Inicio Nabarmena Esparza, euskara eta zakarrontzia. Esparza, el euskara y el cubo de la basura

Esparza, euskara eta zakarrontzia. Esparza, el euskara y el cubo de la basura PDF Imprimir E-mail
Joseba Asiron   

Zerk eraman ahal du nafar bat euskara gorrotatzera? Zerk eraman ahal du Esparza jauna euskara bezalako osagai kulturala, Nafarroako hizkuntzarik zaharrena alegia, arbuiatzera? Zerk eraman ahal du nafar guztion lehendakaria izan nahi duen Esparza jauna (UPN), lurralde honen hizkuntza zaharrena babestu edota bultzatu nahi duten legeak zakarrontzira bota nahi dituela esatera? Zergatik suntsitu nahi dute aspalditik mundu osoko hizkuntzalari eta ikerlari aunitz harritzen dituen altxorra?

Autogorrotoa ez da ohikoa Europan, ezta gainerako herri garatuetan ere, baina horixe da Nafarroako eskuineko buruzagiek sentitzen dutena. Autogorrotoa. Horrexegatik, agintean egon diren hamarkadetan zehar, beti egin dute ahal izan duten guztia hizkuntza zahar hau gutxiesteko, baztertzeko, erasotzeko.

Nafarroako eskuineko Erregimena, eta hamarkadetan zehar politika hori bultzatu zuen euskarri ideologikoa ez da desagertu, oposiziora pasatu da, besterik ez. Eta agintea berreskuratzeko aukeraren zain dago, hasitako lana bukatzearren.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

¿Qué puede llevar a un navarro a odiar el euskara? ¿Qué puede llevar al señor Esparza a despreciar un elemento cultural propio de primera magnitud, como es el idioma más antiguo de Navarra? ¿Qué puede llevar al señor Esparza, aspirante por UPN a ser presidente de todos lo navarros y navarras, a querer tirar a la basura las leyes que intentan proteger, preservar o incluso potenciar el idioma privativo de esta tierra? ¿Por qué aspiran a minimizar e incluso destruir un tesoro que desde hace siglos sorprende y admira a estudiosos y lingüistas de todo el mundo?

El autoodio es un elemento inédito en Europa, con excepción de los dirigentes de la derecha navarra que, sistemáticamente, han legislado en contra del euskara, y durante los años que han estado en el poder han tomado cuantas medidas han estado a su alcance para minorizarlo, arrinconarlo, hostigarlo.

El Régimen de la derecha, el soporte ideológico que sustentó esa política durante décadas no se ha esfumado, simplemente ha pasado a la oposición. Y espera la oportunidad de volver para retomar el “trabajo” iniciado.

esparzaeusk01