Nabarralde Hernaniko jaietan

Ideia bikaina izan du Nabarraldeko sustatzaile talde batek: Herriko festetan nafartasunaren mezua txertatzea. Aurretik lan handiena egina zegoen, herrian hamaika hitzaldi, DVDen aurkezpen eta bestelako ekitaldi antolatu baitute kide hauek. Oraingoan, festa gunean mahai xume bat jarri dute, apaindu eta materiala saldu dute barra-barra. Ekintza sinplea, baina, emaitzak ezin hobeak. Herritarrek Nabarrelderen produkzioa eskuratzeko aukera izan dute eta batek baino gehiagok bere etxeko balkoian bandera jarriz denok nafarrak garela aldarrikatu dute. Bejondeizuela hernaniarrak!

SanJoanak0025

SanJoanak2011

Publicado por Nabarralde-k argitaratua