Bi banderak udaletxeko balkoian


Pozez ikusi dugu gehienok, eta baita normaltasun osoz ere, udaletxeko balkoian bandera Nafarra eta Ikurrina elkarren ondoan elkar besarkaturik bezala Sakanako Arbizun, noiz ospatzen zen Txistor Eguna, emanik bide batez aukera dastatzeko horko herriko produktu gustagarria eta ere erosteko zer edo zer etxerako.

Noiz ikusiko ahal dugu berdin Nafarroa Okzidentalean (Vascongadak eta Errioxa, ahaztu gabe Nafarroa Orientala eta Nafarroa Atlantikoa) udaletako balkoietan bi banderok batera harmonian eta harmonikoki? Nolatsu egiten dute jada Eskozian, neuk neure begiz ikusia, direla jada urte batzuk.

 

Berria-k argitaratua