Inicio Nabarmena Usurbilen hitzaldia eta mendi irteera

Usurbilen hitzaldia eta mendi irteera PDF Imprimir E-mail
Nafartarrak   
Martes, 03 de Octubre de 2017 14:37

Nafartarrak taldeak hainbat ekimen antolatu ditu urrirako Usurbilen

URRIAREN 10ETIK 15ERA, BI DOKUMENTAL, HITZALDI BAT ETA MENDI IRTEERA BAT ANTOLATU DITU

 

URRIAK 10  // 19:00 // SUTEGI

Dokumental emanaldia

‘ATXORROTXEKO GAZTELUA. DENBORAREN TALAIA’

2016 / 20 min / Nabarralde Fundazioa


Bere garaian Nafarroako tenentzia bat izan zen Aizorrotz, gune garrantzitsua erresumaren lurraldetasunaren sisteman. Bertan eraiki zen Erdi Aroko gaztelu nafarra, inguruko jendearentzat Atxorrotx izenekoa, tenentziaren egoitza zena, 1200 urtean Gaztelak Nafarroako kostaldeko lurraldeak konkistatu aurretik. Gaur, Deba bailarako hondakin hauek memoria gune bat dira guretzat, gure historiaren oroigarria, gertaera askoren lekuko.

 

URRIAK 11  // 19:00 // SUTEGI

Dokumental emanaldia

‘THE BASQUES OF SANTAZI’

1987 / 52 min / Leslie Woodhead


Bi urtez, Zuberoako Saint-Engrance herrixkan bi artzain-familiaren eguneroko bizimodua jasotzen ibiliko dira kamerak, Pirinioetan bertan, Belagua haranaren beste aldean. Dokumentala 80ko hamarkadaren amaiera aldera filmatu zen, haien granjak munduarekin lotuko zituen asfaltozko pista estreinatu berri zutenean eta, kanpotik, haien etxeetara telebista bidez iristen zen apurra Dallas seriea zenean, mundu irreala, Mayi Goillart-ek, bizimodu hain arduratsu zein isolatu horren protagonistak, definitzen zuen bezala "denak ederrak ziren" mundu horretan. Urtarotik urtarora, elurretik eguzkira, transhumantziatik txerri-hilketara, bizitzak aurrera egiten du bere gogortasunekin eta batik bat bizitzaren amaierara iristen ari zela konturatzetik sortutako abesti garratzarekin. Sandra Ott-en (The circle of Mountains azterketa bikainaren egilea, 1981) azterketa antropologikoan oinarritzen da pelikula, (Leslie Woodhead-ekin batera sinatua). Dokumentala liburua bezain zehatza eta zuzena da.

 

URRIAK 14  // 11:00 // SUTEGI

Hitzaldia

EÑAUT ETXAMENDI


Eñaut Etxamendi, Nafarra, gizon handia Usurbilen izango dugu. Kantaria (Etxamendi eta Larralde), hizkuntzalaria (euskararen jatorriari buruzko tesia egina du), artzaina... ekintzailea. Hamaika eskarmentu jasotako pertsona, eta abertzalea. Zeresan handia duen gizon honekin solasaldia izango dugu. Gai hauek guztiak jorratuko ditugu eta beste hainbat ere bai. Hau guztia borobiltzeko, berarekin Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibersidadeko irakaslea) izango dugu.

 

URRIAK 15  // 9:00 // UDALETXEKO AUTOBUS GELTOKITIK

Mendi irteera

ATXORROTXEO GAZTELUA, ESKORIATZA

Izena emateko: 650 19 59 41 (Jexux)


Behar adina jende izan ezkero autobusa antolatuko litzateke.

Bazkaria norberak eramanda. Animatu, familiarekin, lagunekin... edo bakarrik.

Atxorrotz mendi tontorrak gaztelu baten aztarnak gordetzen ditu, arrano kabi bat balitz bezala. Lekuaren garaierak irudi ikaragarriak eskaintzen dizkigu. Gaztelu nafarrak bertatik zaintzen du Gipuzkoara sartzeko bidea. Handik sartu ziren gaztelarrak.