Estrategiarik gabe 500 urte ondoren.

Topiko politikoak desegiten

Koldo Mitxelena 2012-02-02

 

Arratsaldeon

500 urte estrategiarik gabe. Izenburu honekin abiatzen den hitzaldi ziklo hau, aurreko urtetan egin diren beste ziklo batzuen jarraipena da: Orreaga iritzi taldeak urteak daramatza gai honen inguruan gogoeta eginaz, bai eta bultzatuz ere, eta horretarako, besteak beste, hitzaldi zikloak antolatu izan ditu. Aurtengoan, 2012. urtea hasi berria daukagula, 1512ko konkista datari egiten dio erreferentzia garrantzitsua tituluak, nahiz eta konkista lehenagotik hasia izan zela jakin.

Pentsatzen dut hemen elkartu garen guztiok, gure herriaren egoera politikoarekiko kezkak bultzaturik gaudela hemen, eta horri irtenbide bat bilatzen saiatzen ari gara.

Egoera hori aldatzeko, independentzia lortzeko, saiakera ugari egon dira herri honetan, eta esan liteke etengabea izan dela herri honek gaur arte erakutsi duen erresistentzia, indarra eta kemena.

Baina, hala ere, zikloaren tituluak esaten duen bezala, estrategiarik gabe jardun dugula esaten dugu. Titulu honen zergatia aipatzerakoan, beharrezkoa ikusi dugu, estrategiarik ez dagoela esaterakoan, zer esan nahi dugun adieraztea.

Guk, estrategiarik ez dagoela esaten badugu, estrategia bat izateko, helburuak argi eta garbi finkatuak egon behar dutela pentsatzen dugulako da. Gurea bezalako herri okupatu batean, helburu estrategikotzat hartzen dugu, erakunde batez hornitzea eta erakunde hori, nahitaez, zapalkuntza egoera mantentzen duen indar erlazioa gure alde aldatzeko gai izan beharko lukeela.

Helburu estrategiko hori garbi izanda, gure baliabideak helburu horrekin orekatuak egon behar dutela pentsatzen dugu. Beharrezkoa da, baita ere, aipatzea – helburu taktikoez asko hitz egiten delako – ez dugula guk inolako pausu taktikorik ulertzen, estrategia baten barruan txertaturik ez badago.

Azkenik, estrategia ez da teoria huts bat, ez dugu paper batean idatzitako formulazio bat bezala ulertzen, baizik eta ekintzez osatutako martxan dagoen praxis bat bezala. Horretarako, hala ere, aurretik zer lortu nahi dugun garbi eduki behar dugu, helburua errealitatea bihurtu aurretik, gure buruan ondo finkatuta egon behar du. Horretarako ikusten dugu, gu guztion arteko elkarrizketa beharrezkoa dela, beharrezkoa ikusten dugu horrelako espazioak sortzea.

Estrategia hitzaren esanahia horrela ulertuta esaten dugu estrategia nazionalik ez daukagula, herri estrategiarik ez daukagula. Ulertzen dugu, gaurko munduan bizi ahal izateko, gure estatu konkistatuaren berraktibatzea, helburu  minimoa dela. Herriak erresistentzia paregabea erakutsi duen arren, ez gara amestutako helburu horretara iritsi.

Estrategiarik gabe ez gara iritsiko independentziara, estatu propioaren berreskurapenera, borondate ona izan arren. Herri honentzat, demokrazia, independentziarekin hasiko da; aurretik ezin dugu demokraziaz hitz egin.

Kezka horrek ekarri gaitu hona: espainiar eta frantziar inperialismoak, mota guztietako trikimailuekin sartzen diguten kutsadura ideologiko horri aurre egiteko, gure herriaren sistema inmunea garatzeko, pentsatzen dugu beharrezkoa dela horrelako espazioak sortzea eta ideologia propioa jorratzea. Ea guztion artean kapazak garen, gure herriak daukan indar eta potentzial horri forma emateko.

 

 

 

Arratsaldeon

 

Hitzaldi ziklo bat da antolatu dugun hau, eta gaurko lehenengo hitzaldi hau estreinatzeko,  Pako Aristi gonbidatu dugu. “Topiko politikoak desegiten” izenburua duen hitzaldi bat emango digu. Ziur nago hemen denok ezagutzen dugula Pako, beraz ez naiz luzatuko aurkezpenak egiten. Bera pertsona kritiko bat izan da betidanik eta hainbat ikuspegi erakutsi izan ditu prentsan, liburutan eta abar. Azken bolara honetan zenbait idatzi plazaratu ditu, BERRIAn batez ere, egungo egoera politikoaren hausnarketak eginaz, eta eztabaida sortu dutenez testu horiek, eta guk esan dugunez, eztabaida eta gogoeta elkar trukatzea funtsezkoa jotzen dugula gure helburuak lortzeko, gustura gonbidatu dugu Pako.

Berari hitza eman aurretik, pare bat ohar: 21:00etan bukatu beharra daukagu, baina hitzaldia eman ondoren izango da tarterik, bakoitzak bere ekarpena edo galderak egiteko Pakori. Ongi etorria emango diogu Pakori ba.

 

 

Abertzale jaun andreok, buenas tardes, arratsaldeon, ongi etorri. Ni pozik etorri naiz hona; pixka bat harrituta ere bai, nire hitzek, azken hilabete hauetan hartu duten sonagatik eta komentarioak eta abar. Baina beste gauza askorengatik ere bai, harrituta.

Pozgarria da, eguraldi honekin ausartu zarete, etxeko gozoa utzi eta hona etortzen, independentziaren inguruan gogoeta batzuk entzuteko. Aretoa bete-bete eginda dago eta beno, pozten naiz.

Nire lehen harridura, artikulu hauen harira, izan da, espero ez nuen gauza bat: zer giro zakarra sumatu dudan erantzunetan eta abar. Nik pentsatzen nuen edo espero nuen edo nahi nuen, aro politiko berri bat hasi zela aldarrikatu zenean, orain dela urtebete inguru, horrek zabalduko zuela gogoetarako aukera bat. Hemen urte askotan egon gara oso giro txarrean eta jende interesgarri asko isildu egin da gogorra zelako zenbait gauza esatea egoera hartan eta beste jende interesgarri asko isildu arazi egin dute hemen urte askotan. Oso, oso erraza da jendea isilaraztea; nahikoa da bere hitza agertzeko plataforma guztiak kentzea: egunkariak, debate lekuak, hitzaldiak, telebistako tertuliak, eta abar.

Nik pentsatzen nuen: beno, orain, aro berri honetan, aktibatuko da, behar bada, lo ez, gordeta edo baztertura dagoen ahalmen inteligente hori, jende askoren ahalmen ideologikoa. Eta horrela hasi nintzen ni ere; ni ez naiz bereziki politikoa eta ez naiz bereziki zientzia politikoetan sartutako pertsona bat baina interesatu izan zait beti politika, nola ez.

Politika da, nahitaez, gure bizitzan dagoen gauzarik garrantzitsuena. Politikak ordenatzen du, politikak zehazten du zure bizitza nolakoa izango den, zure kultura, zein ahalmen edukatibo izango dituzun, zein ahalmen deportibo izango dituzun zure herrian. Gauza guztiak politikak zehazten ditu eta Euskal Herriarenak gehiago. Politika interesatu izan zait Euskal Herrian egoera oso ankerrean gaudelako eta hau menpeko herri bat delako; Espainiaren sistema politikoaren barruan kokatuta dagoen subsistema politiko batean bizi den herria. Eta subsistema politiko batek dakar, baita ere, subsistema kultural bat, azken batean, eta subsistema edo azpisistema linguistiko bat.

Jaso ditut hainbat gutun – gero aipatuko dizkizuet – eta esan izan didate: zertan sartzen zara gauza horietan? Eta esan nuen: begira, ari naiz irakurtzen une hauetan liburu bat, William Butler Yeats idazle irlandarrarena, eta sarreran jartzen du: “William Butler Yeats, dramaturgo, ensayista, decidido partidario de la independencia irlandesa. Está considerado por la crítica inglesa como el poeta más grande. Fue, además, un excelente prosista y premio nobel de literatura”. Nik ere hau nahiko nuke jartzea nire biografian noizbait. Ez naiz izango “excelente prosista”, ez naiz izango “premio nobel”, baino “un decidido partidario de la independencia vasca” que al final se consiguió.

Orduan, hemen parte hartzea oso garrantzitsua iruditzen zait alderdi guztietatik, Euskal Herriak behar duela. Baina baita ere ikusi dut, hilabeteotan, egunkarietan ateratzen diren artikuluetan eta, elkarrizketetan agertzen den jendeak esaten dituen gauzetan eta, beherakada kualitatibo handi bat; gure ahalmen ideologiko, politiko eta gogoetaren beherakada handi bat, halako desaktibazio bat. Askotan erabili da lelo bat: “herria aktibatu behar dugu” esaten zuena. Eta nik ikusi dut herria aktibatzearekin batera, garuna desaktibatzea etorri dela. Hori sentitzen dut.

Eta ni hasi naiz nire testuak botatzen, hilean behin idazten dut artikulu bat, bi folio eta erdi idazten ditut hilabetean. Politikoak agertzen dira telebistan egunero, egunkarietan sei, zazpi orri egunero, irratietan egunero, egunero, egunero bazter guztietan. Nik hilean behin idazten ditut bi folio eta erdi. Eta ni akusatzen naute, pulpitu batetik hitz egiten dudala esanez. Ez dut ulertzen; pulpitua besteak daukate. Iruditzen zait oraindik hemen geratzen direla garai zaharretatik inertzia asko, errezeta zahar asko, pentsamolde zahar asko. Horietako bat da, nolabaiteko estalinismoa pentsamenduan. Nolabaiteko hierarkiaren zapalkuntza pentsamenduan; nolabaiteko “ordeno y mando” bat; taktika militarra pentsamenduaren gainean. Hori sumatu dut nik pixka bat hilabete hauetan.

Euskaldunoi gertatzen zaigu oso gauza arraro bat: zakarrak gara gure artean; ez dugu gure artean ikasten. Hitzaldi honen azpititulua da: “topiko politikoak desegiten” edo ikasi dezagun politikaz hitz egiten haserretu gabe. Gu haserretzea da etsaiaren garaipena; berak hori nahi du, gu ez gaitezen antolatu, zerbait potentea aurkeztu ez dezagun. Kontraesanak bizitzan egoten dira, eztabaidan ari garenean kontraesanak izaten dira baina, behin martxan jartzen dugunean estrategia politikoa, kontraesana beti da akats bat. Zure kontraesana da, baita ere, etsaiaren garaipena. Kontraesanak normalean etortzen dira estrategia bat ondo lotuta ez dagoelako.

Euskaldunok ez dugu elkarrengandik ikasten baina Eskoziatik etortzen diren guztiengandik ikasteko desiratzen gaude. Pasa den astean hemen izan dugu inbasio eskozes bat. Hitzaldi bat egon da, elkarrizketak egon dira egunkari guztietan, BERRIAn hiru egunetan hiru pertsona eskoziar azaldu dira, eta denok horren inguruan ikasi nahian: Eskoziako eredua ea nolakoa den. Eta berdin Kofi Annan edo hego afrikar bat edo irlandar bat etortzen bada. Kanpokoekin gara oso adeitsuak, oso interesatuak. Eta gure artean ez dugu ezer ikasi nahi, ez dugu hitz egin nahi. Daukagu politikarekiko harreman tentsu bat, haserrarazi egiten gaituena. Nolabait mehatxutzat hartzen dugu kritika politikoa eta gogoeta politikoa. Eta hori ez zait iruditzen sanoa denik herri batentzat.

Hau esanda, hamar bat hitzetan antolatu dut nire hitzaldia. Lehenengo hiru, eskutitzen ingurukoak dira. Hiru eskutitz jaso nituen oso denbora gutxian. Eskutitz horietako bakoitzak sintoma bat agertzen du, topiko baten sintoma. Horietatik bi pribatuak dira eta ezin dut esan izenik; bestea publikoa egin zen. Bata zinegotzi batek idatzi zidan, ezagun batek, eta gutxi gora behera esaten zuen: “Jo, independentziarekin zatoz orain; ez da orain garaia, hori utzi gerorako. Orain beste lehentasun batzuk ditugu”. Euskaldunok beti ari gara gure independentzia atzeratzen, beti uzten beste garai baterako, beti daudelako beste lehentasun batzuek.

 

Independentziaren desio falta.

Nik uste dut – igual oker nago – eta orain parentesi baten barnean esango dizuet, ni naiz hizlari bat oker egotea nahiko lukeena orain, momentu honetan. Ni esaten ari naizen gauzak nahiago nuke oker banengo. Munduan hizlari bakarra izango naiz oker egotea nahi duena. Eta hemendik hogei urtera ikusiko banu gauzak norabide on bat hartu duela eta konpondu dela, aterako nuke nik artikulu bat esanez: oker nengoen eta nire ahalmen mentala oso murriztuta zegoen garai hartan; aitortuko nuke gustura. Nik kezka daukat, susmoa, ikara daukat – azken 30 urte hauek alferrik galdu dira, independentziari dagokionez behintzat – beste 30 urte ez ote ditugun alferrik galduko.

Oso garrantzitsua iruditzen zait garai hau, eta garai hau da, inoiz baino gehiago, gogoeta behar duen garai bat. Gainera oso garai polita izan behar luke, desaktibatu dira hainbat tentsio gune; ari dira gauza batzuk argitzen poliki-poliki, sufrimenduari dagokion alorretan eta abar. Izan behar luke garai polit bat. Eta ez da horrela gertatzen ari, nire ustez.

Nik uste dut euskaldunok independentziari beldurra diogula edo ez dugula nahi independentzia. Konturatu zarete gauza batekin? Pasa den urtean bi hauteskunde kanpaina izan dira, oso intentsuak oso publizitatuak, sekulako informazio pila eman dute hauteskunde horien inguruan, gogoeta pila, sekulako txapak ere bai, eta apenas entzun dudan independentzia hitza. Egin zuek gogoeta auditibo bat edo irakurrizko gogoeta bat; leku askotan ikusi duzue hitz egin dela independentziari buruz hemen? Ez da ia hitz egin. Bi eufemismo sortu dira, hori bai, erabakitzeko ahalmena eta gure etorkizuna ez dakit zer…, horren inguruan esaten dira gauzak, beti urruneko gauza bezala.

Independentziaz ez da hitz egin. Pasa den astean hitz egin dugu a tope independentziaz, baina hitz egin dugu Eskoziako independentziaz. Eskoziarrak joan dira, gu hemen gelditu gara eta jada bukatu da independentziaren gaia; beste sei hilabeteetan hemen ez da independentziaz hitz egingo. Berriro ere irlandar bat etorri arte bisitan. Horrela funtzionatzen dugu.

Horrek zer esan nahi du? Euskaldunok ez dugu sentitzen desioa. Gauzen desioa da gauza horien lorpenen aurrekoa. Lehenengo desiratu egin behar da zerbait; grina eduki behar da, irrika, nahia. Gero etortzen da hori lortzeko gogoa eta hori lortzeko behar den estrategia bat antolatzeko gogoa, eta ahalmena, baldin badago. Desioa, euskaldunok ez dugu independentziaren desiorik; ez dago, urrun dago independentzia. Eta desioa egiten da poliki-poliki, desioa egiten da pedagogia eginez, egunero, urtero eta hamarkadetan. Gauza interesgarria bezala aurkeztuz independentzia, gauza desiragarria, gauza inportantea, gauza klabe klabea izango dena, inkluso zure bizitza justifikatuko duen zerbait, zure bizitzan sekulako ikuskizuna izango den zerbait bezala sentitu behar dira gauzak, eta independentziarekin hemen ez dugu egiten hori, hemen ez du inork independentziaz hitz egiten.

 

Pedagogia politiko falta

Hemen pedagogia pixka bat egingo balitz – eta ez da zaila – , hemen hasiko balira futboleko jokalari batzuk esanez: gustatuko litzaidake Euskal Herri independente bat ikustea, gure aitonak gerra egin zuen eta zor diogu aitonari… Edo gure sukaldari ospetsuak aterako balira esanez: Euskal Herria independentea balitz, zein ondo gu… Denok haziko ginateke eta gure ekimen kulturalak, gastronomikoak, industrialak, ekonomikoak haziko lirateke denak. Gu, sukaldari bezala ere, izango ginateke Herri bateko sukaldari goren. Eta munduan orain baino errekonozituagoak gainera. Ikusten badituzue munduko jatetxerik onenen zerrenda – urtero etortzen da – esaten dute: “Hay tres españoles entre los 10 mejores restaurantes del mundo”. Horrela aurkezten da notizia telediario guztietan. Tres españoles entre los 10 mejores del mundo. Eta bi dira euskaldunak eta bat katalana. Arzak, Aduriz eta Adriá.

Independentzia bagenu esango lukete: “dos restautantes vascos entre los mejores restaurantes del mundo”. Eta hori euskal sukaldarientzat ona izango litzateke. Baina, gure sukaldariak noiz ikusi ditugu pankarta baten atzean, herrikoia den zerbait errebindikatzen? Inoiz ez dute hartu pankarta bat, ez euskararen alde, ez ikastola baten alde, futbol selekzio baten alde; gutxiago presoen alde. Horiek bihurtu ditu prentsak, gu guztion enbajadore eta munduan dira gure aurpegia eta zineko artistak hona datozenean, beraien jatetxeetara doaz. Egin dezatela nahi dutena baina bihurtu dira erreferente nagusiak eta erreferente faktikoak. Jateko desioa piztu nahi digute guri, joan gaitezen jatera haien etxeetara.

Modu berean piztu dezakete independentziaren gogoa, egiten baldin bada pedagogia hori. Imajinatu agertzen direla lau industria gizon hemen, prentsaurreko bat ematen eta esanez: Espainia, ekonomikoki zama bat da gure ekimen industrialarentzat, zama ikaragarria. Gure datu guztiak hobeak dira; gure banka hobeto dago, gure enpresak askoz ere hobeto hornituak daude, gehiago esportatzen dute, langabezia gutxiago dugu. Espainia beheraka tiraka ari zaigu, eta ondoratzen ari gara berarekin batera. Soltauko bagina, gu goian geratuko ginateke, enpresario bezala, eta Espainia, doala nahi duen lekura; independentzia behar genuke ekonomikoki.

Pedagogia horrela egiten da: poliki-poliki eta alor askotan eta gauza askotan.  Eta sortzen da jendearengan, apetitu bat. Orain, aldiz, jende arruntari, Azpeitiko abertzale jendeari aipatzen badiozu independentzia hitza, gauza arraro batetaz ariko bazina bezala erantzuten dute. Ez dute behin ere independentziari buruz gauza eder, polit bat entzun. Inkluso txapa iruditzen zaie. Nahasten dute politikoekin eta abar. Hemen ez da esan 30 urteotan gauza ederrik independentziari buruz. Independentziaren aurkako teoriak eta, nik euskaldunon artean entzun ditut.

 

Boterea.

Euskaldunok ez dugu boterea nahi. Ez dut ulertzen zergatik baina ez dugu nahi. Konkistatzaileek, 500 urte hauetan bere lana oso ondo egin duten seinale izango da baina ez dugu botererik nahi. Nik boterearen aurkako teoriarik onenak, hemen, euskaldunen ahotan entzun ditut. Gainera, euskaldun idazleak, pentsalariak eta abar. Logikoena litzateke guk boterea nahi dugula esatea, eta Espainiak esatea: ez, ez duzue lortuko edo boterea oso txarra da…Hark egitea boterearen aurkako propaganda, guk aldekoa. Baina guk egiten dugu kontrakoa. Gauza bat beste batekin lotzen, harilkatzen joaten nahiz eta zaila da moztea; Espainiarekin moztea zaila den bezala.

Atzo bertan, Fermin Etxegoienek eman du hitzaldi bat Zumaian. Nik Fermin Etxegoien asko estimatzen dut; nik ez daukat ezer ez pertsonen aurka, eta gustukoak ditudalako irakurtzen ditut pertsona horien testuak eta elkarrizketak, eta ondoren, ez ba zaizkit ondo iruditzen, esaten dut. Ferminen hitzaldia euskarari buruz zen eta elkarrizketa bat zetorren BERRIAn. Bere tesia zen: euskarak plazer estetikoa sortu behar du jendearengan. Plazer estetikoa sortzen badu, orduan hasiko da jendea euskara erabiltzen. Ondoren esaten zuen: botereak ez du ezertarako balio hizkuntzaren arloan. Bat izan daiteke independentista eta euskal liburu bat irakurri ez. Nik pentsatu nuen: beno, ondo, zenbat espainiar daude independentistak direnak eta irakurtzen ez dutenak espainolezko libururik? Milioika daude Espainian irakurtzen ez dutenak espainierazko literaturarik.

Plazer estetikoa da botereari uko egiteko modu bat. Plazer estetikoa, neurri batean, izan daiteke hizkuntza bat hedatzeko modu bat, baina botere politikoa ere bai. Anekdota txiki bat esango dizuet: Duela 500 urte, bi fraide joan ziren munduko bi tokietara. Bata zen Nafarroako gure Xabier – guk, espainolez, San Francisco Javier ikasi genuen txikitan. San Francisco Javier joan zen Japoniara. Hark euskaraz zekien eta espainolez zekien. Beste fraide bat – bere lagun bat –, joan zen Hego Ameriketara. Eta gaur egun, kasualitatez, Hego Ameriketan, ia osoan, espainolez hitz egiten da, eta Japonian ez da hitz egiten espainolez.

Zein da diferentzia? Hego Ameriketara joan zenak ejertzitoa eraman zuen, eta ejertzito hark zabaldu zuen espainola Hego Amerika osoan. Xabierrek ez zuen eraman ejertzitorik, eta ia-ia garbitu zuten bera. Zer plazer estetiko izan zuten Hego Ameriketako biztanleek espainolarekin? Bat ere ez. Zer plazer estetiko izan zuten gure gurasoek espainola ikasi zutenean gerra ondoren? Bat ere ez. Nik zer plazer estetiko izan nuen espainola ikasi nuenean 7 urterekin eskolan? Bat ere ez. Japonian zer plazer estetiko izan zuten espainolarekin? Bat ere ez. Hain gutxi izan zuten non ez dute hitz egiten espainola gaur egun. Ez zaie batere inporta.

Ejertzitoak, botereak gaur egun, zabaltzen du hizkuntza bat leku batera edo bestera. Bestela doazela espainiarrak Frantziara, konbentzitzera frantziarrak espainola hitz egiteko: Begira, espainola oso hizkuntza ederra da, sekulako liburuak eta poeta onak dauzkagu, esango lukete. Joan zaitez eta seduzitu itzazu frantziarrak. Hori ez da existitzen. Plazer estetikoa ez da existitzen atzean botere bat ez baldin badago.

Boterea zertarako da? Begira: Pearse Hutchinson, poeta irlandar bat da. Liburua irekitzen duzu, eta barruan jartzen du: este libro ha sido editado con ayuda de la Comisión de las Comunidades Europeas (boterearen laguntza).

Slamowir Mrozek; hau da idazle poloniar bat. Liburua ireki eta esaten du: La publicación de esta obra ha recibido una ayuda del Book Institute The Poland Translation Program. Poloniako gobernuaren laguntza izan du.

John Berger; hau inglesa da: quiero agradecer con todo mi afecto y gratitud la ayuda que recibí del Transnational Institute de Washington durante los largos años que pasé escribiendo este libro. Alegia, Washingtongo institutuak ordaindu zioen gizon honi, bi urteko bizitza hau idatzi zezan.

Horrela funtzionatzen du munduak, boterearekin, estatuarekin eta liburuak lagunduz eta subentzionatuz. Eta liburu hauek munduan hartzen dira errespetuz eta serio nazio batek, bere kultura apoiatzeko, estatu batek bere kultura apoiatzeko ekimenaren barruan egin direlako, eta puntu.

Eta gu nola gabiltza, euskaldunok? Beti entzuten subentzionatua dela gure kultura; ez da serioa gure herria. Estatuak ez dute elkar kritikatzen estatu bakoitzak bere kulturaren alde egiten dituen gauzengatik. Baina zu mendeko esparru politiko batean bizi bazara, orduan bai, dauzkazu markaje guztiak. Eta kuriosoa da, japoniarrak ez zuten plazer estetikorik izan espainolarekin; ba pasa den astean agertu da Cervantes Institutuko zuzendaria esanez: bai, orain beste hiru esparruetara zabaldu behar dutela espainola, ahalegin hori egin behar dutela. Eta justu esan du Brasil, India eta Japonia. Nik pentsatu nuen: orain dela 500 urte bidali izan bazenu ejertzito bat Japoniara, han hitz egingo zen espainola. Orain ez duzu ejertzitorik eta orain bidaliko dituzu 40 milioi euro, han eskolak sortzeko espainolaren alde.  Horrela funtzionatzen du munduak.

Boterea zertarako? Gauza horiek egiteko. Eta hau literatura besterik ez da baina, gizarte maila guztietan? Horretarako da boterea, baina guk ez dugu nahi botererik. Teoria asko daude; Jon Sarasuak ere atera zuen teoria bat, aitaren etxea ez, amaren sua. Hura ere boterearen aurkako aholku bat zen. Eta horrelako asko egon dira. Gure artean sortu dira eta ni geratzen naiz harrituta.

Beste gauza bat, askotan gure artean entzun dut baita ere: botereak ez du bermatzen hizkuntzaren bizitza; begira zer gertatu zen Irlandan gaelikoarekin. Kasu bakarrenetakoa da hori gertatu dena munduan, eta hemengo euskaldunek aipatzen dute hori. Beste kasu asko daude ondo funtzionatu duenak estatuaren babesarekin hizkuntza batek. Norvegian eta, begira Israel. Israelen hebreera galduta zegoen, estatua jarri zuten, hebreera ikasi beharra eskoletan eta gaur egun hizkuntza ofizialak dira arabiera eta hebreera. Zer plazer estetiko jasoko zuten Israelgo umeek hebreera ikasten? Bat ere ez. Ikasi beharra eta puntu. Horrela funtzionatzen dute gauzak munduan.

Independentziarekin gertatzen dena da, zure ezkerrean baduzu independentzia eta zure eskuinerantz bazoaz oinez, oso urruti geratzen zaizula, ez duzu ikusten, atzera begiratu behar duzu ikusteko, ez da zure imajinazioan existitzen. Eta gauzak lehenengo hasten dira gure imajinazioan existitzen; gero pasatzen da errealitatera imajinatutakoa. Baina ez bada hasi ere egin imajinatzen, ez da pasako.

 

Isiltasuna.

Bigarren eskutitza, Onintza Enbeitak idatzi zuen BERRIAn. Niri asko gustatzen zait Onintza Enbeitak nola idazten duen; pertsona bezala ere ezagutzen dut eta estimatzen dut. Ez zuen aipatzen nire izenik baina oso erraz antzematen zen niri buruz ari zela, eta salatu egiten zuen nire joera kritikoa. Ea zer beharra neukan beti kritikatzen aritzeko. Ni harrituta geratu nintzen. Onintzak idazten du artikulu bat egunean; alegia sei artikulu idazten ditu astean eta hilabetean hogeita sei. Nik bat idazten dut hilabetean, eta, hala ere, hogeita sei idazten dituen batek salatzen du nik daukadan kritikatu beharra artikulu batean. Askotan esaten ditugu gauzak eta ez gara konturatzen zer ari garen esaten. Baina hor azpian beste zerbait – ez dakit grabeagoa edo – dago. “Isildu zaitez” dago azpian. Fondoan dagoen mezuak dio: isildu zaitez, hobeto zaude isilduta. Eta hori bera esan zidan hirugarren gutuna idatzi zidanak. ETAko kide bat da, ETA ohiko kide ohi bat izango da gaur egun, eta gauza askoren artean esaten zidan: zertan ari zara bazterrak nahasten? Ez nioen esan baina pentsatu nuen: bazterrak nahasten? Zuek ez zarete ibili 30 urtetan bazterrak nahasten? Eta gero esaten zuen: hain gauza politak idazten dituzu zuk nobelagintzan, poesiagintzan… Zergatik ez zara horiek idaztera mugatzen? Isiltasuna, berriro ere.

Niri hori ez zait sanoa iruditzen. Isiltasuna niri exijitu zergatik? Hor atzean zer dago? Beldurra egon leike? Beldurra zeri? Zalantzak? Damuak? Erruduntasunak? Edo dago bizitza politikoaren kontzepzio estalinista bat esaten duena: guk esango dugu eta zuek egin guk esandakoa.

Alegia, ekimen politiko batek gizarte batean ditu lau oinarri, niretzako; bata da emotibitatea, emozioak oso inportanteak dira gure bizitzan, alor guztietan eta politikan ere bai: identifikazioa, enpatia sortzen da emozioen bidez. Kontsignak daude; kontsignak ere inportanteak dira denok bildu gaitezen leku berean, gauza konkretu bat eskatzen. Hirugarrena da gogoeta estrategikoa, gogoeta ideologikoa egitea. Eta laugarrena da, gogoetaren ondoren datorren estrategia baten gauzatzea, taxutzea.

Eta nik lau horietatik bi ikusten ditut bakarrik daudela hemen aktibatuta: emozioa, emotibitate handia – igual horregatik haserretzen gara gure artean emozioen mende –, eta kontsignak. Emozioek hartu dute gogoetaren tokia ­ – ez dugu pentsatzen, sentitu bakarrik –, eta kontsignek hartu dute estrategiaren tokia.

Niri tristea iruditzen zait isiltasuna eskatzea. Gizarte libre batean ez da eskatzen isiltasuna. Egiten da, erantzun besteak esandako gauzei – aizu, nik uste dut oker zaudela honegatik edo horregatik –, argumentuak erabiliz, esplikatuz norberaren arrazoiak eta ikuspuntuak. Hori da sanoa.

 

Aro berria.

Aro berriaren inguruan ere, badira teoria asko. Nik uste dut, aro berri hau, beno, alde batetik ETA gelditu da eta badator poliki-poliki sufrimenduaren konponbide bat, baina beste aldetik, aro berri honetan nik uste oraindik inertzia zaharrak daudela eta errezeta zaharrak dabiltzala bueltaka. Nik ez dut aro berri bat ikusten.

Aro berri bat gertatzen da herri batean, eta politikan batez ere, boterearen ardatza lekuz aldatzen denean. Boterearen ardatza lekuz aldatu edo ardatz berri bat sortzen denean. Hor dago aldaketa politiko bat. Baina boterearen ardatza lekuz aldatzen ez denean, aro berri bat ez dator alderdi batek esaten duelako.

Aro berri honen atzean dago niretzako falazia bat, guk sinistu duguna. Alegia, engainatu gaituzte. Izaki edo talde politiko orok gizarte batean egin behar duen lehenengo gauza, basikoa, oinarrizkoa, ezinbestekoa, da ez dezatela engaina. Etsaiak ez zaitzala engainatu. Engainatu zaitu 500 urtetan, ba esnatu zaitez. Aro berriaren azpian dagoen mezua hau da (askotan errepikatu zaiguna): bai, ETArik gabe dena da posible, proiektu guztiak dira posible. Hori gezurra da. Hori da esatea ETA zela oztopoa independentzia lortzeko herri honetan. Eta ez zen oztopoa, zen aitzaki bat estatuak ondo baliatu duena gu ahultzeko.

Hemen dena posible izango da Espainiarik gabe. Orduan bai. Espainiako sistema politikorik gabe. Orduan da hemen dena posible, eta horren barruan, ez. Nik esango nuke, orain, ETArik gabe, orain dela 5 urte bezain urrun gaudela independentziatik. Aro berriaren inguruan, beste totem bat sortu da hemen eta da Aieteko hitzarmena. Hori ere beste topiko bat bihurtu da eta oso erabilia izan da elkarrizketetan eta abar. GARAko iraileko editorial batean Otegi kondenatu zutenekoa salatzen du eta esaten du: “Madrid mantiene invariable su política represiva y lo hace a pesar del clamor existente en Euskal Herria en favor de su liberación y contra las innumerables peticiones llegadas desde el ámbito internacional para exigir un desenlace positivo”. Eta gero, ondoko orrian esaten du: “Durante muchos años el lema de parte del unionismo ha sido que sin violencia todo era posible. No serán los estados los que lo demuestren por propia voluntad, por vergüenza democrática, por inteligencia política. No será por sí misma la comunidad internacional la que lo garantice, la que apueste inequívocamente por los derechos de los ciudadanos europeos que viven en Euskal Herria”.

Esaten du momentu batean oso garrantzitsua izango dela nazioartekoa editorial batean, eta hurrengo batean esaten du ez dela izango nazioarteko gizartea hori bermatuko duena. Zertan gelditzen gara?

Gero, beste elkarrizketa batean, Iñaki Antiguedadek, hau ere asko estimatzen dut, besteak bezala, baina haserretu egiten zaizkit. Berriro baietz esaten du azaroan: Como recoge la Declaración de Aiete, el Gobierno español es un agente fundamental, al que le corresponde hablar sobre presos, sobre víctimas, y respetar lo que se decida en Euskal Herria sobre su marco. ¿Cómo se puede mantener en el siglo XXI que España es in-di-so-lu-ble y que además la garantía son las Fuerzas Armadas? Rajoy no tendría ninguna necesidad de afrontar eso, pero si hay fuerza aquí y complicidades en el Estado entre fuerzas de izquierdas y soberanistas que van presionando y con una labor importante en la comunidad internacional”…

Lupa, askotan esan dena, Europako lupa dago Espainiaren gainean jarrita. Nik ez dut uste hori egia denik. Estatuek ez dute horrela funtzionatzen. Guk lupa jarrita al daukagu Turkiak zer egiten duen bertako presoekin? Edo lupa jarrita dugu Israelek zer egiten duen ikusteko? Eta egiteari uzten dio, lupa jarrita eduki arren?

Botereari buruz hitz egin dizuet lehen; gauza kurioso bat. Egun batean bistak alarma piztu zidan. GARAko portada zen: “Los diez electos de AMAIUR ante su primera batalla en Madrid”. Ze titular dotorea, pentsatu nuen. Eman nioen buelta, eta esaten zuen: Amaiur defiende su derecho a formar grupo, pero será el PP quien decida”. Zer gertatzen da? Primera batalla en Madrid, eta, será el PP quien decida. Eta nik esaten dut: ahí no hay batalla. ¿Qué batalla y para qué? PPk nahi badu izango dira talde parlamentarioa eta nahi ez badu, ez. No hay batalla. Vamos a ver si nos tratan bien o mal; vamos a ver qué pasa. Horrela jarri beharko luke: “Los diez electos de AMAIUR van a Madrid a ver qué pasa”.

Iñaki Antiguedadek esaten du: «olatu on baten gainean» gaude, «boterera iristeko» erabil daitekeela egoera. Zein botere, jaurlaritzakoa? Euskal Gobernuaren ezkutuan oraindik dago zati bat hutsik. Pentsa zer botere daukagun, ezin dugula erabaki ezkutua nolakoa izan behar duen ere. Zati bat hutsik dago; Espainiako lege batek kendu zuen. Testu liburuak aldatu zituzten duela gutxi, Nafarroa agertzen zelako Autonomi Erkidegoko probintziekin batera. Salatu zuten Madrilen eta aldatu egin zituzten liburuak.

Ez dago botererik. Hemen dago Madrileko sistema politikoak guri emandako, utzitako, kontzesioan, alokairuan utzitako azpi botere bat. Ez da botere bat, da kudeaketa baten gaineko botere bat. Kudeatzen dira eskumen batzuek eta diru batzuek. Hitzak ondo erabiltzea ere oso inportantea da politikan, eta hitzak egiten dute sekulako lana garunean. Boterea “lortu”, ez; hemen ez dago boterea lortzerik. Egin behar dena da boterea “sortu”. Hori nola egiten den? Hemen badaude estrategak. Hemen falta da, Euskal Herrian baita ere, beste herri guztietan dagoen gauza bat: gauza basiko bat: ideien eta gogoeta politikoen laborategi bat, institutu bat. Hau daukate alderdi politiko guztiek eta gobernu guztiek mundu guztian. Hor sortuko dira estrategia baterako ideiak eta hor aztertu dira historiak eman dizkigun ikasgaiak; eta egin ditugun hanka sartzeak, akatsak, hor agertuko dira, eta herentzia moduan emango dizkiegu hurrengo belaunaldiei, errepika ez ditzaten berriro ere, guk egin genituen akatsak, eta engainatu ez ditzaten berriro ere.

Titular bat: “BILDU sube durante dos años el IRPF, las rentas del trabajo y el capital”. Hurrengo titularra: “Los cambios de Rajoy en el IRPF hacen más limitada la reforma de Gipuzkoa”. Hara, etorri da Rajoy.

Hurrengo titularra: “BILDU aprovecha la reforma de Rajoy para elevar retenciones en el IRPF”. Ez dugu botererik.

Autonomia bat ez da gauza serio bat herri batentzat. Estatutu bat ez da gauza serio bat herri batentzat. Estatutuak dauzkate elkarte gastronomikoek, herri bateko judo talde batek, futbol salako talde batek eta abar. Herri batek behar du konstituzioa, eta ez Egigurenen konstituzioa. Alemaniako “land” bateko presidenteari ez dio inork harrerarik egingo, ez eta Suitzako “kantoi” batekoari ere.

Gogoan duzue datu bat: Camps-ek, Valentziako presidenteak, bere kasua agertu zenean, Obamarekin nahi zuen argazki bat atera. Jarri zuen periodista ezagun bat peskisa horiek egiten, eta noski, nola Campos ez den inor, autonomia bateko presidentea besterik ez den, lortu zuen Carolina del Norteko gobernadorearekin argazki bat. Horrekin soilik atera dezake argazki bat Camps-ek, ez Obamarekin.

Azken aldi honetan ere esan dira hemen bi gauza oso politak. Batak dio: “Otegi oso lehendakari egokia izango litzateke”. Eta Urkulluk esan du duela gutxi ea lehendakarigai izango litzatekeen galdetutakoan: “euskaldun ororentzat izango litzateke ohorea lehendakari izatea”. Ez. Ohorea litzake lehen ministroa izatea. Errepublika bateko lehen ministroa. Otegi, lehen ministro bezala. Eta ohorezko presidentea, Juan Mari Arzak, pixka bat bustitzen baldin bada independentziaren alde, edo Andoni Egaña. Baina herri serio batek dauka lehen ministro bat eta ohorezko presidente bat.

Lehendakari bat, izena erabili dezakegu, bai, baina ez da lehendakari libre bat. Lehendakari bat ez da inoiz independentea izan Euskal Herrian. Lehendakari hitza saldu zaigu guri hemen, Agirre eta, gerra garaiko epika harekin, – beno, hemen dago bere iloba, barkamenak. Aparte utzita, gizona, figura politiko eta instituzional bezala, lehendakari bat ez da inoiz librea izan. Beti izan da Espainiako sistema politikoaren menpe zegoen figura bat hemen. Eta horrek ez du etorkizunik herri batentzat. Lehendakaririk ez dugu behar, berriro ere, beste 30 urtetan, ez gisa horretako lehendakaririk behintzat.

 

Legea eta diagnostikoa.

Legearekin ere gertatzen da gauza bitxi bat hemen, eta kontraesana berriro ere. Presoen manifa horren ondoren, etorri zen editorial bat GARAn eta esaten zuen: “En política la confianza es para quien se la gana, y agentes como Patxi López o Mariano Rajoy tendrían muy fácil lograrla si comenzaran por desactivar las situaciones más extremas” Nik azpian idatzi nuen: hombre, Rajoyk badu konfiantza, 11 milioi espainiarrek eman diote botoa eta konfiantza. Rajoyk ez du zure konfiantzaren beharrik, ez da joango zure konfiantzaren bila!

Diagnostikoak izan behar du politikan oso zehatza, ondo egindakoa eta arraildurarik gabekoa. Diagnostikoak behar du izan exaktoa. Eta horren gainean estrategia ere izango da exaktoa. Diagnostikoa ez bada zehatza, zuk esaten baduzu: “Bai, Rajoyk gure konfiantza lortuko luke…” Rajoyk ez du nahi zure konfiantzarik; nahi duena da zuk bakean uztea.

Eta gero esaten zuen: “Simplemente cumpliendo la ley. Algo que, curiosamente, hoy día reivindican los abertzales y eluden cumplir los poderes españoles”. Nik idatzi nuen: noski, nahi dutenean legea betetzen dute eta nahi ez dutenean, ez. Kontraesana da autodeterminazioa eskatzea, hori ez baitago Espainiaren legedian. Zu eskatzen ari zara legea bete dezan presoen gaian baina autodeterminazioaren kasuan ez; legez, ezetza emango baitizu. Hori politikan ez da posible. Politikan, legea boteretsuak sortzen du, indartsuak sortzen du.

Legeak dira iritzi sorta bat, talde menderatzaile batek, une zehatz batean, arau bihurtu duena bere interesen mesedetan. Lege horien lehentasunak, talde horren interesen lehentasunak dira, eta ezer gutxi dute ikusteko unibertsalki gizakiok ezinbestekotzat edo desiragarritzat dauzkagun lehentasunekin.

Legea, indartsuak dauka eta indartsuak bakarrik hautsi dezake. Nahi duen guztietan hausten du legea. Ahulak, haren mendekoak, ezin du hautsi legea; hausten badu espetxera joango delako edo epaitua izango da edo polizia izango du. Bushek, Aznarrek eta Blairrek hautsi zuten legea Irak inbaditu zutenean eta ez zen ezer gertatu. Hor daude bere etxean eta hilko dira beren ohean, lasai asko. Obamak hautsi zuen legea, Bin Laden asasinatzea agindu zuenean eta ez zen ezer gertatu.Pentsa zer ankerkeria: bakearen nobel sariak ematen du agindua pertsona bat hiltzeko eta mundu guztiak txalo jotzen du.

Legea da boteretsuaren jurisprudentzia bat. Zu eskatzen hasten bazara, ezin duzu esan: bete ezazu lege hau, beste hau ez ezazu bete. Justu kontrakoa egingo du boteretsuak. Zuk nahi ez duzuena beteko du eta zuk beharko zenukeena ez du beteko.

Joseba Permachek, elkarrizketa batean esaten zuen – Antiguedadek ere esan izan du hau – “Quien ostenta la máxima responsabilidad en el Estado español tiene la responsabilidad histórica de buscar una solución para siempre al conflicto; está obligado no solo a intentarlo sino a conseguirlo”. Eta nik idatzi nion: mentira, error de diagnóstico; quien ostenta la máxima responsabilidad en el Estado español está obligado a mantener ese Estado unido. Hor ez dago besterik, Espainiako agintarien ardura da Espainia batuta mantentzea. Bere ardura ez da zure problema konpontzea. Gaur elkarrizketa batean esaten nuen: Independentzia lortuko da Espainiaren kontra. Espainiak lagunduta inoiz ez.

Ez da kasu bakar bat munduan – norbaitek ezagutzen badu gero esan dezala – herri batek bere independentzia lortu duena bere konkistatzaileak lagunduta. Munduan, – hemen daukat propaganda orri bat, Katalunian Omnium taldeak, independentziaren alde pedagogia egiten duen talde batek, EL PAISen ordaindu zituzten 300.000 pezeta, orri hau kontratatzeagatik. Hemen aipatzen dira azken hogei urteotan izan diren independentzia prozesuak. Mende  hasieran Europan zeuden 23 estatu eta 2000. urtean 46 dira; bikoiztu egin dira. Hori da joera. Eta azken 20 urteotan 16 estatu berri sortu dira (beti ere 2000 da hemen muga). Bost sortu dira modu biolentoan, lau sortu dira autodeterminazio eskubidea gauzatuta, eta sei sortu dira modu baketsuan. Autodeterminazioa izan den lau kasu horietatik, hirutan izan da botere hutsune bat izan delako leku  horretan. Batez ere Errepublika Sovietarra desegin zenean. Eta modu baketsuan lortu dutenen artean ere, hiru kasutan izan da baita ere, botere hutsuneagatik. Hauek izan dira kasuistika Europan 20 urteotan. Euskaldunok aztertu dezagun zein izan litekeen gurea. Modu bat erabat ezabatua dago: modu biolentoa gerraren bidez; ez gara gauza gerraren bidez gure etsaia gainditzeko.

 

Historia.

Historia oso inportantea da. Euskaldunok ez dakigu gure historiari buruz zipitzik ere, orokorrean. Gotzon Elortza da urtetan Parisen exiliatua bizi izan den eta euskaraz lehen pelikulak egin zituena eta orain dela gutxi BERRIAk jarri ditu salgai. Hona etorri zen eta elkarrizketa bat egin zioten BERRIAn eta honela esaten zuen harrituta: “Nik gura dudana, BERRIAren bitartez edo beste edozein moduren bitartez, herria suspertzea da. Herria lo dago hemen. Garagardoa edan, bapo jan, ederto bizi eta besterik ez dauka jendean buruan. Herriko edozeinekin hitz egiten dut eta ez daki ezer ez Euskal Herriari buruz, ez euskarari buruz ezer,, Orain, nire garaian baino askoz ere errazagoa da gauzak egitea eta ez dira egiten. Orduan dena geneukan aurka eta gauzak egin genituen. Nik pentsatu nuen: luzatu ezazu hori bi aldiz eta hasiko zaizkizu kontra.

Kanarietan izen nintzen eta izan nuen esperientzia klaribidente bat independentziari buruz. Kanariak zer dira guretzat? Karikatura bat, turismoa, ingelesak, eguzkia… Gida turistiko bat erosi nuen eta hasi nintzen irakurtzen Las Palmaseko historia. Sekulako txapa. Zati bat irakurriko dizuet entzun dezazuen. “La muy noble y leal ciudad de Las Palmas de Gran Canaria, como así rezan sus títulos desde 1515,  nace para la historia de España y del mundo el 24 de junio de 1478, día en que las tropas de Castilla bajo el signo de la cruz, desembarcaron en la playa de las isletas y establecieron su real campamento junto a un bosque de palmas – de ahí su nombre – y un pequeño riachuelo llamado Iniguada. Primera ciudad castellana del archipiélago con el laborioso quehacer de los canarios de todos los tiempos se ha convertido en una urbe muy densa”.

Beno, historia hau zer da? Zeinek idatzi du historia hau? Hau idatzi du konkistatzaileak, noski. Hau idatzi du bere intelektoa Madrilen daukan batek. Hau idatzi du konkistadore batek edo konkistadore ahien ondorengo batek, nahiz eta Kanarietan bizi den. Hau da Madrilen ikuspegia, konkistatzailearen ikuspegia.

Baina sorpresa hartu nuen beste gida bat erosi nuenean. Aurkitu nuen testua maravilla bat zen, inoiz ikusi ez dudana Euskal Herriko gida turistiko batean. Kanariak aurre hartu digu horretan. Ez da historia liburu bat, nazionalista kanariar betek idatzitakoa, gida turistiko sinple baten testu bat baizik bost eurotan turisten artean saltzen dena. Eta esaten du: «La conquista de Gran Canaria se inició el 24 de junio de 1478 cuando arribaron al puerto de la isleta las primeras tropas enviadas por los Reyes Católicos. Estaban comandadas por Juan Rejón y fundaron la población que daría origen a la capital de la isla con el nombre de Las Palmas. Pero la fiereza de los aborígenes y su habilidad para organizarse en guerrillas provocó que la campaña se prolongara durante cinco años – egon zen gerra bat, egon zen erresistentzia bat – hasta la primavera de 1483, cuando se rindieron los habitantes de Gáldar ante los hombres de Vera. Vera se convirtió en gobernador de la isla a la que la corona dotó de un régimen fiscal especial con exención de impuestos para favorecer la migración de colonizadores castellanos –taktika inperialista – a quienes, además, se les hacía entrega de tierras.

Begira zein diferente kontatzen den historia, konkistatzaileak eta konkistatua izan denak. Konkistatua izan denak baina konkistatua izan denaren kontzientzia daukanak eta ausartzen denak gida turistiko batean jartzen. Igual gero despeditu egin zuten erredaktore hau…Ez dakit. Baina begira, hiru datu: erresistentzia egon zen, zergak kendu zizkieten, Espainiatik etorri zitezen kolonizatzera eta lurrak eman zitzaizkien. Hori da kolonizatzaile guztiaren abezedarioa; baita bertako kideen laguntza lortzea ere.

Gero sorpresa handiagoa hartu nuen, EL DIA, – Tenerifeko egunkari nagusia da, hemengo DIARIO VASCO, esan dezagun – egunkariarekin. Hiru artikulu luze zetozen independentzia aldarrikatuz. Aukeratutako zati batzuk irakurriko dizkizuet, oso diagnostiko ona egiten duelako; egunkariaren editorialak dira. “Nos llena de alegría que el presidente del centro canario se muestre partidario de la independencia de esta tierra. Llevamos tiempo diciendo que basta con que se alce una las instituciones pidiendo la libertad de esta tierra, para que se ponga en marcha de forma oficial un proceso que ya camina a nivel popular el de la consecución del Estado Nacional Canario. Encabeza la lista de nuestras preocupaciones el bienestar de los canarios, un bienestar que no podemos alcanzar mientras no seamos nación independiente, mientras estemos colonizados por España” – Guk ez dugu esaten; hain gaude Espainian sartuta, hain dago gure politika Espainiaren orbitan bueltaka, jada ez dugula esaten Espainiaren mende gaudenik, ia inork ez du esaten. Hauek bai esaten dute. Gero beste gauza bat da ideia hauek antolatzea. Baina esatea bera da oso pausu inportante bat –, “mientras las oficinas de la hacienda española rapiñen nuestros recursos como saqueaban antaño los galeones españoles el oro y las especias de las colonias americanas. En esta casa confiamos y apoyamos primero la AI y la ACC (Coalición Canaria). Pensábamos que era la mejor opción política para librar a estas islas de las garras de los colonizadores, que llevan casi seis siglos arruinándonos”. –guk esaten ez dugun beste zerbait: llevan cinco siglos arruinándonos, ez dugu uste horrela denik – “España tiene que concedernos la libertad, no solo porque Canarias era una tierra libre antes de que llegaran las tropas regulares de Castilla y los mercenarios que les acompañaban, ni porque estemos lejísimos de la península ibérica, ni porque siempre estemos bajo la amenaza de anexión de Marruecos, ni porque el holocausto cometido con nuestros antepasados los guanches exija una reparación” – hemen egon al zen “holocausto cometido con nuestros antepasados navarros”? – “Es un crimen político y social seguir saqueando los recursos de un territorio mientras la gente que habita en él pasa hambre. La independencia de Canarias es imprescindible e ineludible; es justa y por lo tanto tiene que llegar. Tiene que llegar y llegará aunque no hagan nada para ello los partidos estatistas” – eta guk uste dugu “partidu estatistak zerbait egingo dutela gure independentzia iritsi dadin”? – “y tampoco los falsos nacionalistas de Coalición Canaria”. – Berriro diot, egunkari hau gehien saltzen den egunkaria da, kanariar isla guztietan. – “Un partido nacionalista no permanecerá impasible mientras su tierra está conquistada por quienes la invadieron mediante una invasión brutal, con un genocidio que a día de hoy sigue clamando al cielo”.

Gero esaten du: “los habitantes de estas islas tenían una estructura familiar y social. Formaban una nación que resistió durante casi cien años la invasión. Al final el pueblo canario sucumbió ante los invasores porque estos disponían de mejor armamento”. –biolentziaren antolaketa hobea dauka beti konkistatzaileak; horregatik irabazten du. – “pero no por falta de valor como lo demuestran algunas sonadas derrotas que sufrieron”.

“Hay que tener una hoja de ruta consensuada con la sociedad y que Canarias sepa que los nacionalistas queremos que las islas sean un pueblo con un Estado,  y no una nación sin Estado como ahora”.

Ondorengoa planteatzen duena da hango enpresario bat, eskuindarra, “Plantea Ignacio González un escenario intermedio cuyo primer objetivo sería que las autonomías se constituyan en Estados federados. A continuación el archipiélago debe aspirar a conseguir la independencia económica a través de la explotación de los recursos naturales de las islas: petróleo, turismo, agricultura”…

Eta hauek esaten dute: “Coincidimos con Ignacio González en las líneas esenciales aunque convertir a Canarias en un Estado federado solo podemos aceptarlo como un paso intermedio. Pero por qué hemos de formar parte de una federación española, si España está muy lejos de Canarias, nada menos que en otro continente. Deseamos mantener buenas relaciones con España y los españoles, pero siempre entre iguales, de nación a nación, y de ciudadanos libres que se relacionan con otros ciudadanos libres. Además, para qué necesitamos el paso intermedio del federalismo? No es necesario nies estratégico. Hay que avanzar hacia nuestra independencia sin perder ni un solo mes, ni una sola semana y ni un solo día más”.

Artikulu hau da pasa den abuztukoa. Ni flipauta geratu nintzen hau irakurri nuenean. Nik ez dut horrelako gauza bat irakurri Euskal Herrian. Egongo dira, baina nik ez ditut irakurri. Eta Kanaria beti lotzen da mundu fribolo batekin.

Orain, artikulu honen antzeko bat Euskal Herrian. Iñaki Iriondok, SORTU legalizatu ez zutenean, idatzi zuen GARAn – eta berriro esango dut, Iñaki Iriondok gauzak idazten dituenean oso gustura irakurtzen ditut baina beste batzuetan ez nago ados, eta hau da kasua – Espainiaren diagnostiko borobila eta zorrotza niretzako. chapeau! Hamar puntutan laburtuko dizuet.

1.- Estatu espainoleko botereek, legea eta justizia euren epe motzeko politikaren zulotik pasatzeko erraztasun izugarria dute.

2.- Epaitegi gorenak Euskal Herriaz dituen erreferentziak ez dira zuzenak baizik eta mediatizatuak daude,koloniala izan daitekeen ikuspegi batetik.

3.- Ukatzen du abertzaletasuna izan litekeen oro.

4.- Hemen gertatzen dena ulertzeko interes zipitzik ez dute.

5.- Erabakiak aurreiritzi eta interesen arabera hartzen ditu.

6.- Legezkotasun itxura emango dieten aitzakiak bilatzen ditu gero.

7.- Ez zaio errealitatea aldatzea inporta. Lehen esan dizuedana: legea nahi duenean hasten du boterea duenak, biolentziaren monopolioa duenak.

8.- Euskal Herrian ikusten denaren eta Espainian interpretatzen dutenaren arteko aldea handitzen ari da hausturara hurbilduz Hausten ari da, hori nahi dut nik.

9.- Gogoak emandakoa egiten dute; euren legeak eta tranpak.

10.- Euskal Herrian hazten ari da ostikoak baino ematen ez dizkion Estatu batekiko desatxekimendua.

Aurrekoaren antzekoa da diagnostikoa baina, ateratzen duen ondorioa guztiz kontrakoa da. Nik, honen ondoren, ondorio logiko eta zentzu duena, Estatu horretatik ihes egitea zela pentsatzen nuenean, Iriondok kontrako ondorioa ateratzen du ea esaten du: “baina ez dute desilusioa hedatuko” –nik ilusioa neukan ba Espainiatik urruntzeko – “Alderantziz, datozen udal eta foru hauteskundeak izango dira horren froga”. Eta hemen ere dago ideia arraro bat, niri krak egiten didana: Espainia munduko demokrazia ankerrenetakoaren pare jartzen da – ados gaude horrekin gehienok – baina horrela jarri ondoren, dei egiten du hauteskundetan parte hartzera, eta gainera ilusioz bizi behar dugu parte hartze hori; non, eta demokraziarik ankerrenean. Nik ez dut ilusiorik hor parte hartzeko. Hor gertatzen dena da dikotomia bat oso arriskutsua: Espainia demokrazia ankerra da, baina gu barruan onartzen bagaitu, orduan jada ez da hain ankerra, duintasunez jantziko da. Guk hor izango dugu zerbait irabazteko.

Pelikula irlandar bat ikusi dut, John Houstonena, “Dublineses, los muertos”. Oso pelikula polita da eta James Joiceren ipuin batean oinarritua dago. 1904. urtean dago kokatua, eta momentu batean agertzen da emakume bat, dantza egiten ari iren etxe batean,  bilera errepublikanoetara joaten dena, independentziaren alde dago. Han dago baita ere, irlandar idazle bat baina egunkari ingeles batean idazten duena. Neskak esaten dio: “¿Escribe usted en el Daily Sport? ¿No le da vergüenza escribir en esa porquería inglesa?” Grazia egin zidan. Imajinatze al duzue hau agertzea euskal pelikula batean? “Oye, me he enterado que escribes en el Diario Vasco o en El País, o en El Mundo; ¿No te da vergüenza escribir en esa porquería española?”. Ez dauzkagu erresorte horiek. Gero neskak esaten dio: “No sabía que era usted un británico del oeste” Eta besteak erantzun dio. “¿Qué es un británico del oeste?” Gizonak: “Alguien que confía en Inglaterra para nuestra salvación en vez de depender de nosotros mismos”. Gero neskak esaten dio: “Oporretara nora zoaz? Eta gizonak: Europara goaz, hizkuntza praktikatzera”. Neskak: “Hemen daukazu Irlanda; ez duzu ezagutzen Irlanda. Eta hizkuntzak praktikatu nahi badituzu, hor daukazu gaelikoa”. Gizonak, ihes egiten dio azkenean. Nik ipuina gero irakurri nuen eta eszena hau ez da agertzen. . Eszena anti ingeles hau ez dago ipuinean. John Houstonek berak sartu zuen, edo bere gidoilariak. Nik pelikula askotan entzun dut Ingalaterraz kristonak esaten. “Braveheart” pelikulan, ingelesak, eten gabe, geratzen dira gaizki. Biolento, zipotz, ziztrin, traidore, putakume eta nahi duzuen era guztietan geratzen dira hor ingelesak. Ingalaterran kexak izan ziren, ematen ziren ingelesen irudiengatik. Baina konplexurik gabe. Lehengoan, Irlandako pelikula tonto bat ikusi nuen, komedia bat, “El pico de las viudas”. Hor ere, bi edo hiru momentuetan, andre batek esaten zuen: Si, los ingleses, llevan 600 años jodiéndonos y todavía hay que aguantarles. Hurrengo eszena batean ere, txalupa batean zegoen gizon batek ere esaten zion beste bati: “sí, tu eres ingles? Lleváis 500 años jodiéndonos”.

Niri hori gustatu egiten zait. Ikusten dut naturaltasun bat zu menderatu zaituenarekiko, agertzen dena, pelikuletan literaturan eta esparru askotan. Hemen ez. Hemengo gida turistikoetan ez dago Euskal Herriaren historia bat, laburpen bat, guk idatzia. Lan pedagogikoa egiteke daukagu. Euskal zineman, “Segoviako ihesa” behar bada kenduta, eta agian beste bakarren bat, “Ehun metro” edo, Espainia gaizki tratatua baino gehiago, azaltzen dira poliziaren torturak eta ankerkeriak. Euskaraz egin diren pelikula pilo batean – azken urteotan asko egin dira – ez dago komentario bakar bat ere Espainiaren aurka; lotsa ematen digu, akonplejatutak gaude, ez gara ausartzen eta kenduko digute diru laguntza Madrilen. Auskalo zer, baina pedagogia falta da. Historia oso inportantea da; agertu egin behar da historia eta hortik atera behar dira ondorio asko.

Atzo irakurri diot jakintsu “sufí” bati: “zure iritziak zalantzan jartzen dituenak bakarrik lagun zaitzake”. Zurekin konforme dagoenak ez dizu ezertan laguntzen, ondo pasatzen bakarrik. Zuri, pertsona bezala, intelektual bezala edo estratega bezala hobetzen, zure hitzak zalantzan jartzen dituenak bakarrik lagunduko dizu.

 

Engainua.

Historia ondo ezagutzen ez denean, etengabe etortzen da engainua; engainatu egiten gaituzte. Lehen esan dizuet: ez zaitzatela engainatu behintzat. Eta engainatu bazaituzte, ez esan. PNVri askotan entzun diogu: “Bai, Aznar, eskuindarra zen baina betetzen zuen hitza, ez hala PSOEkoek; hauek engainatu egiten gaituzte. Lotsagatik bada ere, ez esan halakorik.

Hemen aipatu nahi nuen Iñaki Egañak idatzi zuen testu bat – hau ere asko estimatzen dudan historialaria, oso  lan ona egin du. Iritzi artikuluak eta idazten ditu eta duela hilabete batzuek honako hau esaten zuen eta niri bihotza lurrera erori zitzaidan: “A veces tengo la impresión de que tenemos contrincantes políticos, incluso enemigos, todo hay que decirlo, que son pésimos pensadores. Se mueven por pasiones. A nuestra generación le ha tocado enfrente una clase política de ínfima categoría. Humo con corbata. Son burdos, anclados en posiciones ultramontanas, que citan a la democracia, a los derechos humanos, a la libertad como podían estar amparando torturas, violaciones, robos, incluso asesinatos”. Egurra ematen zien hauei guztiei. Eta bukaeran esaten zuen paragrafo hau: – askotan ez gara konturatzen zer esaten dugun ere; lo gaude, mugitzen gara 500 urtetan sartu diguten eskema barruko inertzia batean –  “En cambio, la parte que ahora se arroga la victoria, los «vencedores» en este relato que están construyendo de «vencedores y vencidos», ya está demostrando, siguiendo la estela de Sun Tzu, su vulnerabilidad. En campo abierto son tan frágiles como Odón Elorza en su derrota. Era mentira lo que decían. Jamás han sido tolerantes, respetuosos. Ni siquiera muchos de ellos demócratas. Nos quedará la duda de por qué hemos perdido tanto tiempo en salvas”. Alegia, tontoak ziren, baina zu engainatu zaituzte 30 urtetan, eta orain konturatu zara. Eta nik esaten dut: Iñaki, edo haiek ez dira hain tontoak edo gu ez gara hain azkarrak. Haiek tontoak izanda engainatu bagaituzte 30 urtetan, nola ez gaituzte engainatuko 100 urtetan, lasai-lasai… Ez dute esfortzu intelektual handirik egin behar. Guk nahasmen hau daukagun bitartean gure baitan, erraz engainatuko gaituzte.

Sedukzioa. (Gerorako ekarri dizuet independentziaren formula. Jendeak askotan esaten du: bai, hori dena ondo dago baina, zein da independentziarako formula? Zein da bidea? Hemen daukat formula, paper batean, errezeta bat. Eta hau da Leninek zeukana bere exilioan; Errusiako erreboluzioa horrelako paper batean zeukan dena jasota, pausoz pauso.)

Beste ideia bat, kalte handia egin duena hemen eta jarraitzen duena egiten, beste topiko bat da sedukzioarena. Lehen aipatu dizuet hizkuntzaren plazer estetikoa. Nik ikusten dut artikulu askotan, sedukzioaren goraipamena eta sedukzioaren ideiaren gainean antolatu zen erregearen bisita baita ere. Irakurri nahi dizkizuet  abenduaren hamarrean etorritako bi artikuluren laburpena, beti ere. Floren Aoizek idatzi zuen bat eta beste gauza askoren artean esaten zuen: “Zer eginen du PPk erronka honen aurrean?” Eta nik idatzi nuen: “eta zuk zer egiten duzu?” “Historikoki, eskuinaren erantzuna itxikeria izan da. Hauxe izanen da, dagoeneko ikusi dugunez, eskuineko sektore batzuen joera. Baina, nagusituko da? Denak daude ados espainiar eskuinaren barnean? Ez dago bestela pentsatzen duen inor? Nik idatzi nuen ondoan: ez, ez dago inor, eta Iñaki Egañak esan dizu ondoko orriak. Alegia, ari zara galdera egiten Espainiari ea ez ote dagoen zuri laguntzeko inor. Eta nik erantzuten nioen: “Eta PSOEn, ez al dago inor?

Lehen esaten zen Zapateroren talantea eta abar. Bere lehenengo agintaldian itxaropen asko zegoen euskal ezkertiarren artean. Egon ginen beraren zain eta ez zen etorri. Honen azpiko ideia sedukzioarena da. Sedukzioarena da esatea: begira, oso txarrak izan gara eta orain ETArik gabe eta orain onak garela demostratuko dugu eta maitatuko gaituzte eta lagunduko digute. Eta horrek ez du funtzionatzen politikan.

Politikan funtzionatzen du indarraren ekilibrioak; eta desekilibrioa zure kontrakoa bada, galdu egingo duzu beti; eta zure aldekoa bada, irabazi egingo duzu beti. Politikak ez du bereizten onak eta txarrak zeintzuk diren; indarra zeinek duen bereizten du. Egunkari hartan bertan, Florenek idatzi zuenean, Iñaki Egañak idatzi zuen, eta kasu honetan gustatu zitzaidan: “Hay una labor sistemática, de la que participan medios de comunicación (¿o propaganda habría que decir?) para denigrar al sector social vasco que durante décadas (¿siglos?) plantó cara al Estado. Fruto de estas manipulaciones descarnadas, la sociedad aparentemente neutral recoge el mensaje y lo recicla. Los resultados son espeluznantes. España ha sido tradicionalmente el país del olvido. Olvido para dar paso a la manipulación”. Un olvido histórico, transversal y multidisciplinar que ha unificado, sorprendentemente, a buena parte de la clase política española”. Nik esango nuke, a toda la clase política española. “Por eso llama poderosamente la atención que un país como España (o un estado si quieren), que ha echado raíces en su construcción institucional y colectiva con el olvido de las atrocidades que ha cometido a lo largo de los siglos (no me vale lo de «como todos», porque en este caso su impronta ha sido espectacular en relación al resto), marque su futuro más cercano a través de la «memoria de las víctimas de ETA»”. Florenen galderari Egañak erantzuten dio oso ondo. Kontraesana dagoenean, estrategia gabezia dago.

Gai hau borobiltzeko irakurri nahi dizuet Joseba Ariznabarretak beste hitzaldi batean esandakoa sedukzioari buruz. “Politikari batek pentsatzen duenean Arrazola izanda edo arerioa konbentzituz lortuko dituela bere helburuak, oker dabil. Politika indar fisikoarekin, biolentziarekin lotuta dago. Erakunde politiko guztiek, Estatu guztiek, biolentzia dute beren oinarrian; biolentziaren bidez sortu izan dira eta biolentziaren bidez mantentzen dira”. Biolentzia hori efektiboa edo birtuala (mehatxua) izan daiteke. Zuk karta bat jasotzen duzunean Gas Naturalarena, nik jaso nuen bezala, esanez, ez baduzu errebisioa pasatzen, moztuko dizugu gasa neguan. Hori da biolentziaren mehatxua. Oso biolentoa da Estatuak gurekin egiten duena. “Sistema politiko bat aldatu daitekeela pentsatzea, arerioa konbentzituz edo arrazoia daukagula erakutsiz, eta horrela arerio horrek emango digula eskatzen duguna, utopia hutsa da, lelokeria da eta benetako politikoek barre egiten dute horrelako kontuekin”.

“Eta Euskal Herriak badirudi horretan sinesten duela mendeetan zehar. Arerioa konbentzitzen saiatzea, lehenengo herriko jendea konbentzituz. Gero Madrilera joan, han ikaragarrizko diskurtsoak egin eta handik ezer gabe itzultzen dira honako hau pentsatuz: baina arrazoia guk genuen; Madrileko horiek dira gaiztoak eta mantzurrak. Inportantea, arrazoia edukitzea balitz bezala. Arerioa ez da arduratzen diskurtso ederrak esatearekin; ezetz esaten du eta kito. Horrela daramazkigu urteak eta urteak eta herria noizbait joan izan da tren geltokira, Madriletik ezer gabe itzuli direnei hain onak izateagatik txalotzera eta onak izan direla esatera”.

Bukatzeko, agurra. Agurra izango da nire azken hitza: Independentziaren funtsa, sustantzia, osagaia, oso sinplea da. Bi osagai dauzka: agurra, agur esan, zu dependiente eduki nahi zaituenari – despeditu behar duzu – eta antolakuntza, zure bizitza politikoarena. Agur esan eta antolatu. Sustantzia horien gainean antolatuko dira beste ekimen guztiak. Eta agurraz pentsatzen ari nintzela, detaile txiki bat: Joseba Egibarrek elkarrizketa batean esaten zuen BILDUK Diputazioa eta hartu zituenean: – ikus dezazuen independentzia hemen nola bizi dugun – La clave está en plantear objetivos concretos y creíbles, objetivos que enciendan la chispa del compromiso personal y colectivo sobre todo de los jóvenes”.

Zer ez da creíble, Joseba? Creíble ez den gauza bakara Euskal Herrian gaur egun, politikoentzat eta jende gehienentzat da independentzia.

Euronewsen agertu zen, eta ez nuen hemengo egunkarietan ikusi, emakume beltz oso guapa bat eta zen Jamaikakoa, agur esaten Ingalaterrako Erreginari. Horrela esan zuten: “La nueva primera ministra de Jamaica cree que es hora de cortar los lazos del país con la monarquía británica. En su discurso pronunciado durante la ceremonia de la jura, Portia Simpson Miller, ha dedicado algunas palabras de elogio a la reina Isabel II, pero señaló que ha llegado el momento de que el país tenga su propio jefe de Estado”.

Niri asko gustatu zitzaidan eta pentsatu nuen gure independentziaren prozesua noizbait martxan jartzen bada, nik bukaeran ikusten nuen, ez dakit nor, hori egiten. Norbait esaten: beno, hasiko dugu Espainiatik aldentzeko prozesu hau eta hemendik aurrera bihurtuko gara Estatuko ordezkari goren bertako lehen ministro bat izango duen nazioa.

Nire aldetik bukatu dut.

Zer? Formula? Nik esandako guztietatik ez al duzue atera zuek ondorio bat? Hor daude denak, esan ditudan gauzen artean. Beno hau jolas bat da. Ez dut politika fribolizatu nahi baina ezta ere erlijio bat balitz bezala ibili. Formula oso erraza da: Omnium talde kataluniar honek martxan jarri zuen ekimen pedagogiko oso polit bat izan zen irratian “kuñak” jartzea independentziari buruzko datuak ematen; eta “kuña” horiek jendeak erosten zituen eta erositako horiek agertzen ziren hurrengo egunean. Informazio kulturala, deportiboa, ekonomikoa, modu askotako informazioa entzuten horrela irratian independentziaren aldekoa, pedagogia.

Formula oso sinplea da: bost pausu dauzka. Lehenengo, desioa piztu jendearengan, nahi badugu, noski. Bigarrena da, pedagogia politikoa egin desio horri buruz. Hirugarrena da diagnostikoa. Diagnostikoak behar du izan zehatza; eta hemen intelektualki, neu izango naiz agian kaskarrena. Hitz egiteko aurpegia dut, hori bai. Baina prestatua dagoen jende asko dago hemen, Euskal Herrian. Batzuek izugarriak politikoki, pixka bat baztertuta egon arren.

Diagnostikoan aztertu behar da egoera zein den, historia nolakoa izan den eta egion ditugun akatsak zeintzuk izan diren. Diagnostikoaren gainean osatzen da estrategia. Eta, bukatzeko, estrategiaren gainean osatzen da batasuna; helburu hori lortu nahi duten guztien batasuna. Batasun politikoaren aurretik beti egon behar du batasun estrategiko bat. Bestela nahasmena etortzen da. Nik irakurri egin dut azken urteotan politika eta nazioen historiaz, beste gauza batzuen artean eta nahasmen horri deitzen zaio likidazio estrategikoa. Herri bat galduta dabilenean, gurea bezala, dago estrategikoki likidatuta. Likidazio estrategikoa egon da hemen eta hori nahi du etsaiak egotea. Batasun estrategikoa aurrekoa da; gero dator batasun politikoa. Alderdi batek gaizki egin ditzake gauzak, eta gaizki egiteko hobe da ez elkartzea inorekin. Egin itzazu zuk, nik ez ditut egingo. Eta ahalik eta jende gutxien eramaten baduzu zurekin, are hobeago; gehiago izango gara gu.

Desioa, diagnostikoa, pedagogia, estrategia eta batasuna.

Mila esker.

Publicado por Nabarralde-k argitaratua