Sorginaren jaitsiera Bidankotzen / Bajada de la Bruja en Bidankotze

Gaueko 12etan Bidankotzeko karrikak ilundu ziren, Txalapartako hotsek gauaren deialdia zabaldu zuten. Bi mendixkaren gainean piztutako suteek gau magikoaren etorrera iragarri zuten. Pixkanaka pixkana eta gauaren deialdia entzunez, herriko sorginak mendira abiatu ziren. Zeruari begira Maruxaren zain zeuden. Pitxorrongatik herriko plazara sugarren ibilbidea koloreztatu zen. Plazan sute handi bat piztu ondoren, Bidangotzeko sorrginek dantza egin zuten Maruxaren presentzia aldarrikatuz. Azkenean zeruko izarren argipean irudi ezagun bat islatu zen. Herriko sorginen poza eta alaitasuna handituz joan zen Maruxaren hurbiltasuna somatu zutenean. Oihuen artean ospatu zuten Maruxaren etorrera eta bere omenez sorgin dantza egin zuten, Jarraian pregoi baten bidez urte osoko berria komentatu ondoren, Maruxak suziria bota zuen. Sutearen inguruan gazteek, zaharrek, sorginek , mamuek, akerrek, hartzak eta Maruxak dantzaldi ederra egin zuten.
Maruxaren jaiak hasita zeuden. Lau egunetan Bidankotze Akelarraren herri bihurtuko da. Gora Maruxa eta gora Bidankoztarrak !!!

El silencio de la noche invadía las karrikas del pueblo de los brujos y brujas. El sonido de la txalaparta anunciaba la llegada de una noche mágica. Entre karrikas con la cabeza cubierta con una negra capucha, la gente de Bidankotze se dirigía a la cueva de la Pitxorronga. Con antorchas encendidas esperaban la llegada de Maruxa. Una serpiente luminosa zigzagueba por el barrio del Castillo. Los brujos y brujas descendieron a la plaza para preparar el ritual. Encendiendo una gran hoguera, realizaron baile frenético invocando la venida de Maruxa . Una silueta se dibujó en el cielo bajo la tenue luz de las estrellas. Era Maruxa que acudía al pueblo de Bidankotze para dar comienzo a las fiestas. Los brujos y brujas saltaron de alegría y entre gritos de alegría se arremolinaron alrededor de su pasado, bailando en honor de Maruxa la dantza de los brujos. A continuación se escuchó el pregón que resumía los sucesos e incidencias del 2012. Había llegado el momento esperado y Maruxa lanzó el cohete anunciador de las fiestas del 2013. La gente de Bidangotze daba comienzo a sus cuatro días de akelarre. Gora Maruxa eta gora Bindangoztarrak !!!

argz1

argz2