Eneko Aritzaren istorioa komikian

enekolehen
Komikiaren azala.

Kondairak dioenez Urdiaingo eta Altsasuko San Pedrozelain izendatu zuten errege Eneko Aritza. 778ko agorrilaren 15eko Orregako guduaren ondoren izendatu zuten Aritzaren leinuko bat baskoien lehen errege. Nabarralde fundazioak argitaratu du Iruñeko erresumako lehen erregearen istorioa jasotzen duen komikia: Iñigo Aritza, lehen errege baskoia. Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendaria izan da gidoilaria eta Joseba Larretxek, Joseviskyk, egin ditu irudiak. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da komikia.

24 orrietan kontatzen da erregearen istorioa. Rekaldek gogorarazi duenez, “Eneko Aritzak Iruñeko boterea eskuratu zuen 824ean, Tuterako ahaide musulman zituen Bau Qasitarren laguntzaz. “Herriak koroatu zuen errege eta horrela hasi zen Iruñeko Erreinuaren –Nafarroaren– ibilbidea, euskaldunek antolatutako Estatuarena, alegia. Mendeetan zehar bisigodo, franko eta arabiarren erasoak jasan ondoren, baskoiek beren lurrak defendatzeko erresuma eratzea erabaki zuten, zortzi mendez luzatuko zen Iruñeko eta Nafarroako errege dinastiei hasiera emanez”.

joselarraweb