Jorge Cortes Izal

cortesJorge Cortes Izal hil da. Hurbileko laguna genuen Nabarralden. Hasieratik proiektuarekin bat egin zuen eta beti izan dugu haren laguntza. Tarteka etortzen zen bulegora, gauzak nola zebiltzan jakiteko, ardura baitzuen. Hamaika ekimenekin konpromisoa hartua zen eta beti azaltzen zuen bere burua kezkatua, oraindik lan handia dagoelako egiteke.

Penaz hartu dugu berria. Azken boladan pertsonaia handiak zendu dira, eta ez da samurra herri honen historian giltza diren pertsonak betiko agurtu behar izatea. Jorgek 2008an “Jimeno Jurio Saria” jaso zuen Artaxoan, Juan Zelaiarekin batera. Sari horien antolakuntzan aritu gara 4 edizioz, eta sarituetatik bi joan zaizkigu honezkero; Jorge bera aurten eta Pablo Antoñana iaz (Jimeno Jurio Saria 2006an).

Hirukote ziren hauek biak Jose Mari zenarekin batera. Eta a ze hirukotea! Ondare ederra utzi digute, zalantzarik gabe. Norbera bere arloan, eta norbera bere izaeraz, gogoangarri izanen ditugu beti maisu hauen lanak.

Jorge asko estimatzen genuen. Gizon umila, apala, goxoa, langilea, konpromisozkoa, urduria… bere lanaren handitasuna ez du inoiz aitortu, bai ordea besteok. Horrek egiten zuen berezi, dena dela.

Nabarraldek doluminik zintzoena helarazi nahi dio alargunari eta semeei, familiari eta hurbilekoei.

 

 

Ha muerto Jorge Cortes Izal. Es una pérdida cercana para Nabarralde, uno de nuestros amigos y promotores más tempranos. Uno de esos personajes del país que dan vida a todo aquello que les queda a mano.

Es un gran disgusto para nosotros. Con él se nos va un representante de esa generación que ha trabajado tanto y en condiciones tan difíciles en defensa de nuestra cultura y lengua navarra. El año 2008 se le otorgó el premio “Jimeno Jurio” en Artajona, junto con Juan Zelaia. Y era gran amigo de Pablo Antoñana, otro de los premiados (Premio ‘Jimeno Jurio’ de 2006), también fallecido recientemente.

Jorge ha sido un hombre que se ha ganado, sobre todo en lo personal, nuestro aprecio. Sencillo, trabajador, comprometido, inquieto, sensible con todas las causas de este pueblo. Vaya nuestro homenaje por todo cuanto le debemos.

Desde Nabarralde queremos trasmitir nuestro pésame a su viuda, sus hijos, familiares y amigos.

Publicado por Nabarralde-k argitaratua