitu den, aurkitutako horrek zein ondorio izan dezakeen Vatikanoak orain arte kontatu digun historian, eta etorkizunari begira gai hau argitzeko zein oztopo gainditu eta zein ekarpen egin dezakegun aztertzeko bilduko gara.

Egitaraua

09:15 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa.

09:30 Agurra eta Jardunaldiaren aurkezpena

09:45 Felix Placer Ugarte: El contexto religioso en Euskal Herria en la época de Iruña-Veleia

10:15 Julen Urkiza Txapartegi: Elizaren historia Euskal Herrian

10:45 Jorge Ribero Meneses: Pruebas concluyentes del origen cantábrico del cristianismo legitiman los hallazgos de Iruña-Beleia

11:45 Atsedenaldia

12:00 Victoria Sendon de Leon: Movimientos heréticos gnósticos en la Península Ibérica

13:00 Ekitaldia: Lurmen kanporatzearen 8. urteurrena

14:00 Bazkaria

16:00 Bisitaldia Felix Rodrigo Morarekin: Revolución Bagauda y Arte Medieval, Armentiako San Prudentzioko basilikarako bisita

18:00 Antonio Rodriguez Colmenero: Grafitos de temas religiosos en Iruña-Veleia

18:30 Solasaldia: Hizlariak, Felix Zubiaga Legarreta, Jose Antonio Gonzalez Salazar, Antonio Arnaiz Villena, Nekane Jurado Perez

20:15 Biltzarraren amaiera

Erakusketa

“Historiak ezin du itxaron” (Carlos Uraga)

irunavel1

Izena emateko

45 € (bazkaria, bisita eta gidaliburua barne).  Ikasle edo langabetuek, edo bazkari barik: 30 €.

Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469  (jarri abizena)

Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747  (jarri abizena)

 

Iruña-Veleia eta kristautasuna

Iruña-Veleia Euskal Herriaren historia, euskera, arkeologia, bai eta erlijioa ere ezagutzeko ezinbesteko indusketa bihurtu da. Baina jende askok ez daki -edo ez du jakin nahi- gai honen atzean zer gertatzen ari den. Jakin behar da, batetik, Iruña-Veleia Euskal Herrian epaitegietan instrukzio fasean denbora gehien daraman afera bihurtu dela, azaroaren 19an Eliseo Gil Zubillagak eta Idoia Filloy Nievak zuzentzen zuten Lurmen enpresa kanporatu zutenetik, 8 urte beteko direlako eta gaia oraindik ebatzi gabe eta behar diren datazioak  egin gabe daudelako.

Bestetik, jakin beharra dago horrelako epaiak zientifikoki ebazteko errazenak direla, bi hilabetetan arkeometria laborategietan datazioak egin edo kata kontrolatu batzuk burututa, dena di-da batean argituko genukeelako.

Baina ez dute hori egin nahi eta horregatik ozen eta garbi salatu behar dugu: aski da! Zer gertatzen ari da Iruña-Veleian datazioak ganorazko laborategi batean ez egiteko? Zergatik ari da Iruña-Veleian establishment politiko, unibertsitario, komunikatibo eta judiziala egiten ari dena egiten? Hau da: Lurmen kanporatu, hondeamakinez indusketako gune garrantzitsu bi suntsitu, urtero aldatu behar izan duten gezurrezko bertsio ofizialari eutsi (Descartes, grafologia, sasianalitikak, San Juan komentuaren aurkikuntzaren gezurra…), kereilaren instrukzioa 8 urtez luzatu, aurreko Arkeologia Museoko zuzendaria handik kanporatu haiek ostraken erabateko kontrola izateko eta ez Epaitegiak, etab.

Hemen establishmentaren lau beso horiek Iruña-Veleia aferan hain irmoki bat egiteko ezkutuko arrazoiak daude eta UPN-Unión del Pueblo Navarrok Iruñan egindako Gaztelu plazaren suntsiketarekin lotura zuzena izan lezakeela susmoa dago, Euskal Herriaren garai historiko garrantzitsua zelako eta garai horretan gertatutakoa jakiterik ez dutela nahi badirudielako.

Iruña-Veleian kulturari emandako estatu kolpearen atzetik egon daitekeen gai batean sakonduko dugu azaroaren 19an egingo dugun jardunaldian: kristautasuna. Iruña-Veleian Eliseok topatutako III. mendeko kalbarioa Erroman aurkitutako guztiak baino zaharragoa da eta, horrez gain, munduko “Azken Afariaren” irudirik zaharrena ere topatu zuen bertan, Maria Magdalena izan zitekeenaren irudiarekin. Gainera, “Azken Afaria” oso erraz datatu daitekeen buztinezko taula baten gainean eginda dago.

“Gure Aita” otoitzaren hasiera ere badugu, datatu daitekeen zeramika puska baten gainean, gaztelerazko Padre Nuestro baino askoz zaharragoa… Eliseok gauza gehiegi topatu zituen orain arte kontatu diguten kristianizazio berantiarra defendatu ahal izateko, egunez egun, ETB lau haizeetara zabaltzen ari den euskalduntze berantiarraren teoriarekin gero eta antza gehiago daukana. Baliteke, hemen gertatutakoa kristianizazio berantiarra baino, vatikanonizazio berantiarra izan zela.

Beste grafito batean testu eta irudi zirraragarriak ditugu: “Neure ama Roman hilda cistiana”, gurutzean hildako baten marrazkiarekin batera. Bai, garai hartan latina ez zen elizaren hizkuntza, hiltzaileen hizkuntza baizik. Inperioa desagertzeko zorian zegoenean, historialari batzuek defendatzen dutenaren arabera, erromatar agintariek “kristautasuna” kontrolpean hartu zuten Nizeako Kontzilioan, erabat xurgatzeko eta haiek, kristautasunaren mozorropean, mendebaldeko erromatar inperioan agintzen jarraitzeko… Euskal Herrian izan ezik.

Izan ere, Bagauda mugimenduak “kristauz” mozorratutako erromatarren aurka borrokatu omen zuen eta, historialari batzuek diotenez, horrek, geroago Nafarroako Erreinua sortzeko baldintzak sortu omen zituen hemen. Horregatik, ez da harrigarria Vatikanoa betidanik Nafarroako Erreinuaren aurka aritu izana eta gure errege-erreginak eskumikatu izana, nahiz eta betidanik Gaztelakoak bezain “kristauak” izan.

Ildo horretatik, uler daiteke kristauz mozorratutako erromatar berriek, erlijioa patriarkatuaren eta inperialismoaren magalean kokatu ondoren, gurutzadak, herri indigenen kolonizazioak, inkisizioa, etab. sustatu izana.

Horregatik, Iruña-Veleia eta Kristautasuna jardunaldian garai historiko honetan eta X. mendera arte hemen zer gertatu ote zen aztertuko dugu sakon-sakon. Batetik,  euskaldunon aurreko sinismenak zeintzuk izan zitezkeen aztertuko da eta sinismen horiek nola iraun omen duten oraingo bizitza espiritualean. Bestetik, iturri bibliografikoen arabera, Euskal Herrian elizaren historiari buruz zer dakigun azalduko da, orain arte gai horri buruz idatzitakoa ezagutzea ezinbestekoa delako.

Hirugarrenik, kristautasunaren hastapen-hastapena askoz zaharragoa izan zitekeela dioen teoriaren berri ere izango dugu. Ondoren, Iberiar penintsulan X. mendera arte Erromako boterearen aurka altxatu ziren mugimendu heretikoen berri ere emango digute.

Horrez gain, Iruña-Veleian kristautasunarekin lotutako ostrakak zeintzuk diren, zer garrantzia duten, nola interpretatu behar diren, etab. aztertuko dugu, ikaragarrizko altxorra dugulako. Amaieran mahai ingurua izango da eta hor gauza gehiago jarriko dira mahai gainean: euskal mundu ikuskera matriarkalaren eta erromatar ikuskera patriarkalaren arteko talkaren guneetako bat Euskal Herria izan zitekeela, etab.

Iruña-Veleian ostrakak ostrazismora eraman dituzte eta horiekin batera, gure historia, euskera, arkeologia eta baita erlijioa ere ezagutzeko aukera galdarazi nahi digute. Ez diezaiegun horrelakorik onartu!

Iruña-Veleia y el Cristianismo

Iruña-Veleia se ha convertido en un yacimiento imprescindible  para poder entender la historia, el euskera, la arqueología e incluso la religión de Euskal Herria. Pero muchos no saben –o no quieren saber- qué está ocurriendo en este tema. Por una parte es necesario conocer que Iruña-Veleia se ha convertido en el caso más prolongado en fase de instrucción en los juzgados de Euskal Herria, pues el día 19 de noviembre se cumplirán 8 años desde que la empresa Lurmen dirigida por Eliseo Gil Zubillaga e Idoia Filloy Nieva fuera  expulsada y el tema continúa aún sin resolverse y las necesarias dataciones para aclararlo están todavía sin realizarse.

Por otro lado, es necesario saber que este tipo de sentencias son científicamente las más fáciles de resolver, ya que solo se necesitan tan solo un par de meses para datar en  laboratorios de arqueometría dichos grafitos o para realizar unas catas controladas por ambas partes en litigio y toda esta polémica se aclararía inmediatamente.

Pero se niegan una y otra vez a ello y por eso queremos denunciar clara y rotundamente: ¡Basta ya! ¿Qué ocurre en Iruña-Veleia para que se nieguen a realizar las dataciones en un laboratorio de prestigio? ¿Por qué el stablishment político, universitario, comunicativo y judicial se comportan de esta manera en Iruña-Veleia? Es decir, expulsan a Lurmen,  destrozan en dos ocasiones partes importantísimas del yacimiento con la excavadora, intentan sostener la versión oficial  con remiendos anuales (Descares, grafología, las seudoanalíticas, la falsedad del hallazgo del convento de San Juan…), alargan la fase de instrucción 8 años, expulsan a la anterior directora del Museo de Arquelogía para poder controlar las ostracas ellos mismos y no el Juzgado habiendo roto  así la cadena de custodia, etc.

En Iruña-Veleia parece que hay oscuras razones para que los 4 brazos del establishment mencionados estén tan unidos en este tema y da pie a sospechar que puede haber una conexión directa  con la destrucción  arqueológica  de la Plaza del Castillo de Iruña a manos de UPN-Unión del Pueblo Navarro, ya que era de la misma época de Iruña-Veleia. Estos dos yacimientos son de una gran importancia histórica para Euskal Herria pero parece que no desean que se conozca nada sobre lo acontecido en aquella época.

En la jornada que vamos a realizar el día 19 de noviembre en el Palacio Europa de Gasteiz vamos a reflexionar y profundizar sobre un tema que puede dar luz sobre el “golpe de estado” que han dado a la cultura en Iruña-Veleia: el cristianismo. El calvario del siglo III hallado por Eliseo Gil en Iruña-Veleia es más antiguo que todos los hallados en Roma y además se ha encontrado también la imagen de La Última Cena más antigua del mundo, con la imagen que puede representar a María Magdalena. Esta Última Cena se encuentra realizada sobre una tablilla de arcilla que puede ser datada muy fácilmente.

Igualmente poseemos el inicio de “Gure Aita” (Padre Nuestro) sobre un trozo de cerámica del siglo III que se puede corroborar datándolo fácilmente, mucho más antiguo que el de otras religiones.  Eliseo Gil Zubillaga halló demasiados objetos como para poder defender  la teoría de la cristianización tardía, teoría que según pasa el tiempo se asemeja cada vez más a la hipótesis de la euskaldunización tardía que ETB divulga últimamente. Puede que lo de Iruña-Veleia nos demuestre es que en lugar de una cristianización tardía lo que tuvimos realmente fuera una vaticanización tardía.

En otro grafito tenemos textos e imágenes muy emotivos: “Neure ama Roman hilda cistiana” (mi madre ha muerto en Roma, cristiana), junto a un dibujo que representa a un muerto en la cruz. Efectivamente, en aquellos tiempos el latín no era la lengua de la iglesia, sino la lengua de los que mataban a los cristianos-as. Tal como defienden algunos historiadores, cuando el Imperio se encontraba en vías de desaparición, las autoridades romanas lograron poner bajo su control a “los cristianos” en el concilio de Nicea, con el fin de integrarlos bajo su influencia y así ellos pudieran continuar gobernando la parte occidental de su Imperio… excepto en Euskal Herria.

La razón de que aquí no triunfara dicha “transición” fueron las revueltas Bagaudas que lucharon contra los romanos autodenominados “cristianos” y, según algunos historiadores, este fenómeno contribuyó a crear las condiciones para fundar pocos siglos más tarde el Reino de Navarra. En consecuencia no es de extrañar que el Vaticano haya estado siempre contra el Reino de Navarra llegando a excomulgar a nuestros monarcas, aunque estos fueran desde siempre tan “cristianos” como los de Castilla.

En este contexto puede entenderse que los nuevos romanos “cristianos”, habiendo ya establecido la religión bajo el patriarcado y el imperialismo,  impulsaran las cruzadas,  la colonización de los pueblos indígenas, la inquisición, etc.

Así pues, en la jornada sobre Iruña-Veleia y el Cristianismo, vamos a analizar en profundidad qué ocurrió en aquella época y posteriormente hasta el siglo X. Se estudiará por un lado cuáles pudieron ser las primitivas creencias vascas y cómo pervivieron en el actual mundo espiritual. Por otra parte, se investigará lo que sabemos en Euskal Herria sobre la historia de la iglesia según las fuentes bibliográficas que disponemos, porque creemos que es imprescindible conocer lo escrito sobre el tema hasta el presente.

En tercer lugar, se hablará sobre la teoría que afirma que los inicios mismos del cristianismo pudieron ser más antiguos. Finalmente, se investigarán los movimientos heréticos que se sublevaron contra el poder romano en la Península Ibérica hasta el siglo X.

Además se analizarán cuáles son las ostracas que tienen relación directa con el cristianismo, su importancia, cómo se deben interpretar,  etc., ya que el tesoro hallado es de suma importancia. Al final se organizará una mesa redonda donde se tratarán otros temas como que tal vez en Euskal Herria se produjo un choque entre la cosmovisión matriarcal vasca y cosmovisión patriarcal romana, etc.

En Iruña-Veleia las “ostracas” han sido condenadas al “ostracismo” y junto con ellas también nuestra historia, euskara, arquelogía e incluso la religión. ¡No debemos admitirlo!