Gil Zubillaga arkeologoarentzat

Gure elkartean, Martin Ttipian, 2015 Urteko Nafarra 2013an hasitako ohiturari jarraiki, aurten Urteko Nafarra Saria Eliseo Gil Zubilaga arkeologoari ematea erabaki degu. Hori dela ta Iruña Veleian egindako lana eta nafar ondarearentzat hain garrantzitsuak diren aurkikuntzak eskertu nahi izan degu.

Martin Ttipia,  Nafar Erresumako tenentea zen Gasteiz Nafarroa zen garaian. 1199 urtean, Alfontso VIII Gaztelako erregeak Gasteiz eraso zuenean. Martin Ttipia 9 hilabetez iraun zuen herriaren defentsaren buru zelarik; Nafarroako errege zen Antso VII Azkarrak, behar zuten laguntza bermatu ezin eta, 1200ean, amore emateko Martini agindu zion arte.

2013 eta 2014 urteetako Nafar saria jaso dutenek emango diote aurtengoa Eliseo Gil arkeologoari, hain zuzen ere, Jose Antonio Gonzalez Salazar apaizak eta Joxe Ulibarrena artista plastikoak.

Ekitaldia abenduaren 5ean, larunbateko 12:45etan hasiko dugu, Gasteizko Udalak orain gutxi izendatu duen “Martin Ttipia” lekuan (Oihaneder Jauregitik aurrez aurre, Fray Zacarias Martinez kalean).

Eliseo Gil Zubilagak arkeologiari eta euskal kulturari egin dion ekarpena gogoan izango dugu eta noski, ohorezko aurreskua eta, bertsolarien ostean, saria emango diogu. Euskal ohiturake ez ditugu ahaztuko eta kalejira eta nafar poteoa (porroi eta zahatoz) Erdi Aroko hirigunean etorriko da gero, eta, amaitzeko, bazkaria Harria jatetxean, Gasteizko Foruen plazako frontoi parean.