Vianako Erentzun Fundazioaren ekimenak

Vianako Erentzun Fundazioa aurten buru-belarri aritu da lanean Euskal Herriko historialarien I. biltzarrean. Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen dute, beti ere, haien ardurazko gaiak sustatu nahian (kultura, euskara, hezkuntza…). Orain, eta urte berriarekin batera, umeei euskarazko jarduera bat helarazteko asmoz, Pirritx eta Porrotx eramanen dituzte herrira. Ezohiko hitzordua izanen da Nafarroako izkin honetan, eta denen bultzada beharko du, euskaraz izaki, zailago baitu, berez, harrera naturala.

Urtarrilaren 29an «PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS« Vianan izanen da «Ongi etorri Pupu eta Lore» ikuskizun berria aurkezteko. Emanaldia Vianako udal polikiroldegian izango da, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak salgai egongo dira urtarrilaren 10etik aurrera.

Sarrera: 6 euro

Non: Erentzun Ikastola, Turismo bulegoa, Librería Ballesteros, Colegio «Ricardo Campano».

***

La Fundación Erentzun ha conseguido traer para el próximo día 29 de enero a «PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS», y nos presentarán su nuevo espectáculo «Ongi etorri Pupu eta Lore» . La actuación será en el polideportivo municipal a las 18:00 de la tarde. Las entradas estarán a la venta a partir del día 10 de enero.

Erentzun Ikastola
Tlf: 948446265
www.erentzun.net
www.erentzunfundazioa.org