Orio Iruten Jardunaldiak· Hezkuntza Sistema Nazionala

TRIPTIKOA2

HEZKUNTZAREN BAITAKO JARDUNALDIAK

2.010eko Azaroan zehar Orion izango diren jardunaldien inguruan informazioa zabaltzeko gunea da hau.

Badira nazio bat egituratzeko orduan, funtsezkoak diren osagaiak; hezkuntza horietako bat da, baina hori baino gehiago ere bada. Hezkuntza nazio baten etorkizuna bermatzeko ezinbesteko tresna da. Belaunaldi berriek osatuko baitute biharko jendartea. Jasotzen duten heziketa nolakoa, biharko jendartea halakoa. Horrela, hezkuntza euskaldunak jendarte euskalduna sortuko du; hezkuntza askatzaileak, jendarte askea… Orioko independentisten foroak urrats berri bat eman nahi du bide horretan. Honako ekarpena egin nahi du, hain zuzen ere: 03ten.HSN jardunaldiak.

Oriotik hasita, gaurtik hasita, iruten hasiko baikara herri honek eta herritarrok independentziaren bidean behar beharrezkoa dugun Hezkuntza Sistema Nazionala. Horrela, Orion sekula egin ez den ariketa praktiko bat egiteko proposamena luzatzen dizuegu. Hezkuntza hizpide, hausnarketak, zalantzak partekatzeko asmotan bakoitzaren errealitatean oinarriturik abiatu nahi ditugu jardunaldi hauek, betiko topikoak garaitu eta hezkuntzaren gainean ikuspegi berri eta fresko bat osatzeko asmoz. Horregatik hezkuntza komunitatea osatzen dugun norbanako nahiz eragile ezberdinei zuzentzen gatzaizkizue, zuen ekarpena ere funtsezkoa baita! “

Gonbidatuak zaudete!

Nahi dut naizena
Nahi dut zarena
Nahi dut ez inor
zapaltzeko baimena
Nahi dut harria,
Nahi dut irria,
irrizko harri,
nahi dut Euskal Herria.

 

http://orio3ten.wordpress.com/