Elosuan nafar ekitaldia

Urriak 12an, ostirala, Elosuan nafar ekitaldi bat antolatuko da.

 

Elosua, Bergarako auzoa, Bergara eta Azkoitia artean kokatzen da. Urtero egun honetan, Elosuko auzoan nekazal feria ospatzen da ( 2011 feria ).
.

Elosuak, ba dauka ezaugarri bitxi bat. Aspaldidanik ezagutzen den gune bat dauka, bertakoeak «gaztelua» hotsegiten diotena.

.
Rodrigo Jimenez de Rada Toledoko artzapezpikuak De rebus Hispanias lanean 1200eko gertakarien berri ematen duenean, Alfontso VIII.a erregerari «entre otras fortalezas de fuera» Donostia, Hondarribia, Beloaga eta Aitzorrotzeko gotorlekuak eman zitaizkiola esaten du, Elosuren aipamenik egin gabe.
.
Ala ere, Esteban de Garibai eta Alfonso Nuñez de Castrok adibidez, bat datoz 1200. urtean Gaztelako erregeari emandako gotorlekuetako bat izan zela esatean.
.
Jose Ignazio Lasa frantziskotarrak, 1457an Enrique IV.a erregeak gaztelua botatzeko agindu zuela dio, «para pacificar el pais, perturbado por los bandos Oñacino y Gamboino.
.
1468ko agirietan azaltzen denez, Elosuko San Andres eliza, Elosuko gaztelutik hartutako harriekin egin zutela ere aipatzen da.
.